BILBON BARKOXEKO ETXAHUN ELKARTEA IZANGO DA EKAINAREN 25EAN, LARUNBATA, ALDE ZAHARREAN ZUBEROAKO MASKARADA BAT OSPATZEKO

  • Proposamen hau “Kulturaz Auzoz Auzo” Udalaren programaren barruan sartzen da, eta Zuberoako talde batek jarduera hori hirira hurbiltzen duen lehen aldia izango da.
  • Programazioa bi zatitan banatzen da: barrikadak goizean eta ofizioak arratsaldean. Barrikadak 11:30ean hasiko dira Unamuno plazan eta 14:30ean amaituko dira Plaza Barrian. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, berriz ekingo zaio jardunari, ofizioekin, Plaza Berrian.
  • Goizeko barrikadetan, tokiko talde hauek ere parte hartuko dute: Gaztedi Dantzari Taldea; Bihotz Alai Folklore Taldea; Salbatzaile Dantza Taldea; Zazpikale Folklore Elkartea; eta Bizkaiko Gaiteroak.
  • Jardunaldiari amaiera emateko, hileko azken larunbateko Santiago plazako erromeria egingo da.

(Bilbo, 2022ko ekainak 21).- Bilboko Udalak maskarada bat ekarri du Bilbora, lehen aldiz, Zuberoatik. Proposamen hau Barkoxeko Etxahun Elkartearen eskutik dator eta ekainaren 25ean, larunbata, ospatuko da. Maskarada, “Kultura Auzoz Auzo”-ren barruan kokatzen da, hiriko auzoak San Joan asteburuan kultur jarduerez beteko dituen kultur programa.

Zuberoako maskarada euskal folklorearen inauterietako erritu nagusia da. Urteetan iraun duen antzerki herrikoia da, eta urtero Zuberoako herri bat arduratzen da antzezpen hau prestatzeaz. Horrela asteburuero, urtarrilean hasi eta apirilera arte, herri bakoitzak hartzen du emanaldia. Europa osoko adierazpen folkloriko aberats eta osatuenetakotzat jotzen da.

Zuberoako maskaradan hiru zati bereiz daitezke: barrikadak, bralia eta ofizioak. Ekainaren 25ean barrikadak eta ofiziak izango dira. Horrela, datorren larunbateko programazioa bi zatitan banatuko da: goizez (barrikadak) eta arratsaldez (ofizioak).

Barrikadetan, dantzariak herriko leku batetik bestera ibiltzen dira dantzan eta kantuan, eta ofizioetan, arratsaldean, antzerki-emanaldi bat egiten da. Goizeko barrikadetan parte hartuko dute Gaztedi Dantzari Taldea (11:30ean Plaza Berria); Bihotz Alai Folklore Taldea (12:15ean Zamudioko Ataria); Salbatzaile Dantza Taldea (13:00etan Santiago Plaza); Zazpikale Folklore Elkartea (13:45ean La Bolsa eraikina); eta Bizkaiko Gaiteroak (14:30ean Plaza Berria). 

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, jendeak ofizioez gozatu ahal izango du. Atal honetan, “Etxahun Alkartea”-ren eskutik, gorrien dantzak eta beltzen antzezpenak ikusi ahal izango dira. Pertsonaia bakoitzak maskaradan duen zeregina erakusten dute.

Eguna amaitzeko, Santiago plazako erromeria egingo da hilaren azken larunbatean, 20:00etatik aurrera, ohi bezala.

KULTURA AUZOZ AUZO

“Kultura Auzoz Auzo” programak San Joan asteburuan (ekainaren 23tik 26ra) herriko 20 konpainia eta nazioarteko bat ekartzen ditu hirira. Horietan, zirkuko ikuskizunak, kontzertuak, kaleko antzerkia, maskaradak, kalejirak, fanfarriak edo erraldoien desfileak izango dira. Hiriko zortzi barrutietan doako 42 hitzordu izango dira, eta horien helburua auzoetara proposamen dibertigarri eta ibiltariak hurbiltzea da, inguru hurbilenetan kulturaz gozatzeko. Ekimen honetan nabarmentzekoa da programazioa auzo bakoitzeko kultur eragileekin adostu dela.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus