BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, MIKROFONOEN ERABILEARI BURUZKO TAILERTXOA JASOKO DU

Abenduaren 19an izango da, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3).

BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, arte eszenikoetan mikrofonoak erabiltzeari buruzko tailertxo teknikoa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Prestakuntza BilbaoEszenaren instalazioetan emango da, abenduaren 19an, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Prestakuntza, soinuaren oinarrizko printzipioetan zentratuko da, ezaugarriak eta hedapena, anplitudea, fasea, abiadura, uhin luzera, islatzea, xurgatzea. Beste gai batzuk ere landuko dira, frekuentziak eta musika notak, musika-tresnen frekuentziak… Horrez gain, oinarrizko beste puntu batzuk ere aztertuko dira, zer den mikrofonoa, sailkapen orokorrak, dinamikoak, kondentsagailudunak, PZM, zintakoak, berezitasun teknikoak eta egoera bakoitzerako zein eredu aukeratu.

Prestakuntza jardueran 25 pertsonak hartu ahal izango dute parte gehienez, eta izena [email protected] helbidearen bitartez eman daiteke dagoeneko. Prezioa 25 eurokoa izango da (15 euro ATAEko bazkideentzat eta Bilbaoeszenaren erabiltzaileentzat).

INFORMAZIOA:
BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao.
T: 944334995
Maila: [email protected]