BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, OSTIRAL HONETAN, EUSKARAREN EGUNAREN OSPAKIZUNAREKIN HASIKO DEN PROGRAMAZIO BEREZIAREKIN ITXIKO DU URTEA, ERREZITALDIAK, LIBURUEN AURKEZPENAK, MUSIKA ETA ANTZERKIA JASOZ.

Euskararen Eguna dela eta egingo den “Hitzak hots” topaketak, musikak lagunduta poemak irakurtzea proposatuko dio jende guztiari. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, eta Miren Agur Meabek eta Anjel Lertxundik hartuko dute parte.

Abenduaren 14an Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoak “Beroki gorria & el abrigo rojo” liburu ilustratuan oinarritutako ikuskizuna jasoko du, Patxi Zubizarretaren gidoiarekin, Yolanda Mosqueraren marrazkiekin eta zuzeneko musika eta dantzarekin. Jarduera guztiak doakoak izango dira, leku guztiak bete arte.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, ostiral honetan, Euskararen Egunaren ospakizunarekin hasiko den eta poesia errezitaldiak, liburu aurkezpenak, musika eta antzerkia jasoko dituen programazio bereziarekin itxiko du urtea. Ohikoa denez, jarduera guztiak 19:30ean hasiko dira, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.

Abenduko programazio berezia ostiral honetan, abenduaren 1ean, hasiko da, poema irakurketarekin, Miren Agur Meabe eta Anjel Lertxundi idazleen eskutik, Euskararen Eguna ospatzeko. “Hitzak hots” izenburupean, topaketak, poesiaren eta musikaren artean dagoen fusioaren isla izan nahi du. Hori dela eta, bi idazleen gogoetez eta testuez gain, Antton Valverde musikariak bost poetaren zortzi abesti berri aurkeztuko ditu pianoan: Itxaro Borda, Arantxa Urretabizkaia, Tere Irastortza, Jule Goikoetxea eta Miren Agur Meabe bera.

Bidebarrieta Kulturgunearen eskaintzak, urte osoan zehar egiten diren ohiko jarduerez gain, abenduaren 12an Fernando eta Luis Marías idazleak elkartuko dituen Eztabaidak Literaturarekin, adibidez, beste hainbat proposamen programatu ditu egun hauetarako, literatura musikarekin eta arte eszenikoekin uztartuz.

Horrela, abenduaren 14an, “Beroki gorria & el abrigo rojo” Gabon ipuin bat bezala & como un cuento de Navidad (Ibaizabal argitaletxea, 2016) liburu ilustratuan oinarritutako ikuskizuna aurkeztuko du. Gidoia eta kontakizunak, euskaraz eta gaztelaniaz, Patxi Zubizarretarenak dira, eta marrazkiak Yolanda Mosquerarenak. Maddi Oihenartek jarriko dio ahotsa ipuin ilustratuari, Imanol Elizasu & Zariatxok koruetan lagunduta, txelo eta akordeoi musikarekin eta Sahatsa Ramírezek eskainiko duen zuzeneko dantzarekin.

Hurrengo egunean, abenduaren 15ean, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoak Erre Arteka & Maskaradak ekoiztutako “Marie Curie-Mania Sklovowska”. El porvenir de la cultura antzezlana jasoko du, Itziar Ituño eta Chema Trujillo antzezle nagusi dituena, Carlos Paneraren zuzendaritzapean. Marie Curie zientzialaria eta Fisika eta Kimika Nobel saria jaio zenetik 150 urte bete direnean, testu autobiografikoetan eta beste dokumentu historiko batzuetan oinarritutako lana da.

Astelehenean, abenduaren 18an, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Antonio Machado poetaren lanaren inguruko poesia errezitaldia programatu da Orphenica Lyra musika taldearekin. “Las voces de los ecos” izenburua izango duen ekitaldia poesia eta musika elkarrizketa izango da, Enrique Granados konposatzailearen hainbat pieza interpretatuko dituen Mikel Iturregi musikariak pianoan lagunduta. Carmen Bereciartuak, José Luis Cuestak eta Constantino Díezek jarriko diote ahotsa Machadoren lanari.

Programazioa abenduaren 20an itxiko da, Bilbo Sax Quartet saxofoi laukoteak eskainiko duen “Un viaje por el S. XX” izeneko Gabonetako Kontzertuarekin. Taldeko kideak Nerea Uzquiaga, saxo sopranoa, Ángel Fernández, saxo altua, Josep Viçente Ripoll, saxo tenorea eta Ricardo Sásamo, saxo baritonoa dira. Jarduera guztiek doako sarrera izango dute, aretoko leku guztiak bete arte.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren, literaturaren eta ezagutzaren garapena eta sustapena dituen gunea da.