ARRIAGA ANTZOKIAK, AURTENGO LEHIAKETA IRABAZI DUTEN ABESTIAK AURKEZTUKO DITUEN “BILBAINADAK 2017” EKITALDIA JASOKO DU IGANDEAN, ABENDUAREN 10EAN

Ekitaldia 11:30ean hasiko da, eta gure Hiriko bilbainada talderik garrantzitsuenek hartuko dute parte. Talde horiek, “Bilbainadas 2017” CDaren grabazioan ere hartu dute parte.

Sarrerak antenan eskatu ahal izango dira, Radio Nerviónen (zuzenean parte hartzeko telefono zenbakia: 94 444 00 55) eta 200 eserleku astelehenetik, abenduaren 4tik, aurrera salduko dira antzokiko txarteldegietan eta BBKko kutxazainetan. Sarrera guztiek 2 euroko prezio sinbolikoa izango dute, eta jasotako diru guztia Ongi Etorri Errefuxiatuak herritar plataformara bideratuko da.

ABENDUAREN 10ean, igandean, goizeko 11:30ean, Arriaga Antzokiak “Bilbainadak 2017” Ekitaldia jasoko du. Bilboko Udalak, Radio Nervionen eta TeleBilbaoren laguntzarekin, antolatutako kontzertuan, aurtengo Bilbainada Lehiaketan irabazle izan diren eta CD batean grabatu diren lanak interpretatuko dira.

Saria lortu duten lanak biltzen dituen diskoa liburu dendetan eta disko dendetan egongo da salgai (10 eurotan), eta Udal Liburutegi Sarean ere egongo da maileguan jasotzeko. Gure hiriko bilbainada talde ezagunenetakoek interpretatutako hamar abesti berri bilduko ditu.

Ohikoa denez, sarrerak zuzenean eskatu beharko dira Radio Nervioneko hainbat saiotan (94 444 00 55) eta antzokiko txarteldegietan eta BBKko kutxazainetan 200 eserleku egongo dira salgai astelehen honetatik aurrera. Sarrera guztiek 2 euroko prezio sinbolikoa izango dute.

Jasotako diru guztia Bilboko Ongi Etorri Errefuxiatuak herritar plataformara bideratuko da. Plataforma horren xedea, Bizkaiko biztanleak errefuxiatuen dramaren inguruan sentsibilizatzea da, pixkanaka pixkanaka, gure garai historikoko arazo handiak sentitzeko eta hainbat konpromiso pertsonal eta kolektibotan inplikatzeko prest dagoen gizarte solidarioagoa sortuz.

Ekitaldira doazenek, “Bilbainadas 2017” CDan jasotzen diren Bilbori buruzko lan berriez gozatzeko aukera izango dute. Abestiak musikari profesionalek interpretatuko dituzte, Los Cinco Bilbainos, Gaupasa, Galea, Iñaki Basabe, Dúo Limón y Menta, Beti Aurrera, Azul Bilbao, Los Txikis, Sócrates edo Los Chimberos taldeek, besteak beste.

Ekitaldian, Bilbainada Lehiaketaren 2017ko edizioan saritutako abestiak entzun ahal izango dira, José María Larrazabalen “Euskal pilota Bilbon”, eta Matías Berrocal Moreren “El tesoro de Bilbao” lan irabazleak eta accesitak lortu dituzten zortzi abestiak.