Hitzordua ostiralean, urriaren 27an, izango da, Pabellón 6n, goizeko 10:00etatik 14:00etara, eta helburua, hogei euskal konpainia inguru Estatu osoko eta Frantziako programatzaileekin elkartzea da. Bilboko Udalak antolatzen duen Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, kultur industria horretara bereziki zuzendutako saioa antolatu du ostiral honetarako, programatzaileen eta artisten arteko topaketa errazteko. Topaketa ostiralean, urriaren 27an, izango… […]