BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, ERNESTO MALLO IDAZLE ARGENTINARRAREN “EL HILO DE SANGRE” AZKEN LANAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Ekitaldia Felix Linares kazetariak aurkeztuko du Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Streaming-ez eskainiko da kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

 

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, “El hilo de sangre” (Ediciones Siruela) lanaren, Ernesto Mallo idazle argentinarraren azken eleberriaren, aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren ostegunean, URRIAREN 26an. Lan horrekin amaiera emango zaio Perro Lascano ikerlaria protagonista den polizia serieari. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin aretoko leku guztiak bete arte, eta kulturan eta zinean espezializatutako Felix Linares kazetariak aurkeztuko du.

Ernesto Mallo literatura beltz-kriminaleko figura garrantzitsuak, liburu honekin ematen dio amaiera bere ikerlari mitikoari eskainitako bilduma. Patuaren ezusteko batek aberats bilakatu du bat-batean Perro Lascano; komisarioak Evaren maitasuna berreskuratu du eta polizian betetzen zuen lanpostutik erretiratu da. Bere bizitza aurreikuspenen araberakoa, lasaia eta segurua bilakatu da.

Baina betidanik akziozko gizona izan denez, Perrok ez daki aspertzen. Horregatik, kartzela bateko ospitalean hilzorian dagoen kriminal batek Lascano ume zenean bere gurasoak nork hil zituen badakiela dioenean, komisario ohia jazarpen obsesiboan murgilduko da Buenos Aires eta Bartzelona artean, maite duen guztia arriskuan jarriz, bizitza osoan berarekin eraman duen galdera argitzeko.

Indarrez betea, zirraragarria eta hunkigarria, Ernesto Mallo argentinarrak sortutako ikerlari mitikoaren azken kasua polizia eleberria baino askoz gehiago da. Giza izaerari buruzko kontakizun zorrotza eta biluzia da, erlojugintza mekanismo zehatz gisa eraikia eta, hurrengo orrialdean etorriko denaren zain liluratuta eta beldurrez dagoen irakurlearen zentzumen guztiak adi jartzen dituen bitartean, orrialdera itzultzera eta kontatzen ari denaren potentzia paregabeak eramaten uztera bultzatzen du.

Ernesto Mallo (La Plata, Argentina, 1948), gidoilari, dramaturgo eta kazetari independente argentinarrak, Gijongo Aste Beltzeko Memorial Silverio Cañada Saria (2007) irabazi du besteak beste. Lascano komisarioaren serieko hamar eleberriez gain, “El relicario” eta “Me verás caer”, eta hamar antzezlan baino gehiago argitaratu ditu. Bere eleberriak hamabi hizkuntzatara itzuli dira.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta sustapena dituen gunea da.