HITZALDIEK, ERAKUSKETEK, TAILERREK ETA ESPEZIALIZATUTAKO AZOKA BATEK ZENTRATUKO DUTE BILBOKO UDALAK EUSKARAZKO KOMIKIAREN INGURUAN ANTOLATU DUEN “PARRAPEAN – KOMIKI EGUNAK” JAIALDIAREN IV. EDIZIOA

Parrapean 2017 ohorezko saria Daniel Redondo marrazkilari bilbotarrak jasoko du. Euskal komikian espezializatuta dagoen jaialdi honen laugarren edizioa Begoñako eta Santutxuko hainbat lekutan egingo da hilabete honetako 16tik 21era.

Programazioak, edizio honetako herrialde gonbidatua den Portugalgo egungo komikiaren erreferente nagusietako biren hitzaldia ere jasoko du, Paulo Monteiro eta Miguel Lameirarena. Urriaren 20an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Begoñako udaltegian, eta sarrera librea izango du.

 

Bilboko Udalak, euskaraz egindako komikiari buruzko “Parrapean-Komiki Egunak” jaialdiaren larugarren edizioa antolatu du. Astelehenetik larunbatera, Begoñako liburutegiak eta udaltegiak eta Santutxuko Karmelo plazak jarduera egitarau zabala jasoko dute –guztiak ere doakoak izango dira–, eta horien artean mahai-inguruak, tailer monografikoak, zine proiekzioak, argitaratu diren azken lanen aurkezpenak eta aurten, programazioari amaiera emateko, urriaren 21ean Karmelo plazara helduko den euskarazko komikiaren laugarren azoka egongo dira.

Programazioa astelehen honetan, urriaren 16an, zabalduko da, Daniel Redondo (2017ko Joseph Camino Saria) marrazkilariaren lanetik ibilbidea egiten duen Tintazko itsasoan… branka haizeari!! erakusketarekin. Urriaren 21era arte Begoñako Liburutegian egongo den erakusketak zortzi panel ditu, eta horietan marrazkilari bilbotarraren bilakaera eta estiloak ikusi ahal izango dira, Bruguera argitaletxean hasi zenetik. Bigarren erakusketa urriaren 17an, asteartean, inauguratuko da Begoñako Udaltegian, eta “El balancín” argitalpenari egongo da eskainita. Kike Infame zuzendariak aurkeztuko du erakusketa, eta bisita gidatua egingo du arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Aste honetarako programazioak, Itzaltzuko bardoaren kondaira tragikoan oinarritutako “Gartxot” marrazki bizidun filma ere jasotzen du, ostegunean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta baita aurtengo edizioko herrialde gonbidatua den Portugalgo komikiari buruzko hitzaldia ere, ostiralean, urriaren 20an, Joao Miguel Lameirasekin eta Paulo Monteirorekin. Paulo Monteiro Portugalgo egungo eleberri grafikoaren adierazle nagusietakoa da, eta Banda Desenhada de Bejako (Portugal) nazioarteko komiki jaialdia zuzentzen du 2005etik. Miguel Lameirari dagokionez, komikiari buruzko hainbat azterlan teoriko egin ditu, eta genero horretan espezializatutako zenbait argitalpen argitaratu ditu. “Una mirada al cómic portugués” izenburua daraman hitzaldia, komikian espezializatutako Koldo Azpitarte kazetariak gidatuko du. Horrez gain, komiki kritikari eta teorikoa, eta gidoilaria ere bada, “Zona Cómic”, orain “Z”, aldizkari espezializatuaren zuzendaria izateaz gain.

“Parrapean – Komiki Egunak” jaialdiaren aurtengo edizioari larunbatean, urriaren 21ean, emango zaio amaiera, goizeko 11:00etan Karmelo plazan ateak zabalduko dituen, euskarazko laugarren komiki azokarekin. Ohiko etxatoez gain, umeentzako eta gazteentzako tailerrak, jazz musika eta hiriko dantza emanaldiak eta argitaratu berri diren lan batzuen aurkezpenak izango dira. Azken horien artean, Benito Lertxundik aurkeztuko duen Asisko Urmenetaren “Eusklabo alaiak”, Julen Ribasen “Santa Familia” eta Roger Seiter eta Eric Catarina frantsesen “Zulo bat oroimenean” egongo dira. Roger Seiter komiki frantseseko figura garrantzitsuenetakoa da, eta ibilbide luzea du komiki gidoilari gisa, “Fog”, “Lefranc”, “H.M.S” edo “Kogaratsu” argitalpenetan, besteak beste.

SARIEN BANAKETA
Azokaren barruan, eguerdiko 12:00etan, euskaraz egindako komikiaren Parrapean 2017 lehiaketaren sariak banatuko dira Azokan, eta Daniel Redondo (Bilbo 1940) marrazkilariari ohorezko saria emango zaio. Daniel Redondok Bruguera argitaletxean hasi zuen bere marrazkilari karrera. Euskal Herrira itzultzean Donostian ezarri zen, eta bertan Gregorio Muro Harriet gidoilaria ezagutu zuen. Berarekin batera istorio labur ugari egin zituen hainbat aldizkaritarako, eta baita “Jon eta Mirka” eta “Marca de la bruja” serieak ere. Azken hori benetako best sellerra izan da Frantzian. Ondoren, Christian Perrissin gidoilari frantsesarekin, Jean-Michel Charlier gidoilari frantsesak sortutako “La Juventud de Barba Roja” serieko hainbat bilduma egin zituen.

Jardunaldi osoa musikaz eta hiriko dantzaz girotuta egongo da. Itxierako azken ekitaldi bat ere egongo da, arratsaldeko 19:30ean, Musika ilustratua izenburupean Paulo Monteiro, Julen Ribas, Daniel Fano, Asisko eta Adur marrazkilariak elkartuko dituena, Xabier Lizaso piano jolearen musikak lagunduta.

AGENDA

URRIAK 16 – 21
Erakusketa Begoñako liburutegian. Tintazko itsasoan… branka haizeari!! Daniel Redondo (Joseph Camino 2017 Saria).

URRIAK 17 – 21
Erakusketa Begoñako udaltegian. “El Balancín”. Kike Infame “El Balancín” argitalpenaren zuzendariak, erakusketa aurkeztuko du eta bisita gidatua egingo du.

URRIAK 19
19:00 – Begoñako udaltegia. Zine emanaldia
“Gartxot”

URRIAK 20
19:00 – Begoñako udaltegia
Hitzaldia: “Una mirada al cómic portugués”.
Joao Miguel Lameiras eta Paulo Monteiro. Aurkezlea: Koldo Azpitarte. Portugalgo komikiaren historia azalduko dute: Joaok 1974ko Iraultza arteko Portugalgo komikia eta Paulok 1974tik gaur egunera artekoa.

URRIAK 21
KOMIKI AZOKA. KARMELO PLAZA
Harriet, Luther, Elkar eta Euskal Oiloa argitaletxeen presentziarekin

12:00-14:00 / 17:00-19:00
Komiki tailerra Amaia Ballesterosen eskutik.
12:00 – IV. Parrapean Komiki Lehiaketaren Sarien Banaketa ekitaldia
12:15 – Joseph Camino 2017 Saria Daniel Redondori emateko ekitaldia.

KOMIKI AURKEZPENAK Karmelo plazan
12:30 Ana Miralles eta Emilio Ruiz “Waluk” (Aurkezleak Josune Muñoz eta Begoña Montoiro)
12:45 Daniel Redondo eta Harriet “Sorgin seinalea” (Aurkezlea Ion Iñaki Artetxe)
13:00 Crazy Jazzers musika animazioa (jazz musika)

17:00 Hiriko dantza Karmelo plazan

KOMIKI AURKEZPENAK
18:00 Roger Seiter eta Eric Catarina “Zulo bat oroimenean” (Aurkezlea: Igor Leturia)
18:30 Asisko Urmeneta “Eusklabo alaiak” (Aurkezlea: Benito Lertxundi)
19:00 Julen Ribas “Santa Familia” (Aurkezlea: Dani Fano)
19:30 Musika ilustratua.
Piano jolea: Xabier Lizaso. Marrazkilariak: Paulo Monteiro eta Julen Ribas, Daniel Fano, Asisko, Adur.

+ info: www.kulturabarrutik.eus