BLV – ART-EK BILBO ZAHARRA KULTURAREN EPIZENTROAN BIHURTUKO DU APIRILAREN 20TIK 29RA

BLV – ART-ek arte bizien, antzerki fisikoaren, antzerki absurduaren, antzerki parte-hartzailearen eta instalazio artistikoen proposamenak programatu ditu. Proposamen gehienak Bilbon ikusi ahal izango dira lehen aldiz, eta euskal konpainia guztietatik datoz, horietako asko auzoan bizi direnak. Horrez gain, Jaialdiak Ainhoa Resano artistaren formatu handiko argazkiekin osatutako instalazio bat aurkeztuko du “ELLAS; guardianas de la ría”… […]

FANT JAIALDIAK MOTORRAK BEROTZEN DITU 29. EDIZIORAKO, EUSKAL MITOLOGIAKO PERTSONAIA NAGUSIAK PROTAGONISTA DITUEN ERAKUSKETA BATEKIN

Raquel Alzate ilustratzailearen “Mitologika” erakusketa doan bisitatu ahal izango da Barrainkuako Udaltegian maiatzaren 12ra arte. Horrez gain, Paul Urkijoren eta Nerea Torrijosen marrazkiak eta zirriborroak ere izango dira, “Irati” filmeko pertsonaiei buruzkoak. Ilustrazioen erakusketa honek antzinako izaki mitologikoei buruzko ikuspegi irudimentsu eta garaikidea ematen du. Aurrerago, beste hiru erakusketa aurkeztuko dira: “Mitologia, sorginak eta magia”,… […]

BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA APILIRAREN 3TIK 16RA

(Bilbo, 2023ko martxoaren 31).- Datorren asterako Bilboko Udalaren kultur agendak hurrengo hitzorduak izango ditu: AGENDA BAS – BILBAO ARTE SACRO Gizakunde elizan, Bilbon, BAS-Bilbao Arte Sacroren edizio berri bat ospatuko da, ‘Sonos mundi’ izenburupean. Apirilak 3, 19:30ean Gizakunde elizan. LES ELEMENTS Mediterraneoaren inguruko sakratuaren gaia aukeratzeak hainbat kultura eta garaitan zehar bidaiatzera eraman zituen. Hasierako… […]

BILBOKO UDALAK BERE OHIKO BILBAINADA LEHIAKETAREN DEIALDIA ZABALDU DU

Lehiaketaren helburu nagusia Uriaren egungo gaiak dituzten kanta herrikoi berrien sorkuntza bultzatzea da, Bilboko kanta herrikoien jai-espirituari eta tradizioari eusteko. Edizio berri honetan, lehiaketak Radio Nervión eta Telebilbaoren laguntza izango du berriro. XXXV. deialdi hau ekainaren 2ra arte egongo da zabalik. Modalitate bakoitzeko bilbainadarik onena, euskara eta gaztelania, 955 eurorekin eta Don Diego batekin sarituko… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ALBISTE FALTSUETAN OINARRITUTAKO “GAURKOTASUNAREKIKO TOPAKETAK” ZIKLOAREN HITZORDU BERRI BAT PROPOSATZEN DU BIHARKO, MARTXOAK 29RAKO

Topaketa honetan, Dani Alvarezek eta Mikel Reparazek gidatuta, Irene Larraz Newtraleko koordinatzaileak hartuko du parte.   Topaketa 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.   (Bilbo, 2023ko martxoaren 28).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak BIHAR, MARTXOAREN 29AN, ASTEAZKENA, “Gaurkotasunarekiko topaketak” zikloaren hitzordu berri bat hartuko du, Dani Alvarezek eta Mikel Reparazek gidatutako zikloa.   Hitzordua 19:00etan hasiko… […]

BILBAOPOESIAK AGUR ESAN DIO BERE 24. EDIZIOARI DEFREDS & REDRY POESIAREN AHOTS BERRIEKIN

BILBAOPOESIA atzo amaitu zen, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoko ateak gazteenei irekita zeudela. (Bilbao, 2023ko martxoaren 24a).- BILBAOPOESÍAk, Bilboko Udalak antolatuta, agur esan zion atzo hiriari, 24. edizioari amaiera bikaina emanez, prOiekzio handieneko bi ahots gazteren eskutik. Horrela, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagisuko ateak ireki zizkieten gazteei, poesia errealistago bat eskaintzen zuten Defrefds (“Casi sin querer” edo… […]

BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA MARTXOAREN 27TIK APILIRAREN 2RA

(Bilbo, 2023ko martxoaren 24).- Datorren asterako Bilboko Udalaren kultur agendak hurrengo hitzorduak izango ditu: ARTE ESZENIKOAK BILBOKO ZIRKUITUA BILBOKO ZIRKUITUA ekimenak Bilboko eta bere inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen ekimena da, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak. Martxoak 30, 19:00etan, San Frantziskoko Udaltegia. AMETS BETE-Pareja abierta Bikote progrea, non gizona den askatasunaz gozatzen duen bakarra. Neskak,… […]

BILBAOPOESIA JAIALDIAK PERIFERIETARA BEGIRATZEN DU AZKENAURREKO ERREZITALDIAREKIN: “SOLEDADES SONORAS”

Topaketa honetan Yolanda Castaño eta Rosa Berbel poetek, eta Juanra Madariaga idazleak parte hartu zuten (Bilbao, 2023ko martxoak 23).– Promozio eta aldaera poetiko desberdinetako hiru poetek poesia errezitaldi bat eskaini zuten atzo, BILBAOPOESIAren publikoari, bere mundu sortzaileetan eta bakardadeetan sartua. Yolanda Castaño, Rosa Berbel eta Juanra Madariaga Estatuko periferietatik – Galizia, Sevilla eta Bizkaia- iritsi… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK OSTEGUNEAN, HILAK 30, “SOLO HUMO”, JUAN JOSÉ MILLÁS IDAZLEAREN OBRA BERRIAREN AURKEZPENA HARTUKO DU

Aurkezpen hau César Coca kulturan espezializatutako kazetariak moderatuko du. Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian. (Bilbo, 2023ko martxoaren 23).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak datorren MARTXOAREN 30ean, OSTEGUNA, Juan José Millás idazlearen “Solo Humo” liburuaren aurkezpena hartuko du. César Coca kulturan aditua den kazetariak moderatuko du hitzordua. Aurkezpena 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.… […]

BILBAOPOESIAK BERTSOZ BETETZEN JARRAITUKO DU BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIA HILAREN 23RA ARTE

BAKARDADEAK lelopean, Jaialdiak kontzertu bat eskainiko du gaur Castillo Suárez eta Juantxo Zeberiorekin; eta errezitaldiak Raúl Zuritarekin (martxoak 21), Yolanda Castaño, Rosa Berbel eta Juanra Madariagarekin (martxoak 22), eta Defreds & Redryrekin (martxoak 23). Raúl Zuritarekin eta Defreds & Redryrekin egindako hitzorduek agortu egin dituzte eskuragarri dauden online gonbidapen guztiak, baina egun berean txarteldegian erreserbatutako… […]