BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK OSTEGUNEAN, HILAK 30, “SOLO HUMO”, JUAN JOSÉ MILLÁS IDAZLEAREN OBRA BERRIAREN AURKEZPENA HARTUKO DU

  • Aurkezpen hau César Coca kulturan espezializatutako kazetariak moderatuko du.

  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

(Bilbo, 2023ko martxoaren 23).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak datorren MARTXOAREN 30ean, OSTEGUNA, Juan José Millás idazlearen “Solo Humo” liburuaren aurkezpena hartuko du. César Coca kulturan aditua den kazetariak moderatuko du hitzordua. Aurkezpena 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Solo humo” literaturaren irudimenari eta botere eraldatzaileari buruzko istorio da. Eleberri honetan, Juan José Millásek bere narratibako gai adierazgarrienetako batzuk berrartzen ditu, hala nola eguneroko errealitatearen eta aitatasunaren txokorik ilunenak, eta, aldi berean, literaturaren irudimena eta ahalmen eraldatzailea omentzen ditu.

Juan José Millás (Valentzia, 1946) idazle eta kazetari honek hainbat sari jaso ditu bere lanengatik, hala nola, Planeta de Novela saria “El Mundo” lanagatik, Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren Narratiba Sari Nazionala eta Primavera de Novela saria (Espasa argitaletxea), “Dos mujeres en Praga” lanarengatik. Horrez gain, hainbat sari jaso ditu kazetaritzaren arloan, hala nola Manuel Vázquez Montalbán Kazetaritzaren Nazioarteko Saria, Kazetaritza Kultural eta Politikoaren kategorian, eta Miguel Delibes Kazetaritzaren Sari Nazionala, Valladolideko Prentsaren Elkartearena, “Errores” artikuluagatik.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus