BILBAOPOESIAK AGUR ESAN DIO BERE 24. EDIZIOARI DEFREDS & REDRY POESIAREN AHOTS BERRIEKIN

  • BILBAOPOESIA atzo amaitu zen, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoko ateak gazteenei irekita zeudela.

(Bilbao, 2023ko martxoaren 24a).- BILBAOPOESÍAk, Bilboko Udalak antolatuta, agur esan zion atzo hiriari, 24. edizioari amaiera bikaina emanez, prOiekzio handieneko bi ahots gazteren eskutik.

Horrela, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagisuko ateak ireki zizkieten gazteei, poesia errealistago bat eskaintzen zuten Defrefds (“Casi sin querer” edo “Historias de un náufrago hipocondríaco” obren egileak) eta Redry-ren (“Abrázame los monstruos” edo “Huir de mí” obren egilea) eskutik.

José Ángel Gómezek, artistikoki Defreds izenez ezaguna, Twitterren sortu zuen bere kontua 2011an, eta hortik aurrera hasi zen esaldi eta kontakizun txikiak partekatzen. 2014. urtearen amaierarako, Frida Ediciones argitaletxea berarekin harremanetan jarri zen, dagoeneko 150.000 ale baino gehiago saldu dituen lehen lana argitaratzeko aukera eskaintzeko.

Bestalde, David Galán, Redru izenez ezaguna, idazlea eta haur hezkuntzako maisua da. Dagoeneko lau liburu argitaratu ditu eta liburu horien artean, “Huir de mí” liburua, EspasaEsPoesía saria jaso zuela.

Gaur egungo poesiaren bi izen handi horiekin, datorren urtera arte agur esan zigun atzo Bilboko poesia eta bertsoekin urtero egiten den topaketa handiak. 2023 honetan, BILBAOPOESIAk nazioarteko, estatuko eta tokiko poetez bete du hiria 10 jardunalditan zehar. Edizio hau oso arrakastatsua izan da eta egindako ekitaldi guztien sarrerak eta gonbidapenak agortu dira.

  • Festibalaren dosierra eta informazio gehiago eskuragarri hemen.

REDES SOCIALES

www.bilbaokultura.eus