FANT JAIALDIAK MOTORRAK BEROTZEN DITU 29. EDIZIORAKO, EUSKAL MITOLOGIAKO PERTSONAIA NAGUSIAK PROTAGONISTA DITUEN ERAKUSKETA BATEKIN

  • Raquel Alzate ilustratzailearen “Mitologika” erakusketa doan bisitatu ahal izango da Barrainkuako Udaltegian maiatzaren 12ra arte. Horrez gain, Paul Urkijoren eta Nerea Torrijosen marrazkiak eta zirriborroak ere izango dira, “Irati” filmeko pertsonaiei buruzkoak.
  • Ilustrazioen erakusketa honek antzinako izaki mitologikoei buruzko ikuspegi irudimentsu eta garaikidea ematen du.
  • Aurrerago, beste hiru erakusketa aurkeztuko dira: “Mitologia, sorginak eta magia”, Deustuko Liburutegian; “Sugaar eta munduko beste dragoi batzuk (Kobazuloetatik liburutegietara)”, Begoñako Liburutegian; eta Daniel Esteves Bilbao FormARTEeko artistaren “Sin TiNtulo”, Vía de Fuga Cafe-n.
  • FANT jaialdiaren aurreko jarduera gisa, gainera, topaketa bat antolatu da DC Comics-eko ilustratzaile Jon Mikel Bañalesekin; euskal mitologiari buruzko rol jokoen jardunaldi bat; eta, Cine Club FASekin lankidetzan, Aitor Elorriagaren “El Cometa”, film laburraren proiekzioa eta Alberto Vazquezen “Unicorn Wars” proiektatuko dira.

(Bilbo, 2023ko apirilaren 4).- FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, bere 29. edizioa ospatuko du maiatzaren 5etik 13ra. Gaur goizean, Jaialdiak “Mitologika” erakusketa aurkeztu du Barrainkuako Udaltegian.

Aurkezpen honetan FANTeko zuzendari Justo Ezenarrok eta erakusketaren ilustratzaile eta sortzaile Raquel Alzatek parte hartu dute.

“Mitologika” euskal mitologiako pertsonaia nagusien irudi-galeria bat. Zugarramurdiko sorginak, Mari jainkosa, Gaueko, Jentilak eta Basajaun, jainko, deabru, iratxo eta erraldoiekin batera, mendeetan zehar iruditerian egon diren euskal mitologiako pertsonaien erakusketa honen protagonistak dira, belaunaldiz belaunaldi transmititutako ehunka kontakizunen bidez. Ilustrazioen erakusketa honek antzinako izaki mitologikoei buruzko ikuspegi irudimentsu eta garaikidea ematen du.

Erakusketa hau Raquel Alzateren (Barakaldo, 1972) ilustrazioen eskutik dator.

1995ean Arte Ederretan lizentziatu zen UPV/EHUn. Haurrentzako ilustrazioaren eta testuliburuen arloan hasi zuen ibilbide profesionala, eta, ondoren, dekorazio- enpresetarako formatu txiki eta handiko figurak eskulturan eta modelatzean aritu zen, publizitate-ilustrazioarekin batera. 2001ean eta 2002an, Astiberrirekin batera, euskal mitologiari buruzko bi ilustrazio-liburu argitaratu zituen, “Mitologika” sailekoak. 2005ean, Luis Duránen gidoidun “Cruz del Sur” albuma ere argitaratu zuen Astiberrirekin.

 

Nazio mailako komiki-aldizkarietan kolaboratzen du (Tos, Dos Veces Breve, BD Banda, Humo, besteak beste), eta beste hainbat album kolektibotan ere parte hartu du, hala nola, “…de ellas” (Edicions de Ponent), “El secreto de Alhóndiga Bilbao” (Alhóndiga Bilbaok argitaratua), “Historias del olvido” (Dolmen) eta “Cortocuentos 2”, (Astiberri, 2012). Rodolphe gidoilari frantsesarekin batera, “La Ciudad de Ys 1. La locura de Gradlon” egin du Frantziako merkaturako., eta La Ciudad de Ys 2. La morgana roja” (Astiberri, 2013) “Navegante en tierra” da bere komiki berria.

Erakusketa nagusi honek, gainera, Paul Urkijoren eta Nerea Torrijosen (zuzendaria eta jantzien diseinatzailea) ilustrazioak eta zirriborroak ditu osagarri gisa.

Erakusketa doakoa da eta 8:30etatik 21:30etara bisitatu ahal izango da maiatzaren 12ra arte.

BESTE ERAKUSKETA BATZUK

Deustuko Liburutegiak apirilaren 17tik maiatzaren 13ra bitartean “Mitologia, sorginak eta magia” erakusketa hartuko du, gai horiei buruzko hainbat materialekin, hala nola liburuak, komikiak, filmak edo CDak.

Gainera, Begoñako Liburutegiak Sugaar eta munduko dragoiak (Kobazuloetatik liburutegietara)” hartuko ditu maiatzaren 5etik 25era bitartean, eta hemen, dragoiek literaturan, komikian, zinean eta musikan utzitako arrastoak jarraitzera gonbidatuko da publikoa.

Azkenik, FANT Jaialdiak “Sin TíNtulo” erakusketa inauguratuko du, Daniel Esteves Bilbao FormARTEko artistaren ilustrazioekin, Vía de Fuga Cafe-n, maiatzaren 1etik 31ra. Daniel Esteves Alonso (Bilbo, 1998) FormARTE Bilbon hasi zen 2017an praktika artistikoan eskolaz kanpoko jarduera gisa. Oso artista zorrotza da bere lanarekin, marrazkia, perspektiba eta kolorea menderatzen ditu, eta horri esker, lan birtuosoak egin ditzake, irudimen agortezinarekin eta ironia fantastikoarekin batera.

BESTE JARDUERA PARALELO BATZUK

FANT Jaialdiaren aperitibo gisa, apirilaren 28an, 19:00etan, FNAC Bilbaon, Jon Mikel Bañales DC Comics-eko ilustratzailearekin topaketa bat antolatu da.

Hurrengo egunean, apirilaren 29an, 16:00etatik 20:30era, Euskal Mitologiaren inguruko rol saio bat antolatu da La Perrera Udal Eraikinean eta euskaraz izango da.

SAIO BEREZIA

FANTek FAS CineCLUBarekin kolaboratuko du aurten ere, eta elkarrekin El Camen Aretoan Aitor Elorriagaren “El Cometa”, film laburra eta Alberto Vazquezen Unicorn Wars”, film luzea programatuko dira maiatzaren 2an, 19:45ean.

 

El Cometa” kometa baten igarobidea ikusteko geratu diren bi lagun erakusten ditu; inoiz ez da bat Lurretik hain gertu igaro eta une ahaztezina izango da. Film labur honek FANT 2021eko Sail Ofizialean parte hartu zuen eta Aiora Sedanok Euskal Aktoreen Batasunak ematen duen Euskal Film Laburren Interpretazio Onenaren ohorezko saria irabazi zuen.

“Unicorn Wars” Animaziozko Film Luze Onenaren Goya Saria irabazi duen filma da. Hartz txikien armada gerrarako erreklutatu gazteak biltzen ditu, unikornioen aurka egiten dutenak eta hartz herriaren segurtasuna mehatxatzen dutenak. Azulin eta Gordi anaiak, errekluta talde ezezagun batekin batera, misio arriskutsu batera bidaliko dituzte Baso Magikoa salbatzeko.

SARE SOZIALAK:

#FANT29

www.bilbaokultura.eus fantbilbao.eus