BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA MARTXOAREN 27TIK APILIRAREN 2RA

(Bilbo, 2023ko martxoaren 24).- Datorren asterako Bilboko Udalaren kultur agendak hurrengo hitzorduak izango ditu:

ARTE ESZENIKOAK

BILBOKO ZIRKUITUA

BILBOKO ZIRKUITUA ekimenak Bilboko eta bere inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen ekimena da, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak.

  • Martxoak 30, 19:00etan, San Frantziskoko Udaltegia.

AMETS BETE-Pareja abierta

Bikote progrea, non gizona den askatasunaz gozatzen duen bakarra. Neskak, mutila behin eta berriro desleial izatearekin gogaituta, bere buruaz beste egiteko saiakerekin erantzuten dio. Azken irtenbidetzat, bikote irekia izatea proposatzen dio mutilak. Baina, orduan, berak oso berezia den norbait ezagutzen du.

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa beste edizio batekin iritsi da.

.

  • Martxoarean 31era arte

San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegia – Gervasio Sánchez – Violencias mujeres guerras – Argazkigintza

Emakumeek eta neskatoek desberdinkeria larria jasaten dute planeta osoan zehar, gatazka armatuetan larriagotzen dena. Gervasio Sánchez-en argazkiek gerretako biktima zibilen istorioak aldarrikatzen dituzte, eta erakusten dute nola gatazkek amaitu ondoren ere irauten duten.

Santutxuko Udaltegia – Oksana Volos – Arte Birziklagarria

Artista ukrainar honek era bateko eta besteko estiloekin eta gaiekin lan egiten du: estalkiak, botoiak, kremailerak, tresnak eta lanabesak. Errusiak Ukraina inbaditu ostean etorri da Euskadira, eta hutsetik hasi du bere bizimodua, bere artea erakutsiz. «Nire oinen pean aurkitze dudan guztia eta ezertarako balio ez duela dirudien guztia bihurtu daiteke arte», adierazi du.

Begoñako Udaltegia Fundación Vicente Ferrer – Viaje A La Ciudad Del Infinito – Argazkigintza

Anantapur-ek “hiri amaigabea” esan nahi du, eta Indian dago. Infinituak moldatzen du hango paisaia idor baina aldi berean esperantzagarria, non milaka pertsona bizi baitira. Erakusketak, bada, Vicente Ferrer Fundazioaren lana erakusten du argazki bidez: nola lan egiten duten idortearen kontrako baliabideekin, hezkuntza inklusiboarekin, emakumeen ahalduntzearekin eta kirolarekin. Eta nola horrek guztiak laguntzen dien transformazio sozialean.

Abandoko Udaltegia – Marta Sagardoy – Vivencias y color – Margoa

Artistak dio:“Pintatzen dudanean, ez dut mihise batean sartzen adierazi nahi nukeen guztia, baina pertsonek, bizipenek, gauzek… uzten duten barne-oihartzunaren berri eman dezaket, eta kolorearen bidez transmititu, gizaki bakoitzaren bizitza, pertsonala eta bakarra, ikusteko modu hori”

San Frantziskoko Udaltegia – Rafael Alonso – Hiria, loreak, itsasoa…- Margoa

Rafael Alonsok saiakuntzaren emaitza plastikoak erakusten dizkigu. Era bateko eta besteko teknikak eta gaiak erabiltzen ditu, ez dira ohikoak, eta irudikapen joko bat darabil horretarako, bi dimentsiokoaren eta hiru dimentsiokoaren artekoa, gardenki eta geruza bidez gonbidatzen gaituelarik obra bakoitzari beste begirada batekin begiratzera

Oxarkoagako Udaltegia – Txoritxikiak – Nuestras aves invisibles – Argazkiak: Vicente Leal; Miren Ajangiz: testuak

Haiekin bizi gara. Egunsentian esnatzen gaituzte, gaua iristean harrotzen gaituzte. Gure egunerokoan ibiltzen laguntzen diguten hegazti txiki ikusezinak dira.

La Bolsa Udaltegia – Juanje Agirre – Espacio, Paisaje y Arquitectura – Eskultura
Eskultura-pieza horiek, arkitekturan erabilitako materialak erabiliz, baoak eta hutsak irekitzen dituzte, eta trinkoan eta sotilean, ilunean eta argian, harikorrean eta gogorrean barneratzen dira, beste eskala arkitektonikoago batzuetan berrsortzeko proiekzio argia duten paisaiak osatuz.


LITERATURA

  • Martxoak 30, 19:00 horas Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian.

Juan José Millásen “Solo Humo” liburuaren aurkezpena. Egileak Cesar Coca kultur kazetariarekin hitz egingo du.

MUSIKA

BAS – BILBAO ARTE SACRO

Gizakunde elizan, Bilbon, BAS-Bilbao Arte Sacroren edizio berri bat ospatuko da, ‘Sonos mundi’ izenburupean.

  • Martxoak 31, 19:30ean Gizakunde elizan.

BILBOKO KORAL ELKARTEAK

Bilboko Koral Elkarteak, Ana Otxoa sopranoarekin, Beñat Egiarte tenorearekin, Julen García eta Juan Laborería baritonoekin eta Alberto Sáez Puente pianistarekin, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean, Valentín Mª Zubiaurrek (Garaian jaioa) konposatutako “La Pasión de nuestro Señor Jesucristo” interpretatuko du. Bilboko abesbatza Gizakunde Elizara iritsiko da lana Erroman estreinatu ondoren.

  • Apirilak 1, 19:30ean Gizakunde elizan.

KINGDOM CHOIR

Góspel musika sakratua hainbat urteren ondoren itzuliko da BASera Kingdom Choir talde britainiarraren eskutik, 2018an Erresuma Batuko Errege Ezkontzan abestu zuen abesbatza. Karen Gibsonen gidaritzapean, errepertorioan “Blinded”, “Lovely Day”, “Amazing Grace”, “Gospel Anthem”, “Fix You”, “Wonderful World” eta “Stand By Me” bezalako abestiak abestuko dituzte.

DANTZALDIAK

Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin. .

  • Apirilak 2, Casilla pabiloian, 18:00etatik 21:00etara.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus