BILBAOPOESIA JAIALDIAK PERIFERIETARA BEGIRATZEN DU AZKENAURREKO ERREZITALDIAREKIN: “SOLEDADES SONORAS”

  • Topaketa honetan Yolanda Castaño eta Rosa Berbel poetek, eta Juanra Madariaga idazleak parte hartu zuten

(Bilbao, 2023ko martxoak 23).– Promozio eta aldaera poetiko desberdinetako hiru poetek poesia errezitaldi bat eskaini zuten atzo, BILBAOPOESIAren publikoari, bere mundu sortzaileetan eta bakardadeetan sartua.

Yolanda Castaño, Rosa Berbel eta Juanra Madariaga Estatuko periferietatik – Galizia, Sevilla eta Bizkaia- iritsi ziren, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusira

Yolanda Castaño (Santiago de Compostela, 1977) erreferente da galiziar poesian. 1995az geroztik galizierazko poesia argitaratzen du, eta gero gaztelaniara itzultzen du. Espainiako Kritikaren Saria, Espainiako Poema Onenaren Estandarte Saria eta Novacaixagalicia Saria jaso ditu, besteak beste.

Rosa Berbel (Sevilla, 1997), Literatura Konparatuetan graduatua eta Literatura eta Antzerki Ikasketetan masterra egina Granadako Unibertsitatean, hainbat aldiz saritu dute XXI. Antonio Carvajal Gazte Saria bezalako sariekin.

Juanra Madariagak (Bilbo, 1962) “Imentzioaren pergamuak”, “Galera errepikatuak” eta “Elaien ausardia” liburuak argitaratu ditu, besteak beste. 2002an Euskadi Sariko finalista izan zen literatura arloan eta 2022an Bilboko Udalaren Blas de Otero Poesia Saria irabazi zuen “Beste piztia batzuk” lanagatik.

BILBAOPOESIAk amaiera emango dio bere edizioari 24an.

  • Jaialdiaren dossierra eta eskuragarri dauden materialak hemen kontsulta daitezke.

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus