BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ALBISTE FALTSUETAN OINARRITUTAKO “GAURKOTASUNAREKIKO TOPAKETAK” ZIKLOAREN HITZORDU BERRI BAT PROPOSATZEN DU BIHARKO, MARTXOAK 29RAKO

  • Topaketa honetan, Dani Alvarezek eta Mikel Reparazek gidatuta, Irene Larraz Newtraleko koordinatzaileak hartuko du parte.

 

  • Topaketa 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

 

(Bilbo, 2023ko martxoaren 28).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak BIHAR, MARTXOAREN 29AN, ASTEAZKENA, “Gaurkotasunarekiko topaketak” zikloaren hitzordu berri bat hartuko du, Dani Alvarezek eta Mikel Reparazek gidatutako zikloa.

 

Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta bertan parte hartuko du Irene Larrazek, Newtraleko koordinatzaileak, datuetan, fact-checkingean eta gardentasun publikoan oinarritutako kazetaritza-proiektuak.

 

Gaurkotasunarekiko topaketak” dibulgazio-zikloa da, non, zorroztasunetik abiatuta, gai gori-goriak sakon aztertzen dira, akademizismotik ihes eginez. Horretarako, gai bakoitzean adituak diren pertsonak daude, eta ahalik eta modu didaktiko eta arinenean eztabaidatzen dute.

 

Europako herritarren % 81ek uste du desinformazioa arazo larria dela. Fake news terminoa azken hamarkadan zabaldu da. Gizarteak badaki mugimendu politiko batzuek gezurrezko informazioa erabiltzen dutela beren ideiak zabaltzeko erregai gisa. Era berean, komunikabide tradizionalek sinesgarritasun-krisia jasaten dute. Nola egin aurre albiste faltsuei? Newtral agentzia aitzindaria da buloen kontrastean eta gezurtatzean. Nola aitortu eta gezurtatu fake news-ak demokrazia hondatzea saihesteko?

 

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

à Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

à Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus