EMAKUMEEN HIP HOPAREKIN LOTUTAKO EKITALDIAK, BAZTER FESTEK, ESTATU OSOKO ARTISTA ERREFERENTEAK BILDUKO DITU HIRUGARREN EDIZIOAN

Eskina Femeninaren eta Bilboko Udaleko Kultura Sailaren arteko ekitaldi hau datorren larunbatean izango da, Bilborock-en, 19:00etatik aurrera, eta sarrera doan izango da. Kontzertuak, tailerrak, eta bat-bateko jardunen eta remixen erronda bat egingo dira. Bilboko Udaleko Kultura Sailak eta Eskina Femenina kolektiboak Bazter Fest programaren hirugarren edizioa antolatu dute datorren larunbaterako, abenduaren 16rako, Bilborock aretoan. Programak… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “BEROKI GORRIA & EL ABRIGO ROJO” LIBURU ILUSTRATUAN OINARRITUTA DAGOEN GERRA ZIBILEKO UMEEI BURUZKO ERREZITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Ekitaldia 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin leku guztiak bete arte, eta euskaraz eta gaztelaniaz izango da. Patxi Zubizarretaren gidoia izango duen ekitaldian Pello Ramírezek –txeloa eta akordeoia– Maddi Oihenartek –ahotsa–, Imanol Elizasu & Zaroatxok –koruak– eta Sahatsa Ramírezek –dantza– ere hartuko dute parte. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, “Beroki gorria & El… […]

OTXARKOAGA AUZOAK NAGUSIENTZAKO ANTZERKI ETA ABESBATZA HAMABOSTALDIAREN BESTE EDIZIO BAT JASOKO DU ASTELEHENETIK AURRERA, GABONETAKO KULTUR PROGRAMAZIO BEREZIAREN BARRUAN

Egitarauak nagusien hogei elkarte inguruk eskainitako abesbatzen emanaldiak eta antzezlanak jasoko ditu, eta abenduaren 23an amaituko da, Gorka Aginagalderen eta Iñigo Salineroren “Cotillas en 3D” ikuskizunarekin. Otxarkoaga auzoak Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia jasoko du ASTELEHEN honetatik aurrera. Protagonista nagusiak, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako pertsona nagusien elkarteetako abesbatzak eta antzerki taldeak izango dira. Bilboko Udalaren… […]

SANTUTXUKO UDALTEGIAK BESTE UMOREZKO BAKARRIZKETA PROGRAMA BAT JASOKO DU ABENDUAN, BIHARTIK AURRERA

Programazioa bihar, asteartean, arratsaldeko 19:00etan, zabalduko da –sarrera librearekin–, Ion Martínezen eta Jose Cruz Gurrutxagaren eskutik etorriko den euskarazko bakarrizketa saioarekin. Abendu honetan “Kultur Gabonak” izen orokorrarekin auzoetan programatu diren jardueren barruan, Santutxuko Udaltegiak umorezko bakarrizketa egitaraua jasoko du bihartik aurrera. Euskaraz eta gaztelaniaz egingo diren saioak abenduaren 5ean, 12an eta 19an izango dira, arratsaldeko… […]

BILBAO ARGIA OTXOTEAK ETA BILBOKO GANBERAKO ABESBATZAK ETA ORKESTRAK IREKIKO DITUZTE BIHAR BILBOKO UDALAK ANTOLATU DITUEN GABONETAKO ABESBATZA KONTZERTUAK, ATXURIKO ENKARNAZIO ELIZAN

Hiriko 29 taldek hartuko dute parte abendu osoan programatutako 14 kontzertuetan, horietako batzuk familia osoari zuzendutakoak, Nervión Kantaren eskutik etorriko den “Horra Mari Domingi” errezitaldia, adibidez, abenduaren 16an, 19:30ean, Bosgarren Parrokian. Atxuriko, Deustuko, Santutxuko, Abandoko, Abusuko, Basurtuko, San Inazioko, Errekaldeko, Castañoseko, Zabalako, Masustegiko eta Zorrotzako hamalau elizak, Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako Gabonetako Abesbatzen Kontzertuak… […]

ARRIAGA ANTZOKIAK, AURTENGO LEHIAKETA IRABAZI DUTEN ABESTIAK AURKEZTUKO DITUEN “BILBAINADAK 2017” EKITALDIA JASOKO DU IGANDEAN, ABENDUAREN 10EAN

Ekitaldia 11:30ean hasiko da, eta gure Hiriko bilbainada talderik garrantzitsuenek hartuko dute parte. Talde horiek, “Bilbainadas 2017” CDaren grabazioan ere hartu dute parte. Sarrerak antenan eskatu ahal izango dira, Radio Nerviónen (zuzenean parte hartzeko telefono zenbakia: 94 444 00 55) eta 200 eserleku astelehenetik, abenduaren 4tik, aurrera salduko dira antzokiko txarteldegietan eta BBKko kutxazainetan. Sarrera… […]

BILBOKO UDALA ARTE ESZENIKOEN ALORREKO EUROPA MAILAKO LANKIDETZARAKO PYRENART EKIMENAREN BARRUAN SARTU DA, BAD – ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAREN BITARTEZ

Bilboko Udala da, 2020. urtera arte profesionalak prestatzeko eta ikuskizunak sortzeko, erakusteko eta nazioartera zabaltzeko EBren aldetik 1,3 milioi euro jaso dituen mugaz gaindiko ekimen horren bazkideetako bat. Bilboko Udalak, BAD – Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren bitartez, bat egin du arte eszenikoen alorreko Europa mailako lankidetzarako Pyrenart ekimenarekin. 2020. urtera arte profesionalak prestatzeko eta… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, OSTIRAL HONETAN, EUSKARAREN EGUNAREN OSPAKIZUNAREKIN HASIKO DEN PROGRAMAZIO BEREZIAREKIN ITXIKO DU URTEA, ERREZITALDIAK, LIBURUEN AURKEZPENAK, MUSIKA ETA ANTZERKIA JASOZ.

Euskararen Eguna dela eta egingo den “Hitzak hots” topaketak, musikak lagunduta poemak irakurtzea proposatuko dio jende guztiari. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin, eta Miren Agur Meabek eta Anjel Lertxundik hartuko dute parte. Abenduaren 14an Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoak “Beroki gorria & el abrigo rojo” liburu ilustratuan oinarritutako ikuskizuna jasoko du, Patxi Zubizarretaren gidoiarekin, Yolanda… […]

BILBOKO UDALAK, BLAS DE OTERO POESIA LEHIAKETAKO IX. EDIZIOAN SARITUTAKO POESIA LANAK BILTZEN DITUZTEN BI LIBURUKI ARGITARATU DITU

Beatriz Chiviteren “Biennale” (Erein argitaletxea), euskarazko modalitateko Blas de Otero 2016 Saria, eta René Fuentesen “Guitarra del mesón” (Devenir argitaletxea) gaztelaniazko modalitateko saritua dira. Bilboko Udalak, Erein eta Devenir argitaletxeekin batera, Blas de Otero Bilboko Hiria Poesia Lehiaketaren 2016ko edizioan sarituak izan ziren poesia lanak argitaratu ditu. Beatriz Chivite idazle nafarraren “Biennale” (Erein argitaletxea) eta… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, EMAKUME ZIENTZIALARIEI ETA EMAKUMEAREN ETA ZIENTZIAREN ARTEKO ERLAZIOARI BURUZKO “EMAKUMEEK ZIENTZIA EGITEN DUTE” HITZALDI ZIKLOAREN BESTE EDIZIO BAT JASOKO DU OSTEGUNETIK AURRERA

Zikloa ostegun honetan abiatuko da, azaroaren 9an, Teresa del Valle antropologoarekin, UPV/EHUko Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateko Gizarte Antropologia Saileko katedradun eta zuzendariarekin. Hitzaldi guztiak Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Streamingez eskainiko dira www.kulturguneatb.net webgunetik. Bidebarrieta Kulturguneak, zientziaren dibulgazio hitzaldi zikloa… […]