Programazioa bihar, asteartean, arratsaldeko 19:00etan, zabalduko da –sarrera librearekin–, Ion Martínezen eta Jose Cruz Gurrutxagaren eskutik etorriko den euskarazko bakarrizketa saioarekin.
Abendu honetan “Kultur Gabonak” izen orokorrarekin auzoetan programatu diren jardueren barruan, Santutxuko Udaltegiak umorezko bakarrizketa egitaraua jasoko du bihartik aurrera. Euskaraz eta gaztelaniaz egingo diren saioak abenduaren 5ean, 12an eta 19an izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte.
Egitaraua bihar, asteartean, abenduaren 5ean, hasiko da, Ion Martínez eta Jose Cruz Gurrutxaga antzezle eta umoristen eskutik etorriko den euskarazko bakarrizketa saioarekin. ‘Irri Par Txou’ eszenaratuko dute, hasierako elkarrizketatik hasi eta protagonista bakoitzaren umorezko bakarrizketetara bideratuko den saioa. Horrela, Bi lagun eskenatoki gainean elkartuko dira. Ez dute gai bat jorratu gabe utziko, norberak bere estiloan, baina biak hala biak umorea lagun dutelarik: ikastoletako garaiak eta gertakizunak, txikitatik nerabetasunera gertatutakoak, unibertsitate garaiak, maitasuna edo sexua.
José Cruz Gurrutxaga eta Ion Martínez ‘Txiki’, antzezpenaren munduan esperientzia luzea duten antzezleak dira. Azkoitian jaiotako Jose Cruz Gurrutxaga tokiko arte panoraman ibilbide luzea duen antzezlea da. Donostian jaiotako Ion Martinezi dagokionez, 2002tik ari da umorezko bakarrizketak egiten euskaraz, tabernetan, gazteen lokaletan eta kultur etxeetan batez ere.
Bigarren saioa abenduaren 12an izango da, eta Gemma Martínezek –Lalulu teatro– eta Humberto Gutiérrezek hartuko dute parte, Susana Soletok aurkeztuta. Oraingo honetan, bi bakarlari oso bereziak eta desberdinak dira, umorezko bakarrizketa dinamikoak, atsedenik gabeak, lantzen dituztenak. Beste gai batzuen artean gimnasioei, jende ezagunaren gorabeherei edo supermerkatuetako kutxazainei buruz hitz egingo dute. Gemma Martínez eta Humberto Gutíerrez ere oso ezagunak dira tokiko eszenan, eta baita EiTBko programa arrakastatsu batzuetan hartu dutelako parte.
Egitaraua abenduaren 19an itxiko da, Alazne Etxebarriarekin eta Mikel Bermejorekin, Sol Magunak aurkeztuta. Beste behin, umorean oinarrituta, ligeak, partekatutako pisuak edo Psikoanalisiaren profesionalekin izaten diren hitzorduak jarriko dituzte mahai gainean.
Arte Ederretan lizentziatu ondoren, Alazne Etxebarriak 2013an amaitu zituen antzezpen ikasketak Donostiako TAEn. Paper txikiak egin ditu antzezle moduan, “Allí Abajo” seriean parte hartu zuen arte. Asko atsegin ditu umorea eta bakarrizketak eta, ondorioz, berea sortu du, “Mujer blanca soltera busca” izenburupean. Mikel Bermejori dagokionez, bere 24 urteekin umorezko gidoiak idazten ditu eta “Madrid Comedy Club” izenekoan sarritan aritzen den komikoa da.
AGENDA
ABENDUAK 5
19:00 – Santutxuko Udaltegia
José Cruz Gurrutxaga & Ion Martínez “Irri par txou” (euskaraz)
ABENDUAK 12
19:00 – Santutxuko Udaltegia
Humberto Gutiérrez & Gemma Martínez, Susana Soletok aurkeztutakoa
ABENDUAK 19
19:00 – Santutxuko Udaltegia
Alazne Etxebarria & Mikel Bermejo, Sol Magunak aurkeztutakoa