HAMAIKA EUSKAL FILM LABUR LEHIATUKO DIRA “FANT LABURREAN EUSKAL FILMAK” ATALEAN

“FANT LABURREAN EUSKAL FILMAK” atalean, euskal zuzendariek zuzendutako film laburrek Euskal Film labur Onenaren Epaimahaiaren Saria irabazteko aukera izango dute, 2.000 eurokoa, besteak beste. Gaur arratsaldean, 18:30ean, Azkuna Zentroko Auditorioan egingo den saioan gozatu ahal izango dira, eta Filmin plataforman ere eskuragarri egongo dira online. (Bilbon, 2021eko maiatzaren 08an).- Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Fantasiazko… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN IZANGO DA RAFAEL AGIRREREN “DE JERUSALEN A ROMA” LIBURUAREN AURKEZPENA HILAREN 12AN

Egilearekin batera, UPV/EHUko soziologo eta irakasle Imanol Zubero eta Elizbarrutiko Teologia Pastoraleko Institutuko zuzendari Carlos García Andoin egongo dira. Pedro Ontoso, El Correoko zuzendariorde ohia, arituko da moderatzaile lanetan. Aurkezpena 19:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da, leku-kopurua bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez. Bilboko… […]

UDALAK ANTOLATUTA, DATORREN EGUAZTENEAN HASI ETA IRAILAREN AMAIERARA ARTE, 77 IKUSKIZUN IZANGO DIRA BILBOKO AUZOETAN “ESZENA KALERA” PROGRAMAREN BARRUAN, KALEKO ZIRKUITURIK HANDIENA EUSKADIN

“Eszena Kalera” programan, publiko mota guztientzako proposamenak daude, kaleko antzerkiaren, klunen, zirkuaren edo magiaren inguruan, betiere. Euskal Herriko 27 konpainia hurbilduko dira Bilboko auzo batzuetara eta besteetara, auzotarrei aukera emanez kalitatezko proposamen eszenikoak gozatu eta haietan parte hartzeko.  Programa honekin, Udalak indartu egingo du tokiko kultur programazioaren alde egiteko eta arte eszenikoak sustatzeko jarrera. Sarrera… […]

UDALAK “MUSIKAUZO” JARRIKO DU MARTXAN ASTEAZKENA 5ETIK AURRERA, SWING, POP -ROCK, FUNKY, JAZZ EDO MUNDUKO MUSIKEN ERRITMORA BARRUTIAK MUSIKAZ BETETZEKO

“MusikAuzo” 27 musika-hitzordu eskainiko ditu aire zabalean, irailera arte. Ekitaldi hauetarako sarrera doakoa da, eta tokia aldez aurretik erreserbatu daiteke bilbaokultura.eus webgunean. (Bilbon, 2021eko apirilaren 30ean).- Bilboko Udalak “Musikauzo”-ren edizio berri bat inauguratuko du datorren asteazkenean, maiatzaren 5ean. Programak hiriko zortzi barrutietako auzoetako kaleak funkya, swinga, pop-rocka, jazza edo munduko musikak bezalako erritmo ezberdinez beteko… […]

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK BERE 27. EDIZIOA INAUGURATUKO DU “ILARGI GUZTIAK. TODAS LAS LUNAS” PELIKULAREKIN, IGOR LEGARRETA BIZKAITARRAREN FILM LUZEA

FANTek film hau proiektatuko du, bihar, maiatzak 7 (ostirala), taldea joango den inaugurazio galan. Lehiaketa maiatzaren 7tik 16ra ospatuko da. (Bilbon, 2021eko maiatzaren 6an).- Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, bihar, maiatzaren 7an, hasiko da “Ilargi Guztiak. Todas las Lunas” pelikularekin,  zinemaldia martxan jartzeko ardura duen filma.  Filma gaur goizean aurkeztu da prentsaurrekoan,… […]

UDALAK MAIATZAREN 8AN MARTXAN JARRIKO DU “UDABERRIKO BERTSO SAIOAK” PROGRAMAREN 37. EDIZIOA ETA BERTSOLARITZAREN IZEN BERRIENAK BILDUKO DITU SANTUTXUN

“Udaberriko Bertso Saioak” maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an izango da, larunbatetan, Karmelo plazan, 13:00etan. Ekitaldi horietarako sarrera doakoa da, eta aurrez erreserba daiteke www.bilbaokultura.eus helbidean. Programa hau #BILBAOUDABERRIA2021 udal ekimen kulturalari atxikita dago. Bilbo Udalak “Udaberriko Bertso Saioak” programaren edizio berri bat jarri du abian udaberri honetan, Santutxuko Bertso Eskolarekin batera antolatzen duen bertsolaritzari buruzko ohiko saioa. “Udaberriko Bertso Saioak” Bizkaiko hiriburuan… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN OSPATUKO DA, ASTEARTEAN, HILAK 11, “ELKARRIZKETAK LITERATURAREKIN” ZIKLOAREN HITZORDU BERRI BAT, PEDRO UGARTE ETA JESÚS FERRERO IDAZLEEKIN

“Egia eta gezurra literaturan” izango da gaia, eta 19:00etan hasiko da Bidebarrieta Kulturguneko Areto Nagusian. Txani Rodríguez kazetari eta autoreak lagunduko die moderatzaile lanetan. Sarrera doan da, leku-kopurua bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarrai daiteke kulturguneatb.eus webgunearen bidez. (Bilbon, 2021eko maiatzaren 5ean).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean “Literaturarekin elkarrizketak”… […]

BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOA –FANT-EK “ODOL TINTA – BANPIROARI OMENALDIA” AURKEZTU DU, DRACULA OMENTZEN DUEN ERAKUSKETA, ZABALGUNEKO ERAIKINEAN MAIATZAREN 13RA ARTE IKUSGAI EGONGO DENA

Erakusketaran, komikiarekin, ilustrazioarekin eta diseinuarekin lotura duten pisuzko eta talentu handiko hogeita bost artistek parte hartzen dute eta fantasiazko generoaren funtsezko ikono horretan inspiratutako irudiak egin dituzte. Sarrera doakoa da eta 08:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da. FANTek 27. edizioa ospatuko du maiatzaren 7tik 16ra. (Bilbon, 2021eko maiatzaren 5ean).- FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak,  27.… […]

FANT-EK JARDUERA PARALELOEN ASKOTARIKO PROGRAMAZIOA PROPOSATZEN DU BERE 27. EDIZIORAKO

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 27. edizioa ospatuko du maiatzaren 7tik 16ra, eta pantaila handiko proiekzioez gain, Drakularen omenezko erakusketa bat ere izango du. Erakusketa horretan 25 artistak parte hartuko dute eta Zabalguneko eraikinean ikusi ahal izango da maiatzaren 5etik 13ra. Azkuna Zentroko Bastida aretoak larunbatean 8an Santiago Aguilarren “Operación Torremolinos. El cine español de superagentes (1965-1967)” liburuaren aurkezpena eta… […]

#BILBAOUDABERRIA2021 PROGRAMAK KULTUR PLANEZ BETEKO DU URIA OSTERA, FANT JAIALDIA ABIATZEAREKIN, “MUSIKA DIBERTIGARRIA DA” EDO “MAGIAREN TOPAKETAK” PROGRAMEKIN ETA BESTE PROPOSAMEN ASKOREKIN

Datorren astea kalitatezko proposamenez betea dator, zinema, magia, musika eta literatura gozatzeko hitzorduak izango direlarik, besteak beste. #BILBAOUDABERRIA2021 da bilbotarrei aisialdiko eta kulturako planak higiene eta segurtasun berme guztiekin eskaintzera datorren udal-ekimena. Bilboko Udalak aisialdirako eta kulturarako aukeraz beteko du uria udaberriko hilabeteetan #BILBAOUDABERRIA2021 programarekin. Hala, datorren astean, berritasun ugari izango dira uriko kultur agendan klasiko bihurtu diren… […]