HAMAIKA EUSKAL FILM LABUR LEHIATUKO DIRA “FANT LABURREAN EUSKAL FILMAK” ATALEAN

  • “FANT LABURREAN EUSKAL FILMAK” atalean, euskal zuzendariek zuzendutako film laburrek Euskal Film labur Onenaren Epaimahaiaren Saria irabazteko aukera izango dute, 2.000 eurokoa, besteak beste.
  • Gaur arratsaldean, 18:30ean, Azkuna Zentroko Auditorioan egingo den saioan gozatu ahal izango dira, eta Filmin plataforman ere eskuragarri egongo dira online.

(Bilbon, 2021eko maiatzaren 08an).- Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Fantasiazko Zinemaldia – FANTek, atzo eman ziona hasiera 27. edizioria eta maiatzaren 16ra (igandea) arte iraungo du. Bilboko Zinemaldiak bere saio berezienetako bat eskainiko du gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera, Azkuna Zentroko Auditorioan: Euskal errealizadoreek zuzendutako film laburrei eskainitakoa. Lehiaketako hamaika film laburrak jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dira, euskarazko azpitituluekin. Horiek guztiek honako sari hauek eskuratu ahal izango dituzte: Film labur Onenaren Saria (3.000 €), Euskal Film labur Onenaren Saria (2.000 €) eta Publikoaren Saria (3.000 €).

Zinemaldiak hamaika titulu horiek prensa – aurrekoan aurkeztu ditu eta bertan izan dira Vanesa Fernandez, Zinemaldiko zuzendaria, eta “FANT Laburrean Euskal Filmak” saioan parte hartzen duten film laburren zuzendariek: Asier Marleza eta Aitzol Saratxaga; Aitor Mendilibar eta Ibon Goiko; Imanol Ortiz; Pablo Hernando; Erik Campos García; Markel Goikoetxea Markaida; Xanti Rodriguez; María Fontán, eta Iván Miñambres ekoizleak eta Amaia San Sebastián gidoialariak.

 

“FANT LABURREAN EUSKAL FILMAK”

Lehiaketan parte hartuko duten hamaika euskal film laburrak hauek dira:

 

  • “Bombardeo”, Juanmi Cuestarena.

Denbora asko da gure eguneroko ekintzek eragindako zaratak gogaitzen ez gaituela. Gaur, zarata horietako bat gizon baten atzetik dabil, esplikazio barik, eta, egia esan, oso goiz normala denari buruz duen pertzepzioa aldatu egiten du

 

  • Breath”, Aitzol Saratxagarena.

Breathe barneko bidaia bat dugu. Bakoitzaren barnean dagoen zati konplikatuenarekiko konfrontazioa. Gure buruarekiko krisi existentziala

 

  • “Homeless Home”, Alberto Vázquezena.

Inork ezin du bere sustraietatik ihes egin, erabat ustelduta badaude ere..

 

  • “Irten barrura”, Aitor Mendilibar eta Ibon Goikorena.

Dei misteriotsu bat jaso ondoren, gizon bat bidaia kezkagarri batean murgilduko da bi emakume ilunekin batera. Apurka-apurka, bere unibertsoa oso arraroa dela ikusiko du, eta bere salbazioa baseliza zahar batean bilatzea erabakiko du.

Sarak eta Elenek azkenean lortu dute euren helburua. Baina zertarako balio du, euren balentria handia aitortzen ez bazaie? Gauza batzuek ez dute preziorik.

 

  • “Meritum”, Yago Mateorena.

Sarak eta Elenek azkenean lortu dute euren helburua. Baina zertarako balio du, euren balentria handia aitortzen ez bazaie? Gauza batzuek ez dute preziorik.

 

  • Oculto”, Imanol Ortizena.

Egin korrika… Zoaz korridoreko paperontzira… Barruan poltsa bat dago… Ireki… Igogailuak bi minutu behar ditu harrerara iristeko… Gizon hori autora bizirik ez iristea nahi dut!

 

  • Ospel”, Xanti Rodriguezena.

Dolores, azken aztietako bat, Amalurren ondarea bere seme Juliani transmititzen saiatuko da. Inazioren, familiako aita agnostikoaren, adikzioek, egoera zail batera eramango ditu, eta amaren magiak ere ez ditu horretatik salbatuko

 

  • El ruido solar”, Pablo Hernandorena.

Gertakari kosmiko esplikaezin baten ostean, etorkizunari buruzko irudipen labur bat izan duten pertsonei buruzko istorioen bilduma.

 

  • Si te mueres, te mato”, de Erik Campos García.

Apokalipsi zonbi bat. Batzuk oraindik autokontzienteak dira eta hitz egiteko eta pentsatzeko gaitasunari eusten diote. Beste batzuk berriz, noraezean dabiltzan goseti pasmatuak dira. Bertan, Germanen eta Cristinaren istorioa jarraituko dugu. Bi lagun handi horiek gaur egun, bizirik dauden pertsonen haragi bila ari diren zonbi autokontzienteak dira, goseak burua galduarazi eta betirako zonbi pasmatu eta inkonstziente bihurtu aurretik.

 

  • “Sísifo”, de Markel Goikoetxea Markaida.

Urrutiko tiro baten oihartzunak ihesa geldiarazten dio. Jakin-minak leherketaren lekuraino bultzatzen du eta gizon inerte bat aurkitzen du ume baten oinetan. Dena hain ezaguna egiten zaio… Umeari laguntzen saiatzen da, nolabait, bere buruari laguntzeko. Gogoratzen ahalegintzen da, gogoratzen du. Bere garondoan sentitu duen eskopeta-kanoiaren hotzak bere pentsamenduetatik ateratzen du. BANG! Bere aita hiltzeak dakarren erruaren zama eramatera kondenatua, bere itzaletik ere ihes egiten jarraitzen du.

 

  • Zerua hautsi zen gaua”, de María Fontán.

Gau honetan herriak eguzki-loreekin babestuko ditu bere ate eta leiho guztiak. Gau honetan kaleetatik noraezean ibiliko da Urtzi, haur berri bat non aurkituko berarekin eramateko. Gau honetan, ixteari uko egiten dion taberna bakarrean, emakume ezezagun batek atea joko du, sartzen uzteko.

 

FANTen programazio guztia esteka honetan kontsulta daiteke, eta prentsa-materialak esteka honetan daude eskuragarri.

 

#BILBAOUDABERRIA2021

FANT #BILBAOUDABERRIA2021 udal-ekimenaren parte da. Ekimen hori Bilboko herritar guztiek udaberriko hilabete hauetan aisia- eta kultura-planez gozatzeko aukera izan dezaten diseinatu da, betiere higiene- eta osasun-berme guztiekin.

 

SARE SOZIALAK:

 

#FANT27

#BilbaoUdaberria2021

www.bilbaokultura.eus

fantbilbao.eus