BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN IZANGO DA RAFAEL AGIRREREN “DE JERUSALEN A ROMA” LIBURUAREN AURKEZPENA HILAREN 12AN

  • Egilearekin batera, UPV/EHUko soziologo eta irakasle Imanol Zubero eta Elizbarrutiko Teologia Pastoraleko Institutuko zuzendari Carlos García Andoin egongo dira. Pedro Ontoso, El Correoko zuzendariorde ohia, arituko da moderatzaile lanetan.
  • Aurkezpena 19:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da, leku-kopurua bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Rafael Agirreren “De Jerusalen a Roma” liburuaren aurkezpena hartuko du asteazkenean, maiatzak 12. Aurkezpenean, liburuaren egilea eta koordinatzailearekin, Imanol Zubero, UPV/EHUko soziologo eta irakaslea, eta Carlos García Andoin, Teologia eta Pastoraleko Elizbarrutiko Institutuko zuzendaria, egongo dira. Haiekin, Pedro Ontoso, El Correoko zuzendariorde ohia, arituko da moderatzaile lanetan. Aurkezpena 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Liburu honetan, sormena eta erakarpen-indarra bere jatorrian bere izaera minoritario eta marjinaletik sortzen zela berraurkitzeak gaur egungo kristautasunarentzat izan dezakeen garrantziari buruzko gogoetak proposatzen dira. Kristautasunaren Jatorriari Buruzko Ikerketa-taldea lehenengo kristauek gizartearen aurrean hartu zuten jarreraren azterketan murgiltzen da obra honetan. Jatorrizko kristautasunaren aniztasuna mundiarekiko harremanak kudeatzeko moduan ere islatzen da. Baina beren dibertsitatearen erdian talde kristauen izaera marjinala aurkitzen da. Kategoria honen erabilera oso argigarria da eta azterlanaren diziplinarteko izaeraren ondorioa da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

SEGURTASUN NEURRIAK

Aurkezpenera joateko, ezinbestekoa da Bidebarrieta Kulturgunearen webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea. Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi-aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

Une bakoitzean indarra duten babes eta higiene neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldia egiten den bitartean maskara erabili beharko da.

#BILBAOUDABERRIA2021

#BILBAOUDABERRIA2021 hiria udaberrian aisia- eta kultura-planez betetzen duen udal-ekimena da.

SARE SOZIALAK

#BILBAOUDABERRIA2021 | www.bilbaokultura.eus