BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOA –FANT-EK “ODOL TINTA – BANPIROARI OMENALDIA” AURKEZTU DU, DRACULA OMENTZEN DUEN ERAKUSKETA, ZABALGUNEKO ERAIKINEAN MAIATZAREN 13RA ARTE IKUSGAI EGONGO DENA

  • Erakusketaran, komikiarekin, ilustrazioarekin eta diseinuarekin lotura duten pisuzko eta talentu handiko hogeita bost artistek parte hartzen dute eta fantasiazko generoaren funtsezko ikono horretan inspiratutako irudiak egin dituzte.
  • Sarrera doakoa da eta 08:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da.
  • FANTek 27. edizioa ospatuko du maiatzaren 7tik 16ra.

(Bilbon, 2021eko maiatzaren 5ean).- FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak,  27. edizioa ospatuko du maiatzaren 7tik 16ra. Zinemaldiak Drakulari buruzko “Odol Tinta – Banpiroari Omenaldia” erakusketaren ateak zabaldu ditu gaur goizean.

Inaugurazioan, Zabalguneko eraikinean, erakusketaren egoitzan maiatzaren 13ra arte, Bilboko Alkate ordea Amaia Arregi, Kultura eta Gobernantzako zinegotziak Gonzalo Olabarria eta FANTeko zuzendaria Vanesa Fernández, Borja Crespo erakusketaren komisarioa eta Higinia Garay, Raquel Alzate, Josune Urrutia, Ane Pikaza, Conxita Herrero, Susanna Martín, Raquel Meyers eta Mamen Moreu artista parte-hartzaileak izan dira.

Banpiroaren irudiak beti presentea edozein ekitaldi espezializatutan, “Odol Tinta – Banpiroari Omenaldia” erakusketaren protagonista da. Fokua odola xurgatzen zuen pertsonaia mitikoan, bere erotismoam eta misterioaren aureolan jarri dago. Erakusketa honetarako, komikiarekin, ilustrazioarekin eta diseinuarekin lotura duten pisuzko eta talentu handiko hogeita bost artistek fantasiazko generoaren funtsezko ikono horretan inspiratutako irudiak egin dituzte, Bram Stoker idazleak sortutako Drakula betierekoa ardatz hartuta. Erakusketa “Ink of Dracula – A Comic Tribute” erakusketaren zabaltze eta eguneratze bat da, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren eta SITGES-Kataluniako Fantasiazko Zinemaren Nazioarteko Zinemaldiak ekoitzia.

Hala, Odol Tinta – Banpiroari Omenaldia” erakusketan, Borja Crespo, zuzendari eta kultur programatzaileak koordinatuta, Higinia Garay, Quan Zhou, Raquel Alzate, Laura Pérez, Josune Urrutia, Ane Pikaza, Irene Márquez y Conxita Herrero, junto a las visiones de Carla Berrocal, Natacha Bustos, Olga de Castro, Sara Bea Delgado, Genie Espinosa, Ana Galvan, Susanna Martín Raquel Meyers, Klari Moreno, Mamen Moreu, Mireia Pérez, Miriampersand, Ana Oncina, Ana Belén Rivero, Clara Soriano eta Sandra Uveren inoiz ikusi gabeko banpiro-arteaz gozatu ahal izango da.

“Odol Tinta – Banpiroari Omenaldia” doan bisitatu ahal izango da 08:00etatik 20:00etara.

FANTi buruzko informazio gehiago bere webgune ofizialean kontsulta daiteke

FANT #BILBAOUDABERRIA2021 udal ekimeneko programetako bat da.

SARE SOZIALAK:

#FANT27

#BilbaoUdaberria2021

fantbilbao.eus

www.bilbaokultura.eus