- FANTek film hau proiektatuko du, bihar, maiatzak 7 (ostirala), taldea joango den inaugurazio galan.
- Lehiaketa maiatzaren 7tik 16ra ospatuko da.
(Bilbon, 2021eko maiatzaren 6an).- Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, bihar, maiatzaren 7an, hasiko da “Ilargi Guztiak. Todas las Lunas” pelikularekin, zinemaldia martxan jartzeko ardura duen filma.
Filma gaur goizean aurkeztu da prentsaurrekoan, Azkuna Zentroko Bastida aretoan. Bertan izan dira Kultura eta Gobernantzako Zinegotzia, Gonzalo Olabarria; FANTeko zuzendaria, Vanesa Fernández; filmaren Zuzendaria, Igor Legarreta; eta Itziar Ituño eta Josean Bengoetxea aktoreak.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldiaren 27. edizioak maiatzaren 16ra arte iraungo du. Bihar estreinatuko du film hau Campos Elíseos antzokian, inaugurazio galan, Olatz Ganboa aktoreak eta Diego Pérez aktoreak aurkeztuta.
“Ilargi Guztiak. Todas las lunas” fabula fantastikoak gogoeta egiten du heriotzaren aurreko beldurraz eta hilezkortasunaz. Azken Karlistaldiaren amaiera gertu dagoela, basoan bizi den emakume misteriotsu batek neskato bat erreskatatu du umezurztegi batean. Larri zauritua, eta, hiltzear dagoela, nes- katxak bere bila etorri eta zerura eramango duen aingeru bat ikusi duela pentsatuko du. Laster jakingo du izaki bitxi horrek betiereko bizitza eman diola, gauaren ilunean elkarrekin ‘betiko’ bizitzera behartuz. Egoera berri horretan, denboraren igarotze mingarriari aurre egin beharko dio, bere neskatxa gorputzean lotuta, Kandido izeneko gizon umila ezagutzen duen arte. Kandidok bere etxean hartuko du alaba balitz bezala. Gizonak lagundu egingo dio neskatoari bere izaeraren beraren aurkako borrokan eta kendu dioten bizitza berreskuratzeko ametsean.
Euskaraz filmatutako film hau Igor Legarreta euskal zinemagilearen bigarren film luzea da. Ikus-entzunezkoetan lizentziaduna Euskal Herriko Arte Ederren Fakultatean/EHUn, Igor Legarretak (Leioa, 1973) hainbat film labur idatzi eta zuzendu zituen Emilio Perezekin batera. Lan horien artean nabarmentzekoak dira “El Trabajo” (1998), Montpellier eta Locarnoko jaialdietako epaimahaiaren sariak jasotakoa; eta “El Gran Zambini ” (2005), sari ugari jaso dituen lana. 2002an, “Urban Myths Chillers” telesailaren barruan, “Lost” eta “Room 301” atalak zuzendu zituen. Filmaxek Tele5 kanalerako ekoitzitako “Películas para no dormir” saileko “Regreso a Moira” (2006) telebistarako filmaren gidoiaren egilea da. Halaber, Antonio Banderasek ekoitzi eta interpretatutako “Autómata” (2014) film luzearen gidoilaria eta bigarren unitatearen zuzendaria izan zen. Era berean, “Zipi eta Zape y la isla del capitán” (Oskar Santos, 2016) film luzearen bigarren unitatea zuzendu zuen. Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako “Aries” (2005) eta “9 Santos” (2018) gidoien egileetako bat da, baita ICAAk babestutako “Rondo” (2011) gidoiarena ere. 2017an, “Cuando dejes de quererme” bere opera prima zuzendu zuen. Espainiaren eta Argentinaren arteko koprodukzioa, maitasuna, desamodioa eta misterioa batzen dituen thriller bat planteatzen du, eta Florencia Torrente, Eduardo Blanco eta Miki Esparbé dira aktore protagonistak.
Legarretak Jon Sagalá (“La sala”, 2019; “Bosque de sombras”, 2006) gidoilariarekin bate-
ra idatzia, “Ilargi Guztiak” filmaren protagonista Haizea Carneros (13 urte) aktorea da, eta
hauxe du bere lehen interpretazio-lana. Berarekin batera, hainbat interprete ospetsu daude, hala nola: Itziar Ituño (“La casa de papel”, 2017-gaur egun; “Loreak”, 2014) eta Josean Bengoetxea (“Oreina”, 2017, “Malas Temporadas”, 2005). Gainerako aktoreak Lier Quesada (“Un otoño sin Berlín”, 2015), Zorion Eguileor (“El Hoyo”, 2019, “Agur Etxebeste!”,2019) eta Elena Uriz (“Akelarre”, 2020; “Tasio”, 1984) dira.
Zinemetan estreinatuko da maiatzaren 14an, FANTa inauguratu eta astebetera.
“Ilargi Guztiak. Todas las lunas” filma Arcadia Motion Pictures, Kowalski Films, Pris&Batty Films eta Ilargia Films-en ekoizpena da, Noodles Production-ekin (Frantzia) koprodukzioan. EiTBk, RTVEk eta Vodafonek hartu dute parte, ICAAren finantzaketa du; eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, KOI eta SGRren laguntza. Filmax Espainiako zinemetan banatzeaz eta nazioarteko salmentez arduratuko da.
FITXA ARTISTIKOA
Amaia neskatxoa: Haizea Carneros
Ama: Itziar Ituño
Cándido: Joxean Bengoetxea
Don Sebastián: Zorion Eguileor
Mutikoa: Lier Quesada
FITXA TEKNIKOA
Zuzendaria: Igor Legarreta
Gidoia: Igor Legarreta, Jon Sagalá
Argazki Zuzendaritza: Imanol Nabea
Musika: Pascal Gaigne
Ekoizpen disenua: Mikel Serrano
Muntaketa: Laurent Dufreche
Zuzeneko soinua: Alazne Ameztoy
Jantziak: Leire Orella
Makillajea: Lola López
Ilea apaindegia: Iciar Arrieta
Vfx gainbegiralea: Ana Rubio
Soinu – disenua: Fabiola Ordoyo
Nahasketak: Yasmina Praderas
Ekoizpen – zuzendaria: Guadalupe Balaguer
Produktore eragileak: Guadalupe Balaguer, Sandra Tapia
Produktoreak: Ibon Cormenzana, Koldo Zuazua, Ignasi Estapé, David Naranjo, Sandra Tapia, Jèrôme Vidal
FANT Zinemaldiaren programazioari buruzko informazio guztia webgune ofizialean kontsulta daiteke.
Prentsa-materialak esteka honetan daude eskuragarri.
FANT #BILBAOUDABERRIA2021 udal ekimeneko programetako bat da.
SARE SOZIALAK:
- Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
- Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
- FANT YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#FANT27
#BilbaoUdaberria2021
fantbilbao.eus