FANT-EK JARDUERA PARALELOEN ASKOTARIKO PROGRAMAZIOA PROPOSATZEN DU BERE 27. EDIZIORAKO

  • Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 27. edizioa ospatuko du maiatzaren 7tik 16ra, eta pantaila handiko proiekzioez gain, Drakularen omenezko erakusketa bat ere izango du. Erakusketa horretan 25 artistak parte hartuko dute eta Zabalguneko eraikinean ikusi ahal izango da maiatzaren 5etik 13ra.
  • Azkuna Zentroko Bastida aretoak larunbatean 8an Santiago Aguilarren “Operación Torremolinos. El cine español de superagentes (1965-1967)” liburuaren aurkezpena eta eta Borja Cresporen “La hora caníbal” podcast-aren zuzeneko grabazioa hartuko ditu. Gainera, hilaren 9an, igandea, “Akelarre” saridunaren unibertsoarekin topaketa ospatuko da, Nerea Torrijos, Aránzazu Calleja eta Maite Arroitajauregiren eskutik.
  • Programatutako azken jarduera berezia hilaren 13an izango da, ostegunean, Campos Elíseos Antzokiko Kupula Aretoan. Gorka Agirrek, efektu berezietan aditua, masterclass bat emango du makillaje-efektuei eta zinemako pertsonaia bat sortzeari buruz.
  • INFORMAZIO GEHIAGO

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, 27. edizioa ospatuko du maiatzaren 7tik, ostirala, hilaren 16ra. Edizio berri honetan, pantaila handiko proiekzioetatik haratago hedatzen da eta jarduera paralelo ugari proposatzen ditu ikusleekin egoteko, zinema-aretoen inguruan ez den giro batean.

ODOL TINTA – BANPIROARI OMENALDIA” ERAKUSKETA

Lehenengo proposamenerako, Zabalguneko eraikina izuz jantziko da maiatzaren 5etik aurrera, “Odol Tinta – Banpiroari Omenaldia erakusketarekin, banpiroa protagonista dela.

Odola xurgatzen zuen pertsonaia mitikoa, bere erotismoaren eta misterioaren aureola, oso presente dago Borja Crespok komisario duen erakusketa honetan. Erakusketarako, komikiarekin, ilustrazioarekin eta diseinuarekin lotura duten pisuzko eta talentu handiko hogeita bost artistek fantasiazko generoaren funtsezko ikono horretan inspiratutako irudiak egin dituzte, Bram Stoker idazleak sortutako Drakula betierekoa ardatz hartuta.

Hala, “Odol Tinta – Banpiroari Omenaldia” erakusketan, Higinia Garay, Quan Zhou, Raquel Alzate, Laura Perez, Josune Urrutia, Ane Pikaza, Irene Marquez eta Conxita Herreroren arte banpiriko argitaragabea biltzen du erakusketak, Carla Berrocal, Natacha Bustos, Olga de Castro, Sara Bea Delgado, Genie Espinosa, Ana Galvan, Susanna Martín Raquel Meyers, Klari Moreno, Mamen Moreu, Mireia Pérez, Miriampersand, Ana Oncina, Ana Belén Rivero, Clara Soriano eta Sandra Uveren inoiz ikusi gabeko banpiro-arteaz gozatu ahal izango da.

Asteburua hitzorduez beteta etorriko da. Lehenengoa MAIATZAREN 8koa izango da, Santiago Aguilar Bilbora iristen denean “Operación Torremolinos. El cine español de superagentes (1965-1967)” liburua aurkezteko. Liburu honek hirurogeiko hamarkadaren erdialdean James Bonden lehen filmetako errebosioan sortutako euroespioien filmetan izandako parte-hartzea aztertzen du.

Aurkezpena Azkuna Zentroko Bastida aretoan izango da, 12:30ean.Leku-kopurua mugatua izango da eta gonbidapena beharko da. Gonbidapena AZ-ko Infopuntuan eskuratu ahal izango da egun bereko 11:30etik aurrera.

Aurkezpen horren ondoren, 13:30ean, Borja Crespok zuzenean grabatuko du leku berean “La hora caníbal” podcast-a, adimen urdurientzako irratsaioa. Sarrera doakoa izango da, toki guztiak bete arte.

TOPAKETA “AKELARRE” UNIBERTSOAREKIN

Programazio bereziak MAIATZAREN 9an, IGANDEA, aurrera jarraituko du, eta “Akelarre” unibertsoaren inguruan egingo den topaketarekin.

11:00etatik aurrera, Azkuna Zentroko Bastida Aretoak Goyaren azken edizioko jantzien diseinu onenaren irabazleak Nerea Torrijosek, eta jatorrizko musika onenaren irabazleek, Aránzazu Callejak eta Maite Arroitajauregik (Mursego) hartuko ditu. Topaketa honetan, Pablo Agüeroren film luze sariduna ekoizteko prozesuak azalduko dituzte.

Leku-kopurua txikia izango da eta gonbidapenak AZeko Infopuntuan jaso ahal izango dira, egun bereko 10:00etatik aurrera.

MASTERCLASS GORKA AGUIRREREKIN

Azkenik, MAIATZAREN 13AN, OSTEGUNA, Campos Antzokiko Kupula Aretoan, masterclass bat ospatuko da makillaje-efektuei eta zinemako pertsonaia bat sortzeari buruz, Gorka Aguirrek emana. Aguirrek, 25 urtetik gorako esperientzia profesionala du zinemaren, antzerkiaren eta telebistaren sektorean. Han, makillaje protesikoak, animatronics eta dummies sortzen aditua da, eta, besteak beste, “Gernika”, “La mina”, “Loreak” eta “Lasa eta Zabala” filmetan parte hartu du. 2018an, Makillaje Onenaren Goya eskuratu zuen, Ainhoa Eskisabel eta Olga Cruzekin batera, “Handia” filmagatik. Masterclass hau 10:30etik 13:00etara izango da, eta 2 euroko sarrerak ditu salgai esteka honetan.

FANTen programazioari buruzko informazio guztia bere web ofizialean kontsulta daiteke.

#BILBAOUDABERRIA2021

FANT #BILBAOUDABERRIA2021 udal ekimenaren parte den programetako bat da. Bilbotarrek aisia- eta kultura-planez gozatzeko diseinatua. #BILBAOUDABERRIA2021 hitzordu guztiak higiene- eta osasun-berme guztiekin garatzen dira.

SARE SOZIALAK:

#FANT27
fantbilbao.eus

#BilbaoUdaberria2021
www.bilbaokultura.eus