LARUNBAT HONETAN HASIKO DIRA BERRIRO DANTZALDIAK OTXARKOAGAKO UDALTEGIAN, DANTZA ALAI ETA PALMERAS ORKESTREN ESKUTIK

Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen laguntza duen jarduera, ohikoa denez, larunbatez ospatuko da, barrutiko Udaltegiko gimnasioan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Larunbat honetan, URTARRILAREN 9an, hasiko da berriro Kultura Sailak eta Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak elkarrekin antolatzen duten ohiko dantzaldi programa. Aste Santura arte 7 dantzaldi ospatuko dira guztira, Dantza Alai eta Palmeras orkestrekin. Ohikoa denez,… […]

BILBOKO ALKATEAK DONOSTIA 2016, EUROPAKO KULTUR HIRIBURUA BABESTU DU

DSS2016EUko zuzendari nagusiak eta kultur programaren zuzendariak programa ofiziala aurkeztu dute Bilbon, Bizkaiko hiriburuko eta Donostiako alkateekin batera. Egun gutxi falta dira Donostiaren Europako Kultur Hiriburutzaren urteari hasiera emateko. Horren harira, DSS2016EUko zuzendari nagusi Pablo Berásteguik eta Donostia 2016ko kultur programaren zuzendari Xabier Payak programa ofiziala aurkeztu dute Azkuna Zentroko Kulturen Atrioan. Han izan dira,… […]

EKIALDEKO ERREGE MAGOAK BILBORA DATOZ URIKO HISTORIAKO KABALGATA LUZEENAREKIN

Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek bilbotar guztiak harrituko dituzte kolorez, argiz eta ezustez beteriko kabalgata batekin, “made in Bilbao” produktuekin eta aurreko edizioen elementu birziklatuak beste irudi batzuetan bihurtuz. Ekialdeko Errege Magoak beste urte batez Bilbora helduko dira kabalgata magiko, partehartzaile, berritzaile eta bilbotar batean. 10 karroza, suhiltzaileen bi kamioi, 8 animazio-talde eta 7 garbiketa-makinek… […]

FANTEN, BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAREN XXII. EDIZIOAK, MAIATZAREN 6TIK 13RA EGINGO DEN HURRENGO EDIZIORAKO LANAK AURKEZTEKO EPEA ZABALDU DU

Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako zinemaldiaren barruko “FANT laburrean” sekzioan, Epaimahaiak eta Ikus-entzuleek Film Labur Hoberenari ematen dioten Saria, 3.000 eurokoa, eta Epaimahaiak Euskal Film Labur Hoberenari ematen dion Saria, 2.000 eurokoa, azpimarratu behar dira. Beste urte batez, Sekzio Ofizialeko generoko Film Luze Hoberenari ematen zaion saria ere banatuko da. Horrez gain, telefono mugikorrez grabatutako… […]

BILBOKO UDALAK URTERO DEITZEN DITUEN MIGUEL DE UNAMUNO SAIAKERA LEHIAKETAKO ETA BLAS DE OTERO POESIA LEHIAKETAKO SARIEN BANAKETA EKITALDIA

Ramón Pérez Parejok “Gremios” poema liburuarekin eta Mikel Etxaburu Osak “Hirian zainetan” lanarekin, irabazi dizuzte sari nagusiak Blas de Otero Poesia Lehiaketaren VIII. edizioan Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren XVI. edizioko sariak Encarna Alonso Valerok, gaztelaniazko kategorian eta, Joseba Gabilondok, euskarakoan, irabazi dituzte. Bilboko Udalak urtero deitzen duen Blas de Otero Poesia Lehiaketaren VIII. edizioak… […]

BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAK-ZINEBIK ETA ETXEPARE INSTITUTUAK, AZKEN GARAIETAN GUTXI EGINDAKO EUSKAL ZINEAREN ERAKUSKETA AURKEZTUKO DUTE URUGUAIN

Beste lan batzuen artean, Zinebiren azken ekoizpen-lanak eskainiko dira, Errautsak, Distantziak eta azaroaren 16an, Zinebi 57aren barruan, estreinatu zen Bilbao-Bizkaia. Exterior-día, film kolektiboak, hain zuzen ere. Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia-ZINEBI eta Etxepare Institutua Uruguaiko Zinematekarekin lankidetzan arituko dira euskal zineari buruzko programan. Programaren komisarioa Vanesa Fernández UPV-EHU-ko irakaslea izango da, eta Montevideon… […]

SANTUTXUKO UDALTEGIAK ZINE KURDUARI BURUZKO ERAKUSKETA ESKAINIKO DU ABENDUAREN 14TIK 18RA, GABONETARAKO KULTUR PROGRAMAZIO BEREZIAREN BARRUAN

Zikloak “Newroz” Euskal Kurdu Elkartearen laguntza du, eta bost lan eskainiko ditu, fikziozkoak eta dokumentalak, gehienak aurretik Estatuan eskaini gabeak. Jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dira, gaztelaniazko azpi-tituluekin. Santutxuko Udaltegiak Zine Kurduaren Erakusketa jasoko du abenduaren 14tik 18ra, Bilboko Kultura Sailaren “Kultur Gabonak” programaren barruan. “Newroz” Euskal Kurdu Elkartearen laguntza duen zikloak, nazioarteko jaialdietan saritutako… […]

BILBO IZANGO DA ASTEBURU HONETAN MUNDU OSOKO HAINBAT HIRITAN OSPATUKO DEN FILM LABURRAREN ALDEKO “EGUNIK LABURRENA” EKIMENAREN EGOITZETAKO BAT

Bilboko Udaleko Kultura Sailak eta PLATANOBOLÍGRAFO ekoizpen etxeak antolatu duten ekimena bihar, OSTIRALEAN, hasiko da, eta guztira hogeita hamar film eskainiko ditu –horietako asko jaialdietan sariak irabazitakoak eta beste batzuk Bilbon ikusi gabekoak– eta mahai-inguruak izango dira euskal zinegile gazteekin. Bilborockek programazioaren ekitaldi nagusia jasoko du LARUNBATEAN, arratsaldeko 19:30etik aurrera, film laburren emanaldiekin eta zinegileekin… […]

ZINEBIK “THE VISIT”, ESKAINIKO DU OSTEGUNEAN ‘HILEKO DOKUMENTALA’ ZIKLOAREN BARRUAN, GIZATERIAK ESPAZIOTIK DATORREN BIZITZA ADIMENDUNAREKIN DUEN LEHENENENGO HARREMANARI BURUZKO LAN AZTORAGARRIA

Saioa Multicine aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, ingelesezko jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpi-tituluekin. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du. ‘HILEKO DOKUMENTALAK’, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIK, urte osoan zehar bere programazioari jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Michael Madsen zinegile daniar ezagunak zuzendu duen eta hainbat zinemalditan, Sitges Film… […]

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, ARTE ESZENIKOETARA APLIKATUTAKO LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOAREN LEGEARI BURUZKO TAILERTXOA JASOKO DU

ATAEk – Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak, antolatu du eta Elías Otaolak emango du abenduaren 15ean, BilbaoEszenaren instalazioetan. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. BILBAO ESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legeari eta eszenatokian aplikatzeari buruzko tailertxo teknikoa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte… […]