Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek bilbotar guztiak harrituko dituzte kolorez, argiz eta ezustez beteriko kabalgata batekin, “made in Bilbao” produktuekin eta aurreko edizioen elementu birziklatuak beste irudi batzuetan bihurtuz.
Ekialdeko Errege Magoak beste urte batez Bilbora helduko dira kabalgata magiko, partehartzaile, berritzaile eta bilbotar batean. 10 karroza, suhiltzaileen bi kamioi, 8 animazio-talde eta 7 garbiketa-makinek osatuko dute Bilboko hiriaren historiako kabalgatarik luzeena. Guztira, 275 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute kabalgatan, aktore, teknikari, boluntario, segurtasun-langile, antolaketa eta udal-organismoen menpe dauden garbiketa, suhiltzaile eta udaltzaingoen artean.
Bilbo Udalak birziklatzearen eta sormenaren garrantziaren mezua nabarmendu nahi du. Pentsatuz eta berrituz emaitza handiak lor ditzakegu diru askorik gastatu gabe. Horregatik, aurtengo kabalgatan beste edizioetako elementu birziklatuak erabiliko dira beste irudi batzuk bihurtuta. Honela, desfilearen aurrekontua azken 3 urteetan bezala (134.700 euro) mantentzen da nahiz eta kalbalgatak inoiz baino karroza, elementu, pertsonaia eta teknikari gehiago izan. Gainera, aipatu behar da segizioaren elementu guztiak Bilbon egin direla, beraz, “made in Bilbao”-ko kabalgata izango da.
Ikuskizuna 17:30etan hasiko da Jesusen Bihotzean eta 25 patinatzaileek ekialdeko errege magoen marka izango duten 28.000 banderatxo banatuko dituzte Bilboko ikusle txikiak bere itxaronaldian asper ez daitezen. Patinatzaileak berandu dabiltzan pertsonen edota bere erregeen laguntzaileei eskuan eman nahi dituztenen gutunak jasoko dituzte.
Segizioa 18:00etan aterako da. Udaltzaingoa aurretikdoalarik eta ondoren suhiltzaileen bi ibilgailu egunerako apainduta egongo dira. Kamioietatik suhiltzaile batzuek konfetia botako dute, Errege Magoen segizioari bidea egiteko.
Ondoren, euskal animazio tradizionalak agertuko dira: Herri kirolak dira (aizkolariak, harri-jasotzaileak, zerra, pala, eta zesta-punta-jokalariak). Diziplina hauetako jokalari guztiek elkar eragingo dute eta umeekin egongo dira. Bi artaldek bere artzainekin kirolari hauei jarraituko diete. Ardiak birziklatutako materialarekin egin dira eta baita idiak ere, gezurrezko harri batetik tiratuko dutenak.
Haien ostean lehen karroza helduko da: Izarraren karroza, eta ondoren Errege Magoak etorriko dira. Izarra pasatu eta gero postari batzuk egongo dira berandu dabiltzaten gutunak jasotzen gero postetxearen karrozan biltzeko. Postariekin batera Athletic-eko lehoiak egongo dira oso maitatuak baitira eta segizio magiko honetan falta ezin direlako. Karroza honekin batera, gozogile batzuk aurrera-atzera ibiliko dira errege erroska erraldoi pare batekin jolastuz.
Ondoren egurrezko oparien fabrika karroza ikus daiteke. Hau zur lantegi bat da non zurezko opariak egiten diren gurasoei eta haurrei gogoratzeko sormen eta asmamen pixka batekin diberti gaitezkela.
Karroza honen atzetik iratxoak agertuko dira, dantzari talde dibertigarria, eta jokoak bere kutxetan sartzeko arduradunak izango dira. Haiekin oparien karroza helduko da opari handiz beteta eta kutxa bakoitzetik pertsonaia desberdinak aterako dira. Hauek kutxa batetik bestera mugituko dira karroza barruko tunel-sarearekin.
Hurrengo karroza elurrari dagokio. Plataforma honetan elurrezko panpinak eta animatuko duen dantzari taldea egongo dira. Aurreko partetik elur artifiziala botako da Eguberri-espirituarekin hiri guztia kutsatzeko. Karrozaren erdialdean elur-pilota handia egongo da elurra mugitzeaz arduratuko den pertsonaia izango du barruan.
Elur-karroza eta gero, kolorezko pertsonaia puzgarri handiek kalea beteko dute eta Artxandako ehun urtetik gorako funikularraren karroza agertuko da pertsonaia atsegin batzuekin (kolorezko muppets batzuk) txikiei irribarreak aterako dituztenak. Ondoren Meltxor, Gaspar eta Baltasarren ibilgailuak helduko dira eta mugimenduan egongo diren jesarlekuetatik agurtzen egongo dira ibilbide guztian zehar.
Azkenik, goxoki-fabrikaren karrozaren txanda izango da eta gluten gabeko 3,5 tona goxoki banatuko ditu turbina indartsuen bitartez.
Udaleko Garbiketa-taldeko zazpi garbiketa-makina eta garbiketa taldeak kabalgatari amaiera emango diete Bilboko kaleetako hondakinak kenduz.
HARRERA UDALETXEAN
Lehen karroza Udaletxera 19:30etan irits dadila espero da. Azken karroza heldu bezain pronto, 19:45tan gutxi gorabehera, Errege Magoek bere mezu tradizionala eskainiko dute balkoitik eta berehala, 20:10etan, txikiei harrera egingo diete gau majiko honen nahiak entzuteko. Erregeek karameluak eta opari txiki bana emango dizkiete eurengana joaten diren umeei.
INTEGRAZIO NEURRIAK
Bilboko Udaleko Jaietako Sailak hainbat integrazio neurri prestatu du:
• Kabalgatan banatuko diren karameluak pertsona zeliakoentzat egokiak dira.
• Gurpil-aulkia erabiltzen duten umeek eta mugikortasun arazoak dituztenek kabalgata ikusteko leku berezia izango dute Aldundiaren aurrean (Etorbide Nagusia 25) eta, halaber, sarrera bereziak prestatuko dira Udaletxearen polizia-etxearen aldetik Arabiar Aretoan egingo den Erregeen harrerara joateko.
• Errege Magoak zeinuen interprete batekin egongo dira balkoitik mezua botatzen duten bitartean eta harreran; horrela, entzumen arazoak dituzten umeek Ekialdeko Erregeekin hitz egiteko aukera izango dute.
• Haur-kotxeak aparkatzeko zerbitzu berezi bat antolatuko da Udaletxearen eskuinaldean.
KABALGATA ZENBATEKOTAN
– Hiru urtetik hona aurrekontu bera du, 134.700 euro
– Kabalgatan 275 pertsona baino gehiagok parte hartzen dute: aktore, langile teknikoak, boluntarioak, segurtasun langileak, antolatzaileak eta Garbiketa, suhiltzaile eta Udaltzaingoetako udal sailetako langileak.
– 10 karroza, suhiltzaileen bi kamioi, 8 animazio talde eta 7 garbiketa makina.
– 28.000 banderatxo.
– Gluten gabeko 3,5 goxoki tona eta 15 konfeti bioddegradarri kilo.
– Karroza bakoitzak 12.000 argi watt eta 4.000 soinu watt izango ditu.
URTARRILAREN 5a: EGITARAUA
12:00etan: Errege Magoak Arriaga Antzokitik abiatuko dira Basurtuko ospitaleraino Fekoor-eko furgoi batean.
12:30etan: Bisitaldia Basurtuko ospitalera. Urtero legez, Ekialdeko Hiru Erregeak, euren laguntzaileekin, Basurtuko Ospitalea bisitatuko dute pediatria pabilioian opariak banatzeko
18:00etan: Kabalgata hasiko da Kale Nagusian, Maria Diaz Haroko kalearen bidegurutzean.
Kabalgatak ibilbide hau egingo du: Kale Nagusia, Moyua Plaza, Kale Nagusia, Plaza Biribila, Buenos Aires kalea, Udaletxeko plaza.
19:30etan: Kabalgata Udaletxera iritsiko da.
19:50tan: Errege Magoen mezua Udaletxeko balkoitik.
20:10etan: Umeen harrera Arabiar aretoan: Ume guztiek egin ahal izango dizkiete euren eskaerak Erregeei eta opari bana jasoko dute.