Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen laguntza duen jarduera, ohikoa denez, larunbatez ospatuko da, barrutiko Udaltegiko gimnasioan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Larunbat honetan, URTARRILAREN 9an, hasiko da berriro Kultura Sailak eta Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak elkarrekin antolatzen duten ohiko dantzaldi programa. Aste Santura arte 7 dantzaldi ospatuko dira guztira, Dantza Alai eta Palmeras orkestrekin.
Ohikoa denez, Dantza Alai eta Palmeras orkestrak txandakatu egingo dira, arratsaldeko 18:00etan, Udaltegiko gimnasioan (Pau Casals kalea, 19) hasiko diren saioak alaitzeko. 2015eko edizioan 2.500 pertsona inguruk hartu zuten parte.
Otxarkoagako biztanleriaren batez besteko adina gero eta altuagoa da. Hori dela eta, Kultura Sailak garrantzi handia ematen dio hirugarren adina dinamizatzeko jarduerak sustatzeari eta pertsona horien topaketarako eta harremanetarako gunea bultzatzeari.
Horrela, abenduan, aurreko urteetan bezala, Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia ospatu zen, auzoko Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen lankidetzarekin, baita ere. Topaketa horretan, pertsona nagusien elkarteetako hogei bat abesbatza eta antzerki talde afizionatuk hartu zuten parte. 1.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte kultur programa horretan.