SANTUTXUKO UDALTEGIAK ZINE KURDUARI BURUZKO ERAKUSKETA ESKAINIKO DU ABENDUAREN 14TIK 18RA, GABONETARAKO KULTUR PROGRAMAZIO BEREZIAREN BARRUAN

Zikloak “Newroz” Euskal Kurdu Elkartearen laguntza du, eta bost lan eskainiko ditu, fikziozkoak eta dokumentalak, gehienak aurretik Estatuan eskaini gabeak. Jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dira, gaztelaniazko azpi-tituluekin.

Santutxuko Udaltegiak Zine Kurduaren Erakusketa jasoko du abenduaren 14tik 18ra, Bilboko Kultura Sailaren “Kultur Gabonak” programaren barruan. “Newroz” Euskal Kurdu Elkartearen laguntza duen zikloak, nazioarteko jaialdietan saritutako fikziozko bost film eta bi dokumental jasoko ditu. Gehienak lehen aldiz ikusi ahal izango dira Estatu osoan.

Programazioak lan hauek jasoko ditu: “Los niños de Diyarbakir” (Miraz Bezar, 2009), “My Sweet Pepperland” (Hiner Saleem, 2014), “Acude a mi llamada” (Hüseyin Karabey, 2014) eta “Kobanê, volver a empezar” (HispanTV, 2015) eta “Solo los muertos vuelven a casa” (Tina Leisch eta Ali Can, 2105) dokumentalak. Proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, gaztelaniazko azpi-tituluekin, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko dira. Sarrera librea izango da.

Film horietako hainbatek sariak jaso dituzte nazioarteko zenbait jaialditan. Horrela, “Los niños de Diyarbakir” lanak, adibidez, Epaimahai Gaztearen Saria lortu zuen 2009ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldian, eta “Acude a mi llamada” filmak Lehen Saria Lortu zuen Mar del Platako Nazioarteko Zinemaldian (Argentina). “My Sweet Pepperland” Canneseko zinemalditik igaro zen, eta bertan oso harrera ona jaso zuen kritikaren aldetik.

Datorren astelehenean zikloa irekiko duen filma, “Kobanê, volver a empezar” erreportaje-dokumentala da. Lanak erabateko gaurkotasuna du, Siria iparraldean dagoen eta biztanle gehienak kurduak dituen hiri horren askapena lantzen baitu. Irailaren hasieran, joan den azaroaren 13an Parisko atentatuak egin zituen Daesh talde terroristari aurre egiteko mundu mailako lehenengo harresia bilakatu zen hiri hori.

Askatu ondoren, eta hiriaren %80 suntsituta zegoela, Hispan TV-ko talde bat Kobanen sartu zen, setioaren ondorioak, biztanleria zibilarengan izandako ondoreak eta normaltasunera itzultzeko esfortzuak zuzenean ezagutzeko.

Programazioaren gainerakoak oso gai anitzetako lanak jasotzen ditu. Mota askotako baliabide estetikoak erabiliz, barne gatazkak eta Europan zehar sakabanatutako milaka pertsona dituen herrialdearen egoera zaila erakusten dute.

EGITARAUA

ABENDUAK 14 (ASTELEHENA)
19:00 Zinea: “Kobanê, volver a empezar” (51´ )
HispanTV
Santutxuko Udaltegia

ABENDUAK 15 (ASTEARTEA)
19:00 Zinea: “Los niños de Diyarbakir” (102 ´)
Zuzendaria: MIRAZ BEZAR
Santutxuko Udaltegia

ABENDUAK 16 (ASTEAZKENA)
19:00 Zinea: “My Sweet Pepperland” (100 ´)
Zuzendaria: HINER SALEEM
Santutxuko Udaltegia

ABENDUAK 17 (OSTEGUNA)
19:00 Zinea: “Were Denge Min” – “Acude a mi llamada” (2014, 105´)
Zuzendaria: HÜSEYIN KARABEY.
Santutxuko Udaltegia

ABENDUAK 18 (OSTIRALA)
19:00 Zinea: “Solo los muertos vuelven a casa” (84´)
Zuzendariak: TINA LEISCH eta ALI CAN
Santutxuko Udaltegia