BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, “GAU MAGIKOA” MUSIKALEKO ESZENOGRAFIA ETA ARGIZTAPEN DISEINUARI BURUZKO TOPAKETA TEKNIKOA JASOKO DU URTARRILAREN 29AN

BilbaoEszenaren instalazioetan, 17:00etatik 21:00etara (Juan de Gardeazabal kalea, 3). Izena emateko epea irekita dago jadanik [email protected] helbide elektronikoaren bitartez

 

BILBAOESZENAK – Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, osorik 3Dn sortu eta inguru bilgarria sortzeko diseinatu ziren pantailetan proiektatu zen Gontzal Mendibilen umeentzako “Gau Magikoa” musikalaren eszenografiaren eta argiztapenaren diseinuari buruzko topaketa teknikoa antolatu du, ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Prestakuntza urtarrilaren 29an izango da, 17:00etatik 21:00etara, BilbaoEszenaren instalazioetan.

Topaketa tekniko horretan zehatz-mehatz azalduko da sorkuntza prozesu osoa: gidoiaren irakurketa eta ulermena, estilo bisualaren bilaketa, proposamen eszenografikoak; 3D edukien sortzea, animazioa, efektu atmosferikoak eta alegiazko eszenen argiztapena; eta baita proiekzio teknikak eta eszenen argiztapenaren diseinua ere. Proiektuaren azalpena praktikoa izango da, eta horretarako emanaldietan erabilitako ekipoak eta eszenografiaren maketa bat erabiliko dira.

Prestakuntza Koldo Bellosok eskainiko du. Ikuskizunaren sektore teknikoan 25 urte baino gehiago egin ondoren, 2012an bit_arTék sortu zuen, I+G ikerketa teknologikoan oinarritutako proposamena, artearen, ikuskizunaren edo aisiaren ikuspuntutik. Proiektu berri horrek, bere ibilbide profesionala, Pixel Mapping DMX erabiliz 3D realtime diseinuaren, simulazioen eta instalazioen bitartez gauzatzeko aukera emango dion sorkuntza espaziora eramango du.

Jarduerak 25 plazako partaide kopuru mugatua izango du, eta izen emateak dagoeneko egin daitezke [email protected] helbidearen bitartez (izena eta abizenak, NAN, posta helbidea, telefonoa, e-maila adieraziz). Sarrera doakoa den arren, izena emateko 5 euroko fidantza ordaindu beharko da, eta diru hori itzuli egingo zaie euren plaza betetzen dutenei.

INFORMAZIOA:
BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao.
T: 944334995
Mail: [email protected]