Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. José Fernández de la Sota antologiaren egilea, Juanjo Lanz idazlea, Javier Arnaiz poeta eta Chema de la Quintana editorea egongo dira bertan.
Edu Portolések eta Alberto Luis Egia piano jotzaileak eskainitako poema errezitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez
Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Llama al viento (Amargord argitaletxea) liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteartean, urtarrilaren 22an, 1975 eta 2015 artean idatzitako Pablo González de Langarikaren (1974-2016) poesiaren lehenengo antologia. Ekitaldian, José Fernández de la Sota poeta bilbotar eta antologiaren egileak, Juanjo Lanz literatura kritikariak, Javier Arnaiz poetak eta Chema de la Quintana liburukiaren editoreak hartuko dute parte.
Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Ekitaldiaren barruan, poeta bilbotarraren zenbait bertso errezitatuko ditu Edu Portolések, Alberto Luis Egiak pianoan lagunduta. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.
Pablo González de Langarika (1947-2016) idazle autodidaktak, sorkuntza literarioarekin eta Euskadiko poesia aldizkari garrantzitsua izan zen Zurgairen argitalpenarekin uztartzen jakin zuen industrian egiten zuen lana. González de Langarika gaztelaniaz idatzitako euskal lirikaren berritzaile nagusietakoa da, eta 1988ko Los ojos de la iguana y otros poemas poema liburua testuinguru horretako ezinbesteko erreferentzia da.
Gizarte gaiak eta gai existentzialak lantzeko orduan Blas de Oteroren, Juan Larrearen edo Miguel de Unamunoren eragina nabarmena den arren, bere lengoaia propioa sortzen jakin zuen. Horren ezaugarri nagusiak irudi bisionarioak, insolitoak eta errealitatearen kontzeptu ezkorra dira.
Argitaratu dituen lanen artean hauek azpimarratu behar dira: Canto terrenal (Bahía Saria,1975), Contra el rito de las sombras (1976), Del corazón y otras ruinas (Alonso de Ercilla Saria, 1985), Los ojos de la iguana y otros poemas (Alonso de Ercilla Sariaren Accesita, 1987), Los ónices de Onán (Galleta del Norteko Literatur Tailerren II. Poesia Erotiko Lehiaketako Saria), Cálices de Octubre (Alonso de Ercilla Sariaren Accesita) edo La rueda oscura (Imajina ezazu Euskadi Saria).
Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.