BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOAK – FANTEK, ESTATU BATUETAKO “VERANO DEL 84” FILMA AURRE-ESTREINATUKO DU OSTEGUN HONETAN, URTARRILAREN 31N, BERE 25. EDIZIOKO JARDUERA BEREZIEN BARRUAN

Sundancetik edo Sitgesetik igaro den eta Anouk Whissellek, François Simardek eta Yoann eta Karl Whissellek (“Turbo Kid”) zuzendu duten beldurrezko filma Golem – Alhondiga zine aretoetan eskainiko da ostegunean, 20:00etan. Sarrera doakoa izango da, egun berean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera txarteldegian jaso beharko den gonbidapenarekin –gehienez ere bi pertsona bakoitzeko.

 

Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek maiatzaren 2tik 11ra ospatuko du bere 25. edizioa, eta ezustekoekin eta ekitaldi bereziekin egingo du. Horien artean, aurreko hilabete hauetan, beste batzuen artean, generoko lan berrien aurre-estreinaldiak daude. Lehenengoa OSTEGUN honetan izango da, Anouk Whissell, François Simard eta Yoann eta Karl Whissell-en “Verano del 84” (2018) filma. Emanaldia 20:00etan hasiko da Golem – Alhondiga zine aretoetan. Sarrera doakoa izango da, egun berean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera txarteldegian jaso beharko den gonbidapenarekin –gehienez ere bi pertsona bakoitzeko.

“Verano del 84” Sundanceko Jaialdian aurkeztu zen, eta 2018ko Sitgeseko Jaialdiko Sekzio Ofizialean lehiatu zen. “Turbo Kid” txalotuaren zuzendarien film berria. Nerabeak protagonista ziren 80ko hamarkadako fantasiazko zine komertzialari omenaldia eskaintzen dion beldurrezko eta suspenseko thriller bikain eta eraginkorra da. Horrela, nerabe talde batek eurak bizi diren auzoko polizia agente bat serie hiltzailea dela sumatzen du. Uda gizon hori zaintzen igaroko dutela erabaki dute, euren teoria baieztatuko duten frogak eskuratu ahal izateko. Baina, egia hurbildu ahala, euren bizitzek duten arriskuak ere gora egingo du.

Horrela, FANTek, maiatza aurretik bere ikus-entzuleekin elkartzeko aitzakia bilatzen du, eta hilean behin, Golem – Alhondiga zine aretoetan estatu mailako aurre-estreinaldi bat eskainiz egingo du. Otsailaren 21ean, Nicole Kidman protagonista duen Karyn Kusama zinegile estatubatuarraren “Destroyer” (2018) lanaren txanda izango da. Gehien itxaroten den aurre-estreinaldia martxoaren 7an etorriko da, Koldo Serraren eskutik. FANTeko alfonbra gorrian, Emma Suárez, Nathalie Poza eta Hugo Silva protagonista dituen “70 binladens” bere azken filma estreinatuko du.

FITXA:
Jatorrizko izenburua: “Summer of 84”
Zuzendariak: François Simard, Anouk Whissell, Yoann-Karl Whissell
Gidoia: Matt Leslie, Stephen J. Smith
Antzezleak: Graham Verchere, Judah Lewis, Caleb Emery
Trailerra: https://www.youtube.com/watch?v=73PvdLyXFEI