Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Elena Sierrak aurkeztuko du. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez
Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Félix J. Palma idazlearen El abrazo del monstruo (Destino arg.), azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du ostegun honetan, urtarrilaren 24an. Haurtzaroko beldurrei eta mamuei eta helduak garen arte horiek proiektatzen diren moduari buruzko istorioa. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte, eta Elena Sierra kazetariak aurkeztuko du. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.
Trilogía Victoriana arrakastatsuaren egileak, serie hiltzaile baten inguruko eleberri beltz garaikidearengatik ordezkatu du zientzia-fikzio eta fantasiazko literatura. El abrazo del monstruo lanaren protagonista, Diego Arce, bere unerik onenean ez dagoen misteriozko eleberri idazle ezaguna da. Ospea eman zion lehen eleberria argitaratu zuenetik, ez du berriro arrakasta bera lortu, eta presio askoren eta beste horrenbeste porrot literarioren ondoren, bere editorearen eskariei men egin eta arrakasta eman zion pertsonaia biziberrituko du: Bartzelona modernistan neskatoak bahitzen zituen “Munstroa” izeneko psikopata.
Baina gau batean, Diego eta emaztea festa batean daudela, norbaitek fikzioa errealitate bilakatzea erabakiko du, Ariadna, zazpi urteko Diegoren alaba, bahituz, eta, joko makabro batean, Diegori hiru proba proposatuko dizkio, Internet bitartez zuzenean gainditzeko, alaba berreskuratu nahi badu. Horrela, norabide bikoitzeko lasterketa izugarria hasiko da, bahiketaren atzean nor dagoen jakiteko.
Félix J. Palma (Sanlúcar de Barrameda, 1968) idazle, idazketa sortzaile irakasle eta literatura coaching-a da. Eleberrigile gisa La Hormiga que quiso ser Astronauta (2001) eta Las corrientes oceánicas (Luis Berenguer eleberri saria, 2005) lanak argitaratu ditu. Baina narratzaile gisa lortu duen ospea Trilogía Victoriana izeneko bildumak eman dio. 25 herrialde baino gehiagotan argitaratu da, hainbat sari lortu ditu eta New York Times egunkariaren best seller-en zerrendan agertu da. El mapa del tiempo (Ateneo de Sevilla XL. Saria, 2008), El mapa del cielo (2012) eta El mapa del caos (2014) eleberriek osatzen dute.
Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.