Monthly Archives: iraila 2016

108 HERRIALDETATIK ETORRITAKO 4.109 FILM LABURREK HARTUKO DUTE PARTE AZAROAREN 18TIK 25ERA OSPATUKO DEN BILBOKO DOKUMENTALEN ETA FILM LABURREN NAZIOARTEKO JAIALDIAREN–ZINEBIREN 58. EDIZIOAN

Oscar Mariné diseinugile eta ilustratzaileak egin eta lehiaketa iragartzen duen kartelak, duela bi urte hil zen Philip Seymour Hoffman antzezlearen irudi bat hartzen du oinarri gisa. Bilboko Udalak antolatu duen Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) azaroaren 18tik 25era ospatuko du bere hurrengo edizioa, 58. zenbakia egiten duena. Lanak aurkezteko epea itxi da,… […]

ZIRKU GARAIKIDE IKUSKIZUNEN IKERKETARAKO ETA SORKUNTZARAKO ARTE EGOITZEN ETA LAGUNTZEN DEIALDIA ZABALDU DA, “DE MAR A MAR” EUROPAKO LANKIDETZA PROGRAMAREN BARRUAN

Bilboko Udala da EBtik 1,3 milioi euro –datozen hiru urteetarako– jaso dituen ekimen horren bazkideetako bat. Diru hori profesionalen prestakuntzara, sorkuntzara eta ikuskizunak erakustera eta nazioartera zabaltzera bideratuko da. Proiektuak onartzeko azken eguna urriaren 5a izango da. Oinarri osoak www.bilbokokalealdia.eus webgunean daude dagoeneko Hilabete honen hasieran zabaldu da zirku proiektu garaikideen garapenerako laguntza deialdia, zirkuko… […]

BILBOKO UDALAK ARTE ESZENIKOEN ETORKIZUNAREN ALDEKO APUSTUARI EUSTEN DIO, “BILBON ESKOLATIK ANTZERKIRA” PROGRAMAREKIN ETA ESKOLAKO ANTZERKI LEHIAKETAREKIN

Maiatzaren erdialdera arte, Bilboko ikastetxeetako ikasleei zuzenduta egongo diren 13 emanaldi eskainiko ditu “Bilbon Eskolatik Antzerkira” programak, Otxarkoagako Udaltegian, Campos Antzokian eta Azkuna Zentroan. Horrez gain, gure hiriko ikastetxeek, Eskola Antzerki Lehiaketaren edizio berrian parte hartzeko aukera izango dute. 22. urteurrena betetzen duen lehiaketaren helburu nagusia, umeen eta gazteen artean sorkuntza eszenikoa bultzatzea da. Bilboko… […]

‘GERNIKA’ FILMAREN ESTREINALDIA BILBON

Foru hiribilduaren bonbardaketa kontatzen duen film luzea aurkeztuko dute Guggenheim Bilbao Museoaren auditoriumean asteazken honetan, hilak 7an. Ekitaldian Iñigo Urkullu Lehendakaria, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea egongo dira. ‘Gernika’ filma dugu, Udalak eta Foru Aldundiak ikusentzunezko industria bultzatzeko sustatu duten ‘Bilbao Bizkaia Film Commission’ delakoak egindako lanaren arrakastaren eredu.… […]

BILBOKO UDALAK, 14 ETA 17 URTE ARTEKO GAZTEEI ZUZENDUTAKO EUSKARAZKO KOMIKIAREN “PARRAPEAN III. KOMIKI LEHIAKETA” DEITU DU

Lanak URRIAREN 14ra arte aurkeztu ahal izango dira Begoñako Liburutegian, eta jatorrizkoak izan beharko dute, gaiak eta teknika libreak izanik, euskaraz edo testu barik. Oinarri osoak: www.kulturabarrutik.eus Ekimena, URRIAREN 18tik 29ra Bilboko Begoña-Santutxu barrutian ospatuko den eta euskaraz egindako komikietan zentratuta egongo den “Parrapean komiki egunak” komiki jaialdiaren hirugarren edizioaren barruan dago. Bilboko Udaleko Kultura… […]

Bilbao-Bizkaiak ‘Game of Thrones’ telesaila liluratu du

Barrikako Muriola hondartza telebistako telesail entzutetsuaren zazpigarren denboraldia grabatzeko agertoki berria izateko aukeratu dute, Bermeo eta Zumaiako kostaldearekin batera ‘Game of Thrones’ telesaileko produktoreek apustu sendoa egin dute Bizkaiaren alde. Bizkaiak, bere aldetik, kostako bi paisaia bakar eta enblematiko eskainiko dizkio telesailari: Gaztelugatxeko San Juan eta Muriola Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak HBO kateak Bizkaiaren… […]

DANTZALDIAK LEVANTE PLAZARA ETA LA CASILLARA BUELTATZEN DIRA ASTEBURU HONETAN

Dantzaldiak asteburu honetan bueltatzen dira Levante plazara Pérgola orkestrarekin larunbatean eta La Casillako kioskoan igandean Jamaika orkestrarekin. Dantzaldiak asteburu honetan bueltatzen dira Levante plazara Pérgola orkestrarekin larunbatean eta La Casillako kioskoan igandean Jamaika orkestrarekin. Asteburuko programa Levante plazan, larunbatean, irailaren 3an, Dantzaldien saio berria izango da 18.00etatik 21.00etara Pérgola oskestraren eskutik. La Casillako kioskoan, igandean,… […]

BILBOKO UDALAK, HIRIKO KULTUR JARDUERA GUZTIA JASOTZEN DUEN HILEROKO BILBAO KULTURA GIDA BERRIZTATU DU, FORMATO BERRIA EMANEZ

Paperean argitaratuko den agenda, 20 orrialde izango dituen grapatutako koadernotxo gisa aurkeztuko da irail honetatik aurrera, eta horrek erakargarriago eta irakurterrazago egingo du. Bilboko Udalak formatu berria estreinatuko du irail honetan hiriko kultur jarduera guztia, Udalak berak sustatutakoa eta hiriko gainerako kultur eragileek bultzatutakoa, jasotzen duen eta paperean argitaratzen den “Bilbao Kultura” hileroko agendarako. Hilero… […]