BILBOKO UDALAK, HIRIKO KULTUR JARDUERA GUZTIA JASOTZEN DUEN HILEROKO BILBAO KULTURA GIDA BERRIZTATU DU, FORMATO BERRIA EMANEZ

Paperean argitaratuko den agenda, 20 orrialde izango dituen grapatutako koadernotxo gisa aurkeztuko da irail honetatik aurrera, eta horrek erakargarriago eta irakurterrazago egingo du.

Bilboko Udalak formatu berria estreinatuko du irail honetan hiriko kultur jarduera guztia, Udalak berak sustatutakoa eta hiriko gainerako kultur eragileek bultzatutakoa, jasotzen duen eta paperean argitaratzen den “Bilbao Kultura” hileroko agendarako. Hilero 20.000 aleko banaketa duen gida berriak orrialde gehiago izango ditu (20) eta poltsikoko koadernotxo formatuan aurkeztuko da, letra handiagoarekin eta irudi gehiagorekin, erakargarriago eta irakurterrazago egiteko.

Paperean argitaratuko den gida berriak euskarri funtzionalagoa eta dotoreagoa eskaintzen du, eta leku gehiago izango du. Hori dela eta, letra handiagoa izango da, irakurketa erosoagoa eta erabilera praktikoagoa. Halaber, formatu berriak enkarteak egiteko aukera eskaintzen du, azalean edo erdian, hala behar denean jarduera garrantzitsuak azpimarratu ahal izateko, jaialdiak, etab.

Bilbao Kultura agenda harpidedunei bidaltzen jarraituko da eta, orain arte bezala, Udaltegietan, liburutegietan, kiroldegietan eta beste udal ekipamendu batzuetan, Turismo Bulegoetan, galeriatan, arte dendetan, hoteletan, ostalaritzako establezimenduetan… ere aurkitu ahal izango da.

Paperean argitaratzen den gidaz gain, ikus-entzule guztiek informazio osatuena eta eguneratua aurkitzen jarraituko dute bilbaokultura.eus webgunean eta hari lotetsitako sare sozialetan (facebook, twitter, flickr eta youtube).

Gida paper formatuan edo formatu elektronikoan jaso ahal izateko, kultur jardueren antolatzaileek euren ekitaldiei buruzko informazioa bidali ahal dezaten edo edozein proposamen edo iradokizun egin ahal izateko, nahikoa izango da mezu elektroniko bat bidaltzea helbide honetara: [email protected].