Bilbao-Bizkaiak ‘Game of Thrones’ telesaila liluratu du

Barrikako Muriola hondartza telebistako telesail entzutetsuaren zazpigarren denboraldia grabatzeko agertoki berria izateko aukeratu dute, Bermeo eta Zumaiako kostaldearekin batera

‘Game of Thrones’ telesaileko produktoreek apustu sendoa egin dute Bizkaiaren alde. Bizkaiak, bere aldetik, kostako bi paisaia bakar eta enblematiko eskainiko dizkio telesailari: Gaztelugatxeko San Juan eta Muriola

Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak HBO kateak Bizkaiaren aldeko egin duen apustua dela eta poztasuna adierazi dute, “Bilbao Bizkaia Film Commission”-aren lana balioazten duena

‘Games of Thrones’ bezalako ikus-entzunezko produkzio ospetsuek jarduera sortzen dute, industria sortzaileen sektorea sustatzen dute eta turista eta bisitariak etortzea ahalbidetzen dute

Game of Thrones telesailak Bizkaiaren alde apustu sendoa egin du, agertoki berri bat izendatu dutelarik. Isolatutako paraje ederrean dagoen eta itsaso zabaletik ikusten ez den Muriolako hondartza txikia izan da telesail ospetsuaren hurrengo denboraldiko sorpresetako bat. Bilbao-Bizkaiak Game of Thrones telesaila liluratu du. Hala, mundu osoan 2017ko udan ikusi ahal izango den zazpigarren denboraldiko irudi eta sekuentziak grabatzen hasi dira. Telesaila enblematiko honek bakarrik Ameriketako Estatu Batuetan 25.000.0000 ikusle baino gehiago ditu.

Beraz, Barrikako udalerriko hondartza jada iragarriak izan diren Bermeoko (Bizkaia) eta Zumaiako (Gipuzkoa) agertokiei gehitu zaie. Muriolako hareatza eta Gaztelugatxeko San Juaneko inguruak, Bizkaiko kostaldeko bi paisaia enblematikoak, Game of Thrones-eko pertsonaien abenturen lekuko izango dira. Grabaketa dela-eta telesaileko taldeak hiru hilabetetan zehar Bilbao-Bizkaian izango dira.

Bermea Bilbao Bizkaia Film Commission taldearentzat

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, “Bilbao Bizkaia Film Commission”-aren sustatzaileak bezala, Game of Thrones-ek Bilbao Bizkaia agertoki bezala aukeratzeagatik poztasuna adierazi dute. Game of Thrones iritsi izanak babes handia eskaini dio erakunde biek mota guztietako ikus-entzunezko lanen grabazioak sustatzeko egiten duten lanari. Jarduera horrek hazteko gaitasuna du eta jarduera ekonomikoan, enpleguan, turismoan eta Bilbao Bizkaia markaren proiekzioan eragin positiboak izango ditu.

HBO kateak hiriaren eta eskualdearen alde egindako apustua bermea izan da Bilbao Bizkaia Film Commission taldeak egiten duen lanari begira, ikus-entzunezko produkzioak erakarri eta kudeatzeri begira, alegia. Zerbitzu hori hiriko udalak eta foru aldundiak bultzatzen dute, eta 2015eko otsailean sortu zen Bilboko eta Bizkaiko apustu estrategiko bezala, ikus-entzunezko industrian helmuga bezala sendotzeko. Helburu horrekin, zerbitzu horrek erakundeen konpromisoa, segurtasun juridikoa, kudeaketan konfiantza eta arreta pertsonalizatua ziurtatzen ditu. Bilbon eta Bizkaian filmatzeko interesa duten nazioarteko, estatuko eta tokiko proiektuetarako “leihatila bakar” gisa dihardu Bilbao Bizkaia Film Commission taldeak.