Eusko Ikaskuntzak Bilboko Udalaren laguntzarekin antolatutako dibulgazio eta eztabaida foroa, greba orokorrean, euskal autogobernuaren aldarrikapenean eta Bilboko lehenengo alkate demokratikoetan zentratuko da. Bidebarrietako udal liburutegiko Bidebarrieta Kulturguneak, duela bi hamarkadatik Eusko Ikaskuntzak, Bilboko Udalaren laguntzaz, antolatzen duen Bilboko Historiari buruzko XXI. Symposiuma jasoko du datorren astean, azaroaren 29an. Oraingo honetan, 1917an, duela mende bat, hain… […]