BILBOKO UDALAK MUSIKAREN EUROPAKO EGUNA OSPATUKO DU OSTEGUN HONETAN, ABANDO-INDAUTXU BARRUTIAN AURRERA ERAMANGO DITUEN ZENBAIT JARDUERAREKIN

Indautxu plazak, Ertzilla kaleak eta Casilda Iturrizar parkeak kontzertuak eta animazioa jasoko dituzte, eguerdiko 12:00etatik eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera.   Bilboko Udalak Musikaren Europako Eguna ospatuko du ostegun honetan, zenbait musika proposamenekin eta kaleko animazioarekin, Indautxu Plazan, Ertzilla kalean eta Casilda Iturrizar parkean. Goizeko programazioa 12:00etan hasiko da, eta arratsaldekoa 18:00etatik 21:30era luzatuko da, inguru… […]

TOKIKO ARTISTEN HIRU PROIEKTUK JASOKO DITUZTE BILBOKO UDALAK, ANTZERKIAREN ETA DANTZA GARAIKIDEAREN ALORREKO SORKUNTZA ESZENIKORAKO DEITZEN DUEN “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAREN 4.000 EUROKO LAGUNTZAK

Aurkeztutako 55 proposamenetatik aukeratu diren hiruek instalazioak, baliabide teknikoak eta aholkularitza juridikoa izango dituzte euren proiektuak aurrera eraman ahal izateko, eta horietatik bi, gutxienez, Bilboko Antzerki eta Dantza garaikidearen – BADen hurrengo edizioan aurkeztuko dira. “Artistak egoitzan” Bilboko Udaleko Kultura Sailaren programa berritzailea da, eta bere helburua hiriko arte eszenikoa sustatzea da, baliabide ekonomikoak, baliabide… […]

BILBOKO UDALAK BLAS DE OTERO POESIA LEHIAKETAREN X. EDIZIOAN SARITUTAKO LANAK JASOTZEN DITUZTEN BI LIBURUKI ARGITARATU DITU

Rafa Ugalde Iragorriren “Hondar aleak” (Erein arg.), euskarazko modalitateko 2017ko Blas de Otero Saria eta gaztelaniako modalitateko saria jaso zuen Raquel Ramírez de Arellanoren “La arquitectura de las colmenas” (Devenir arg.) dira.   Bilboko Udalak, Erein eta Devenir argitaletxeen bitartez, Blas de Otero Bilboko Hiria Poesia Lehiaketako 2017ko edizioan saritutako poesia liburuak argitaratu berri ditu.… […]

SANTUTXUK “FOLK LOREA” HARTUKO DU ASTEBURU HONETAN, GURE FOLKLOREAN ZENTRATUTA DAGOEN BILBOKO UDALEKO PROGRAMA BERRIA, ARRETA BEREZIA ESKAINIZ ERRALDOIEN ETA GAITEROEN TRADIZIOARI

Ekimenak Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldearen lankidetza du, Bilboko lehenengo erraldoi konpartsa izan zen Mairuek bere taldearen 25. urteurrenarekin bat etorriz. Erandioko, Barakaldoko, Bermeoko, Bilboko eta Iruñeko bost erraldoi konpartsak eta Tolosatik, Iruñetik, Amurriotik eta Bilbotik etorritako gaitero eta dultzainero musika taldeek kalejiratan eta erromeriatan hartuko dute parte ostiral, larunbat eta igande honetan. Bilboko Udalak gure… […]

BILBOKO UDAL LIBURUTEGI SAREAK LIBURU ELEKTRONIKOEN IRAKURKETARAKO BESTE 40 GAILU DAUZKA

Ekimenak, Partaidetzan oinarritutako ekitaldi honetarako Aurrekontuen barruan planteatutako herritarren proposamenari erantzuten dio. Udal liburutegi guztietan egongo dira eskuragarri, mailegurako. Gailuak mailegurako erabilgarri daude dagoeneko udal liburutegi guztietan, Bilboko liburutegietako edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) beste edozein zentroko karneta aurkeztuz. Tituluak doakoak dira, eta edozein liburutegitan tramita daitezke. Arau orokor gisa, irakurgailu bakarra emango zaio… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAREN “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EKIMENAK JULIA OTXOA ETA EDURNE PORTELA IDAZLEAK ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, LITERATURAREN ERABILGARRITASUNARI BURUZ BERBA EGITEKO

Hitzordua José Blanco poetak moderatuko du. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, sarrera librearekin leku guztiak bete arte, eta streaming-ez eskainiko da: www.kulturguneatb.eus   “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko solasaldiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udalaren ekimenak, Julia Otxoa eta Edurne Portela idazleak elkartuko ditu datorren asteartean, EKAINAREN 12an. ¿Para qué… […]

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, KULTUR KUDEAKETARI BURUZKO BI IKASTARO ESKAINIKO DITU EKAINAREN 18AN ETA 19AN

Kultur proiektu baterako express kudeaketari eta kulturako oinarrizko autokudeaketari buruzko ikastaroak Burtsako eraikinean izango dira (Pilota kalea, 10), 10:00etatik 14:00etara, eta Jemina Canok eskainiko ditu. Izen ematea ekainaren 14ra arte egongo da zabalik, ATAEren, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalaren posta elektronikoaren bitartez: [email protected]. BILBAOESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ZIENTZIARI ETA ARTEARI BURUZKO HITZALDI-SOLASALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN, ZIENTZIAREN HEDAPENERAKO PROGRAMAZIOAREN BARRUAN, DEBORAH GARCÍA BELLOREKIN, ÓSCAR GONZÁLEZ MENDIAREKIN ETA NURIA MORA ARTISTAREKIN

Topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea, BIHARTIK aurrera, liburutegian bertan. Hitzaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez   Bidebarrieta Kulturguneak, Bilboko udalak eta UPV/EHUko Kultura Zientifiko Katedrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin, antolatzen duten “Zientzia, Artea eta Kaleko Kultura” zikloko bigarren eta… […]

ARRIAGA ANTZOKIAK ESKOLA ANTZERKIAREN URTEROKO GALA JASOKO DU IGANDE HONETAN, BILBOKO UDALAK SUSTATUTAKO LEHIAKETAN SARIA LORTU DUTEN LANAK ESKAINIZ

Bilboko 13 ikastetxe publiko eta pribatuk hartu dute parte saritutako zazpi lanak eskainiz amaituko den Eskolako Antzerki Lehiaketaren edizio honetan.   Arriaga Antzokiak eskola antzerkiaren gala tradizionala jasoko du igande honetan, EKAINAREN 10ean, Bilboko Udaleko Kultura Sailak hiriko ikastetxeen artean urtero sustatzen duen lehiaketa irabazi duten antzezlanak eskainiz. Gala arratsaldeko 17:30ean hasiko da. Aurtengo edizioan… […]

ZINEBI BESTE URTE BATEZ ARITUKO DA LANKIDETZAN EDIZIO HONETAN ZINE DOKUMENTALEKO EMAKUMEENGAN ZENTRATUKO DEN UPV/EHU-KO “TERRITORIOS Y FRONTERAS” UDAKO IKASTAROAREKIN

“Territorios y Fronteras 2018: We Mean” bihartik ostiralera arte egingo da BilbaoArten, eta hamahiru dokumental egile eta sektoreko profesional garrantzitsuren partaidetza izango du.   BilbaoArtek – Bilboko Udalaren Arte Ekoizpeneko Zentroak “Territorios y Fronteras. We Mean. Nosotras y el cine documental contemporáneo” izeneko udako ikastaroa jasoko du bihartik aurrera, UPV/EHUren eskaintzaren barruan. Aurten ere, ekimen… […]