BILBOKO UDAL LIBURUTEGI SAREAK LIBURU ELEKTRONIKOEN IRAKURKETARAKO BESTE 40 GAILU DAUZKA

Ekimenak, Partaidetzan oinarritutako ekitaldi honetarako Aurrekontuen barruan planteatutako herritarren proposamenari erantzuten dio. Udal liburutegi guztietan egongo dira eskuragarri, mailegurako.

Gailuak mailegurako erabilgarri daude dagoeneko udal liburutegi guztietan, Bilboko liburutegietako edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) beste edozein zentroko karneta aurkeztuz. Tituluak doakoak dira, eta edozein liburutegitan tramita daitezke. Arau orokor gisa, irakurgailu bakarra emango zaio maileguan pertsona bakoitzari, luzagarria ez den 30 eguneko eperako.

Deskargatuz edo streaming bitartez liburu elektronikoak irakurtzeko zerbitzu horri esker, erabiltzaileak, Internet bidez, hainbat plataformatan erabilgarri dauden milaka izenburuetara hurbiltzeko aukera izango du, e-Liburutegian, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko plataforman, batez ere: www.eliburutegia.euskadi.eus.