BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK OSTEGUNEAN, HILAK 23AN, ELÍAS AMÉZAGA IDAZLEAREN OROIMENARI OMENALDIA EGINGO DIO BERE JAIOTZAREN MENDEURRENEAN

Bidebarrietako Liburutegiko kulturari eskainitako espazioak José Manuel Alonso kazetaria, Pedro Barea antzerki-kritikaria, Joseba Agirreazkuenaga ikertzaile eta katedraduna eta Elías Amézagaren biloba eta idazkaria Abraham de Amézaga bilduko ditu, idazlearen oroitzapenari eskainitako jardunaldi batean. Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.   (Bilbon, 2021eko irailaren 20an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Elías Amézaga idazle eta bibliografoaren oroimenari… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ALEJANDRO PALOMAS-EN AZKEN ELEBERRIA AURKEZTUKO DU HURRENGO ASTEARTEAN, HILAK 21

Idazleak Elena Sierra kazateria izango du lagun Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian 19:00etan hasiko den aurkezpen honetan.   (Bilbon, 2021eko irailaren 16an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Alejandro Palomasen eleberri berria aurkeztuko du hurrengo asteartean, hilak 21. “Un país con tu nombre” da Nadal Saria jaso eta gero idazlearen lehenengo lana. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “BUENA MAR” LIBURUAREN AURKEZPENA HARTUKO DU, ANTONIO LUCASEN DEBUTA NARRATIBOA

Aurkezpena Bidebarrietako liburutegiko Areto Nagusian egingo da, 19:00etan.   (Bilbon, 2021eko irailaren 9an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Antonio Lucasen nobela berriaren aurkezpena hartuko du astelehenean, hilak 13. Hitzordua 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako liburutegiko Aretoan Nagusian.   “Buena mar” Antonio Lucasen nobelazko debuta da. Eleberri honen kontalaria lan bidaia batean murgiltzen da. Kazetaria delako egiten du,… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” ZIKLOAREN HITZORDU BERRI BAT OSPATUKO DU ASTEARTEAN, HILAK 14, ETA FOKUA MARIA ZAMBRANORENGAN JARRITA EGONGO DA

Hitzordua, “Conversaciones con María Zambrano” izenekoa, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian izango da, 19: 00etan. Filosofoaren irudian adituak diren bi emakume izango dira gonbidatu saio berri honetan: Olga Amarís Duarte, Hannah Arendt eta Maria Zambranoren erbesteari buruzko doktore-tesiaren egilea; eta Marifé Santiago Bolaños, María Zambrano Fundazioko Patroia.   (Bilbon, 2021eko irailaren 9an).- Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak… […]

BILBOK LEHEN MAILAKO KULTURA ETA AISIALDIKO HOGEI BAT HITZORDU ANTOLATU DITU AUZOETAN UDARI AGUR ESATEKO

Literatura Bidebarrieta Kultugunean, Expodistritoko erakusketak, zirkoa, haurrentzako dantzaldiak, kontzertu bat, euskal folklorea, bisita gidatuak Zabalan, magia eta kaleko antzerkirik onena arduratuko dira hiriko barrutiak animatzeaz.   (Bilbon, 2021eko irailaren 10ean).- #Udakalean udal-ekimenak bere azken asteei aurre egiten die energiaz eta hitzorduez beteriko programazioarekin. Ekimen horren bidez, Bilboko bizilagunek une atsegin bat igaro ahal izango dute… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ANTONIO MUÑOZ MOLINA HARTUKO DU ASTEAZKENEAN BERE LIBURU BERRIA “VOLVER A DÓNDE” AURKEZTEKO

Egilearekin batera, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko hasiko den aurkezpenean, Elvira Lindo izango da.   (Bilbon, 2021eko irailaren 13an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Antonio Muñoz Molina idazlea hartuko du asteazkenean, hilak 15, “Volver a dónde”, bere liburu berria aurkezteko. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian, eta berarekin Elvira Lindo idazlea egongo da.   “Volver a… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK BERE PROGRAMAZIOARI BERRIRO EKINGO DIO, FERNANDO ARANBURUREN “LOS VENCEJOS” AURKEZPENAREKIN, ASTEAZKENEAN, HILAK 8

Hitzordua 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako liburutegiko Areto Nagusian. Berarekin batera Elena Sierra kazetaria izango da. Sarrera librea izango da leku-kopurua bete arte, baina ezinbestekoa da doako gonbidapenetako bat eskuratzea. Streaming bidez ere jarrai daiteke www.kulturguneatb.eus  webgunearen bidez.   (Bilbon, 2021eko irailaren 6an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunea berriro martxan jarri da irailean, Fernando Arambururen “Los Vencejos”… […]

#UDAKALEAN EKIMENAREN PROPOSAMENEK KULTURA ETA AISIALDIA HURBILDUKO DITUZTE HIRIKO AUZOETARA DATORREN ASTEAN

Kale antzerkia, euskal folklorea, Zabala auzoko bisita gidatuak eta magia-ikuskizunak hiriko hainbat gunetan egingo dira, datorren astean ondo pasatu nahi duten bizilagun guztien zain.   (Bilbon, 2021eko irailaren 3an).- #Udakalean ekimenak aurrera jarraitzen du asteroko programazioa, kultura eta aisialdia protagonista direla. Hala, datozen egunetan, udal-ekimenak doako hitzordu ezberdinak proposatzen ditu, eta horien artean ez dira… […]

#UDAKALEAN EKIMENAK ABUZTUA AGURTZEN DU MUSIKA ETA EUSKAL FOLKLOREA PROTAGONISTA DIRELA

Erraldoiek, bisita gidatuek, erakusketek eta kontzertu batek Bilboko auzoetara hurbilduko dituzte aisia eta kultura. (Bilbon, 2021eko abuztuaren 27an).- #Udakalean abuztuko azken egunei eta iraileko lehen egunei aurre egiten die, hiriko uda plan interesgarri eta anitzez beteriko garaia izatearen aldeko apustu tinkoari eutsiz, kultura eta aisia erdigunean direla. Hala, abuztuaren 30etik irailaren 5era, udal ekimenak hitzordu… […]

EXPODISTRITOK BEREN ERAKUSKETA IBILTARIEN EDIZIO BERRI BAT JARRKO DU IRAILAREN 1EAN, ARTEA BILBOKO BARRUTIETARA HURBILTZEKO

Proposamen horiek San Ignazio – Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udal Zentroetara iritsiko dira, modu ibiltarian, urtarrilaren hasierara arte Eraskusketak artista hauen eskutik etorriko dira: Aitor Fernández Vázquez (margoa); José Ramón S. Alzola (margoa); José Vicente Sobradillo (margoa); Karen Amaia (argazkigintza); Alfonso Moral (argazkigintza); Sol Agirre (argazkigintza); David Santiago,… […]