BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ALEJANDRO PALOMAS-EN AZKEN ELEBERRIA AURKEZTUKO DU HURRENGO ASTEARTEAN, HILAK 21

  • Idazleak Elena Sierra kazateria izango du lagun Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian 19:00etan hasiko den aurkezpen honetan.

 

(Bilbon, 2021eko irailaren 16an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Alejandro Palomasen eleberri berria aurkeztuko du hurrengo asteartean, hilak 21. Un país con tu nombre” da Nadal Saria jaso eta gero idazlearen lehenengo lana. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

 

“Un país con tu nombre” ametsak jarraitzearen garrantziari buruzko istorio hunkigarria da. Jon, elefante zaintzailea da zoologikoan, eta Edith, hamaika katuekin bizi den alarguna, herrixka abandonatu bateko biztanle bakarrak dira. Auzoko bakartiak izatetik lagun onak izatera igaro dira, eta ezin dute imajinatu kanpandorre zaharreko haize-orratzak bere burua biratzen duen gauean, denboraren begia herrizkaren gainean pausatzen dela eta bien bizitza herrizkarekin biratzeko zorian dagoela. Udaberriaren etorrerak ustekabeko erabaki bat dakar zooko zuzendaritzaren aldetik, baita iragarki aztoratzaile bat: herrixkaren jabe den Udalak aintziraren etxetzarra zaharberrituko du landa-hotela egiteko. Albiste bikoitzak bat-batean aldatuko ditu Jon eta Edithen bizitzak, ordura arte begirada lotsatiaz hausnartutako pausua ematera bultzatuz.

 

Alejandro Palomas (Bartzelona, 1967) Ingeles Filologian lizentziatua da eta San Frantziskoko New Collegeko poetikan masterra du. Kazetaritza egile garrantzitsuen itzulpenarekin eta poesiarekin (“Quiero” eta “Una flor”) uztartu ditu. Besteak beste, “El alma del mundo”, “Agua cerrada” eta “El tiempo que nos une” eleberriak argitaratu ditu. 2016an Gazte Literaturako Sari Nazionala jaso zuen “Un hijo” lanagatik, eta haren jarraipena, “Un secreto”, 2019 argitaratu zuen. “Una madre”, “Un perro” eta “Un amor” (2018ko Nadal Saria) trilogía arrakastatsuak milaka irakurle maitemindu dituen familia baten erretratua marrazten du. “Un país con tu nombre” (Destino, 2021) lanarekin literatur unibertso berri bat hasten du. Bere lana zinemara eta antzerkira eraman da eta hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli da.

 

Aurkezpenan ere Elena Sierra egongo da, kulturan espezializatutako kazetaria.

 

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

 

SEGURTASUN NEURRIAK

Aurkezpen honetara joateko ezinbestekoa da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.

 

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, hitzordua streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus  webgunean.

 

Une bakoitzean indarra duten babes eta higiene neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldia egiten den bitartean maskara erabili beharko da.

 

SARE SOZIALAK:

 

#UDAKALEAN

www.bilbaokultura.eus