BILBOK LEHEN MAILAKO KULTURA ETA AISIALDIKO HOGEI BAT HITZORDU ANTOLATU DITU AUZOETAN UDARI AGUR ESATEKO

  • Literatura Bidebarrieta Kultugunean, Expodistritoko erakusketak, zirkoa, haurrentzako dantzaldiak, kontzertu bat, euskal folklorea, bisita gidatuak Zabalan, magia eta kaleko antzerkirik onena arduratuko dira hiriko barrutiak animatzeaz.

 

(Bilbon, 2021eko irailaren 10ean).- #Udakalean udal-ekimenak bere azken asteei aurre egiten die energiaz eta hitzorduez beteriko programazioarekin. Ekimen horren bidez, Bilboko bizilagunek une atsegin bat igaro ahal izango dute kultura eta aisialdi plan onenen eskutik.

 

Hala, datorren astean, #UDAKALEAN proiektuak hogei bat proposamen ekarriko ditu Bilbora, jende guztiarentzako diseinatutako jarduerekin – euskal folklorea, literatura, magia, musika, antzerkia eta bisita gidatuak-,  segurtasun-neurri guztiak beteko dituztenak eta tokiko kultura-eragileen eskutik datozenak.

 

Kalean egiten diren ikuskizun guztietarako gonbita behar da.  www.bilbaokultura.eus  webgunean lor daitezke. Pertsona bakoitzeko bi toki erreserbatu ahalko dira, gehienez ere, eta ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago izango dute balioa. Erreserba ordu erdi lehenagotik duten pertsonak sartu ahalko dira aretora. Antolatzaileek pertsona bakoitza egokituko dute eta haien eserlekua zehaztuko dute

 

 

KULTUR PROGRAMAZIOA IRAILAREN 14TIK 19RA

 

ZIRKOA

 

Egunkarien, piloten, maleten eta partxeen artean, Bapatean Zirkoko “Adabaki”-eko pertsonaiek sorpresaz eta umorez betetako mundura eramango dituzte ikusleak.

 

 

TOKIA: Zurbaran, Panera Plaza.

 

  • Asteazkena, irailak 15, 18:00etan.

 

 

EUSKAL DANTZAK

 

Bizkaiko Dantzarien Biltzarra aste honetan ere Euskal Museoko dantza-klaustroa beteko dute.

Ikuskizun honetan parte hartuko duten taldeen aniztasunari esker, ikusleek Bizkaian dauden aberastasun handia eta dantza motak ikusi ahal izango dituzte. Dantzek eta musika-erritmoek abestien doinuetara joateko gonbita egingo dute, erakusketaz gozatzen duten bitartean.

 

TOKIA: Euskal Museoko Klaustroa

 

  • Larunbata, irailak 18, 13:00etan.
  • Igandea, irailak 19, 13:00etan.

 

#UDAKALEAN parte hartuko duten dantza-taldeak hauek dira::

Mikel Deuna – Iurreta; Trabudu – Erandio; Goi-Alde – Erandio; Beti Jai Alai – Basurtu (Bilbo); Zerutxu – Markina-Xemein; Urdaibai – Forua; Salbatzaile – Castaños (Bilbo); Gaztedi – Santutxu (Bilbo).

 

Sarrerak Euskal Museoaren webgunean erosi ahal izango dira leku guztiak bete arte.

 

 

ERAKUSKETAK

 

EXPODISTRITO

 

Expodistrito, aldi baterako erakusketa ibiltarien zikloa abian da beste edizio batekin Bilboko udaltegietan. Erakusketa hauek doakoak dira.

 

Aitor Fernández Vázquezeren, “Marginal 33” erakusketa San Inazion ikusi ahal izango da. Lan hau bere bizipenen eta belaunaldi baten eguneroko hiri-eszenaren erretratua agerian jartzeko interesaren emaitza da.

 

TOKIA: San Inazio-Ibarrekolandako udaltegia.

 

  • Aste osoan.

 

Jose Ramón S. Alzola bere mihisea zeharkatzera eta koadroan sartzera gonbidatzen ditu ikusleak, itsasadarraren ertzetik, Bizkaiko kostaldetik, portu eta hondartzetatik eta barnealdeko mendi eta baserrietatik paseatzera

 

TOKIA: Begoñako udaltegia.

 

  • Irailaren 16tik aurrera.

 

José Vicente Sobradillo, ingeniari erretiratua, olio-pinturarekiko grina jartzen du praktikan, hainbat gai eta estilotan. Bilboko estudio/tailer batera joan eta gero hasi zen margotzen. Asko gozatzen du XIX. mendeko margolari inpresionisten erreplika zehatzak egiten.

 

TOKIA: Castañoseko udaltegia.

 

  • Irailaren 16tik aurrera.

 

Karen AmaiarenEsto no es un árbol” argazki – erakusketa artistak Afrikako kontinentean egin zuen bidaia birtualaren emaitza da, Covid -19ren pandemiak eragindako konfinamenduaren ondorioz. Google Mapsen bidez Afrikako zenbait herrialdetan zehar ibili zen, eta konturatu zen hango ibai, delta, mendilerro eta abarrek, goitik ikusita, zuhaitz-pareidolia ikusgarriak osatzen dituztela.

 

TOKIA: San Frantziskoko Udaltegia.

 

  • Aste osoan.

 

Alfonso Moralen “Libre&Iraunkorrak / Libres&Sostenibles” (SI! Nazioarteko Elkartasuna- Solidaridad Internacional) Guatemalako Solola Saileko kaqchikel emakume indigenak erakusten ditu, indarkeria matxistatik bizirik atera direnak eta beren ekoizpen-aukerak sortzen ari direnak, ahalduntze ekonomikoa eta ingurumen-jasangarritasuna bateratuz.

 

TOKIA: La Bolsa Udaltegian.

 

  • Irailaren 16tik aurrera.

 

Sol Agirre argazkilariak  “Ver, mirar, observar” erakusketan, artisau eta diseinugile anonimoentzako omenaldia egitea proposatzen du. Beraiei esker, egunero herri eta hirietan zehar ibiltzean ikusten dugunari begiratzeak merezi du.

 

 

TOKIA: Abandoko udaltegia.

 

  • Irailaren 16tik aurrera.

 

 

Errekaldeberri BHI, 4. DBHko Plastika eta Ikus-Hezkuntzako ikasleek, “Emakume aitzindari batzuen bilduma” margo-erakusketan, emakume eredugarrien ikusgarritasunean dagoen hutsune garrantzitsuari erantzun nahi diote.

 

TOKIA: Errekaldeko udaltegia.

 

  • Irailaren 16tik aurrera.

 

 

 

LITERATURA

Bidebarrieta Kulturgunea #UDAKALEAN ekimenan sartu da bete-betean irailarekin batera. Aste honetan hiru hitzordu dakartza: 13an, Antonio Lucasek bere liburu berri aurkeztuko du, “Buena Mar”; 14an, “Literaturekin eztabaidak” zikloaren hitzordu berri bat egingo da, Maria Zambrano protagonista dela; eta, 15ean, Antonio Múñoz Molina Bidebarrietan izango da, “Volver a dónde” liburua aurkezteko Elvira Lindorekin batera.

 

Hiru proposamen hauetarako gonbidapenak http://www.bilbaokultura.eus webgunean eska daitezke. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena zuzenean jarraitu ahal izango da http://www.kulturguneatb.eus webgunean.

 

TOKIA: Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusia.

 

  • Astelehena, irailak 13; asteartea, irailak 14; asteazkena, irailak 15; 19:00etan.

 

MAGIA

Madiberren “Magia eta dibertsioa” ikuskizunean, umorea eta magia izango dira Arabellan ikusgai izango den hitzordu honetako izarrak.

 

TOKIA: Arabella, Plaza.

 

  • Ostirala, irailak 17, 18:00etan.

 

MUSIKA

 

Hilaren 14an Matikora hurbilduko diren txikien dibertimendua Deabru Beltzak taldearen “Diberti-dantza” ikuskizunaren eskutik etorriko da, musika eta dantzen formula berezia, dena buruz behera jartzen duena..

 

 

TOKIA: Matiko, Uzturre Plaza.

 

  • Asteartea, irailak 14, 18:00etan.

 

16an, Santutxuko Karmelo plaza izango da Jonu Kantautorearen eszenatokia. 2000. urtean hasi zen artista, bere gitarraren laguntzaz, jaietan, gaztetxeetan eta aretoetan jotzen, eta beti izan du helburu bera: bere ideiak musikaren bidez adieraztea eta musikaz gozatzea. Musika eta letrak egiten ditu. Emanaldietan, abesti propioez gain, euskal kantu tradizionalak eta euskal taldeen bertsioak interpretatzen ditu.

 

TOKIA: Santutxu, Karmelo plaza.

 

  • Osteguna, irailak 16, 19:30ean.

 

KALE ANTERKIA

 

“Mari, Meri eta Lari” Eidaberen proposamena da, hilaren 16rako, osteguna, Zurbaranbarrin. Emanaldi horretan, konpainiak ipuinei eta abestiei ematen die protagonismo guztia.

 

TOKIA: Zurbaranbarri, Iturriondo Plaza.

  • Osteguna, irailak 16, 18:00etan.

 

Trapu ZaharrakPor hacer un favor” ikuskuzinas gozatzean proposatzen du Funtzio honetan, hautoeskundeen hautagai batek kanpaina hasi baino 15 egun lehenago izu-eraso eszeniko bat jasaten du. Alderdiak coach batekin harremanetan jarriko du, eta honek helburu terapeutikoetarako mitin simulatu bat antolatuko du, publiko gisa parte hartzeko.

 

TOKIA: Buia, Buiabarri kirolgunea.

  • Larunbata, irailak 18, 18:00etan.

 

 

BISITA GIDATUAK

 

BILBAO IZAN – EZAGUTU OINEZ ETA EZAGUTU FAMILIAN  

Zabala auzoa sakonki ezagutu nahi duenak auzo enblematiko honetako bitxikeria guztiak modu ezberdin eta atseginean ezagutzeko aukera izango du hilabete honetan, oinez eta taldeka, “Ezagutu oinez” programaren eskutik. Gainera, familia osoek “Ezagutu familian” gozatu ahal izango dute jolasen eta ipuinen bidez, auzoa esplorazio kit bati esker beste ikuspegi batetik ezagutzeko.

 

Izen-emateak bilbaokultura.eus webgunearen bidez egin daitezke eta ezinbestekoa da ibilbideetan parte hartzeko erreserba egitea.

 

 

Ezagutu oinez

TOKIA: Topagunea: Bruno Mauricio Zabala, 1.

 

  • Astelehenetik ostiralera 11:00etan eta 18:30ean, eta larunbatetan 10:30ean eta 12:30ean.

 

Ezagutu familian

TOKIA: Topagunea:Tenor Constantino, 11.

 

  • Igandea, irailak 19, 10:30ean eta 12:30ean.

 

 

 

Kontsultatu segurtasun – neurriak

 

Programa

 

Sarrerak

 

SARE SOZIALAK:

 

 

#UDAKALEAN

www.bilbaokultura.eus