BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK BERE PROGRAMAZIOARI BERRIRO EKINGO DIO, FERNANDO ARANBURUREN “LOS VENCEJOS” AURKEZPENAREKIN, ASTEAZKENEAN, HILAK 8

  • Hitzordua 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako liburutegiko Areto Nagusian. Berarekin batera Elena Sierra kazetaria izango da.

 

(Bilbon, 2021eko irailaren 6an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunea berriro martxan jarri da irailean, Fernando Arambururen “Los Vencejos” liburu berriaren aurkezpenarekin. Egilea Bidebarrietako liburutegian izango da ASTEAZKENEAN, hilak 8, 19:00etan. Aurkezpen honetan, Aramburuk Elena Sierra kazetaria izango du lagun.

 

“Los Vencejos” nobela garratz eta hunkigarria da. Liburuan gertatzen dira maitasun- eta familia-gertaerak, eta era guztietako gorabeherak, gizon desorientatu baten erradiografia marrazten dutenak. Gizon horrek bere intimitatearen azken partikula iraultzen du, baina, aurrien kontaketa egin nahian, bizitza-ikasbide ahaztezina ematen du.

 

Fernando Aramburu gaztelaniazko narratzaile nabarmenetako bat da. “Patria” eleberriak arrakasta itzela izan du irakurleen artean, eta nazioarteko onarpena jaso du (Narratibaren Sari Nazionala, Kritikaren Saria, Euskadi Saria, Francisco Atalasea Saria, Dulce Chacón Saria, Juan de San Clemente Arcebispo Saria, Europako Strega Saria, Lampatedusa Sari aedo Atenas Saria).

 

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

 

SEGURTASUN NEURRIAK

Hitzordu honetara joateko ezinbestekoa da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.

 

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, hitzordua streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus  webgunean.

Une bakoitzean indarra duten babes eta higiene neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldia egiten den bitartean maskara erabili beharko da.

SARE SOZIALAK:

 

Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM   

Bilboko Jaiak: FACEBOOK | TWITTER

Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM   

 

#UDAKALEAN

www.bilbaokultura.eus