BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “BUENA MAR” LIBURUAREN AURKEZPENA HARTUKO DU, ANTONIO LUCASEN DEBUTA NARRATIBOA

  • Aurkezpena Bidebarrietako liburutegiko Areto Nagusian egingo da, 19:00etan.

 

(Bilbon, 2021eko irailaren 9an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Antonio Lucasen nobela berriaren aurkezpena hartuko du astelehenean, hilak 13. Hitzordua 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako liburutegiko Aretoan Nagusian.

 

“Buena mar” Antonio Lucasen nobelazko debuta da. Eleberri honen kontalaria lan bidaia batean murgiltzen da. Kazetaria delako egiten du, eta bizitza itsas zabalean ematen duten gizon horiek nola bizi diren eta nola lan egiten duten jakin nahi duelako, herritarrek arrain freskoa jan dezaten. Ezezagunerako zeharkaldi hau – inoiz ez da nabigatu, eta hondartza besterik ez du ezagutzen- bere barrurantz ere bidaia bat da, izan ere, lehorrean ezagutzen duena, berez, pikutara doa: lana, bikotekidea, etxea, bokazioa eta bizitza osoa.

 

Antonio Lucas poeta eta kazetaria da, eta hainbat sari jaso ditu bere literatura-lanagatik.

Informazio Zientziak ikasi zuen eta kazetari gisa lan egiten du El Mundo egunkarian (Madril), Kultura saileko erredaktore gisa. Iritzi-zutabeekin ere parte hartzen du egunkarian. Zenbait poesia-lan argitaratu ditu; horien artean, “Los desengaños”, Loewe Saria 2014an, edo “Antes del mundo”, 1995ean Adonais poesia-sarian finalista. Gainera, bere poemak antologiatan sartu dira, hala nola “Veinticinco poetas españoles jóvenes” edo “Quién lo probó lo sabe: 36 poetas para el tercer milenio”.

 

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

 

SEGURTASUN NEURRIAK

Aurkezpen honetara joateko ezinbestekoa da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.

 

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, hitzordua streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus  webgunean.

 

Une bakoitzean indarra duten babes eta higiene neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldia egiten den bitartean maskara erabili beharko da.

 

SARE SOZIALAK:

 

#UDAKALEAN

www.bilbaokultura.eus