Artxiboa: otsaila 2016

GALDEKETAUN LEHIAKETAREN BIGARREN EDIZIOAN PARTE HARTZEA BIKOIZTU DA ETA 10.150 JOKALDI BAINO GEHIAGO EGON DIRA

“Galdeketaun” 12 eta 17 urte bitartekoentzat Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailak, Nontzeberri.com kultura-arloko atariarekin batera, abian jarritako ekimena da. Gazteek euskaraz jolasteko aukera izan dute APP baten bidez. Lehiaketak hilabete bi iraun du. Urtarrilaren 25ean amaitu zen. 10.150 jokaldi baino gehiago izan ziren, hau da, iazkoen halako bi, eta 200 gazte baino gehiagok parteGehiago

2016KO DARWINEN EGUNAK ANTROPOLOGIAREN DESAFIOAK ETA ARTEAREN JATORRIA LANDUKO DITU OTSAILAREN 12AN, BIDEBARRIETA LIBURUTEGIAN

Bizkaiko Arkeologi Museoko arkeologoa den Diego Garatek eta Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia irakasle den Carmen Manzanok emango dituzte hitzaldiak. Hitzaldi horien helburua zientziaren zabalkundea da, eboluzioari buruzko teoriaren egilearen jaiotzaren 207. urteurrena dela-eta. Programa honen antolatzaileak dira Bilboko Udala, EHUko Kultura Zientifikoko Katedra eta Círculo Escéptico elkartea, eta El Correok, CIC bioGUNEk, Biofisika Bizkaia FundazioakGehiago

“BILBAO DISTRITO JAZZ” EKIMENAK BERE ERREPERTORIO ANITZA, GAUR GAURKOA ETA KALITATEKOA ERAMANGO DU AUZOETARA

Errekaldeko, Begoñako, Deustuko eta Otxarkoagako udaltegietan eta Bidebarrietako Liburutegian izango dira aurtengo programaren bost kontzertuak. Lehenengo kontzertua otsailaren 12an eskainiko du Trío Miller-McHenry-Le Hir hirukoteak Errekaldeko Udaltegian. Kontzertuak barikuetan, 19:30etik aurrera, izango dira. Sarrera doakoa izango da. Bilboko Udalaren Kultura Sailak, Bilbaina Jazz Clubekin elkarlanean, abian jarriko du ekimen honen edizio berri bat otsailaren 12anGehiago

BILBAO ARTEK BILBO ETA SANTANDER ARTEKO “FRONTERA IMAGINARIA” PROIEKTUKO IKUS-ENTZUNEZKO BOST PIEZA ESTREINATUKO DITU OTSAILAREN 5EAN

Bideoen sortzaileak eta ekoizleak Bilboko Nouvelle Basque artisten taldea eta Santanderreko Burbuja Films ikus-entzunezkoen ekoiztetxea izan dira. Ekimen honek Bilbao-Santander “Bertatik bertara” programaren laguntza izan du, bere helburua hiri bietako eragile kulturalen baterako lanei laguntza ematea baita. Bilbao Arte galeriak otsailaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan estreinatuko du “Frontera imaginaria”, Bilboko Nouvelle Basque artisten taldeak eta SantanderrekoGehiago

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, SOINUAREN ETA AHOTSAREN ARTEKO BIDAIA POETIKOA PROPOSATZEN DUEN GOIZALDE LANDABASOREN, ANE ZABALAREN ETA GALDER PÉREZEN ARTEKO TOPAKETA JASOKO DU ASTELEHENEAN

“Babeserako Kopia” ikuskizuna, ahotsak eta poemak hankaz gora jartzeko, suntsitzeko eta berrasmatzeko ahalegina da. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango da. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Goizalde Landabaso kazetari eta idazleak idatzitako izen bereko poema liburuan oinarrituta dagoen “Babeserako Kopia” ikuskizuna jasoko du datorren astelehenean, OTSAILAREN 8an, arratsaldeko 19:30etik aurrera.Gehiago

UDALAK “KULTURAK EDERTU EGITEN ZAITU” AGENDA AURKEZTU DU, 2016KO KULTUR ESKAINTZAREKIN

Urtekari honetan, Udalak sendotu egin du kalitateko kultur eta aisialdiko eskaintzaren aldeko apustua eta bertan jasotzen da hauei buruzko informazio guztia: musika, zine eta antzerki jaialdiak, sorkuntza eta adierazpen artistikoko tailerrak, folklorea, topaketa literarioak, liburutegietako eta udalaren beste kultur zentro batzuetako zerbitzuak, esaterako BilbaoEszena, BilbaoMusika, BilbaoArte edo Azkuna Zentroa. Urteko programazioa “neurrira egindako jantzi” moduraGehiago

BILBOKO UDALAK, BILBAOESZENAREN – BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAREN BITARTEZ, SORKUNTZA ESZENIKOARI LAGUNTZEKO “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAREN ZORTZIGARREN EDIZIOA DEITU DU

Deialdira aurkeztu nahi diren Euskal Herriko konpainiek 2016ko MARTXOAREN 6ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak, eta BilbaoEszenak 3.000 euro arteko diru-laguntza eta laguntza artistikoa eta teknikoa jasoko duten lau egitasmoak aukeratuko ditu. Egoitzetako bat, euskaraz aurrera eraman beharreko egitasmo hoberenerako erreserbatuko da. “Artistak egoitzan” Bilboko Udaleko Kultura Sailaren programa berritzailea da, eta bereGehiago

BILBOKO UDALAK AURTEN ERE “DANTZA PLAZETAN” PROGRAMAREN EDIZIO BERRI BAT JARRI DU ABIAN. BILBOKO BARRUTIETAN DANTZA AGERRALDIAK, KALEJIRAK ETA ERROMERIAK IZANGO DIRA

“Dantza Plazetan” programa zapatu honetan hasiko da. Hiru hitzordu daude: Deustuko San Felicisimon 12:00etan; 20:00etan, Zazpi Kaleetako Santiago plazan erromeria tradizionala; eta, 20:30ean Deustuko Done Petri plazan. Bilboko Udalak “Dantza Plazetan” programaren hamabosgarren edizioa abian jarri du. Gure hirian tradiziorik handiena duten kultur programetakoa da, euskal folklore herrikoia sustatzeko helburua duena, herrietako plazetan egiten zirenGehiago

BILBOKO UDALAK ETA ZINEBIK LAGUNTZA EMAN DIOTE EUSKADITALIARI ZINECITTÁ PROGRAMATZEKO. OTSAILAREN 2TIK 4RA BBK ARETOAN IZANGO DA ITALIAR ZINEMA GARAIKIDEAREN ZIKLOA.

Euskaditaliak antolatutako ekimenak Bilboko Udalaren, Zinebiren, BBKren eta Erromako “Istituto Luce” erakundearen laguntza izan du. Egun Italiako panorama zinematografikoa zertan den erakustea da ekimenaren xedea. Hiru saio egongo dira eta doakoa izango da sarrera. Bilbon Zinecittà Italiako zinema garaikidearen lehen edizioa otsailaren 2an, 3an eta 4an izango da. Euskaditaliak, “spazio di unione culturale”, antolatu duGehiago