BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, “IKUSKIZUNEN ETA EKITALDIEN ERREJIDORETZAKO PLANGINTZARI ETA PROZESUEI” BURUZKO TAILERTXO TEKNIKORAKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DU

Tailertxoa Fernando Cuadrado Plumaretak, “Planificación y procesos de regiduría escénica en espectáculos y eventos” liburuaren egileak, emango du OTSAILAREN 23an, Burtsako Udaltegian (Pilota kalea, 18), eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

BILBAO ESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, ikuskizunen eta ekitaldien errejidoretzako plangintzari eta prozesuei buruzko tailertxo teknikoa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Tailertxoa Burtsako Udaltegian emango da OTSAILAREN 23an, arratsaldeko 17:00etatik 19:30era, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Tailerra, Fernando Cuadrado Plumaretak, “Planificación y procesos de regiduría escénica en espectáculos y eventos” izeneko liburuaren egileak, emango du, eta profesional horiek aurrean duten lan-merkatuaren egoeran zentratuko da. Arreta berezia eskainiko zaie profil profesionalei, lanbidearen egoerari, lan-merkatuari, zereginei eta ardurei edo errejidoretzako profesional bati eskatzen zaizkion gaitasun berriei, besteak beste.

Jardueran 25 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena [email protected] helbidearen bitartez eman ahal izango da. Prezioa 18 eurokoa izango da (9 euro ATAEko bazkideentzat eta 12 euro Bilbaoeszenako erabiltzaileentzat).

Tailertxoaren amaieran, 19:45etik aurrera, eta leku berean, Fernando Cuadradoren “Planificación y procesos de regiduría escénica en espectáculos y eventos” liburua aurkeztuko da. Zuzeneko ikuskizunaren espezialitate profesional horren curriculum ofizialean oinarrituta, errejidoretza eszenikoari buruz egin den lehenengo testua da.

Ekitaldi horretarako sarrera librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte.

INFORMAZIOA:
ATAE
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao.
T: 94 401 42 48
Mail: [email protected]