2016KO DARWINEN EGUNAK ANTROPOLOGIAREN DESAFIOAK ETA ARTEAREN JATORRIA LANDUKO DITU OTSAILAREN 12AN, BIDEBARRIETA LIBURUTEGIAN

Bizkaiko Arkeologi Museoko arkeologoa den Diego Garatek eta Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia irakasle den Carmen Manzanok emango dituzte hitzaldiak. Hitzaldi horien helburua zientziaren zabalkundea da, eboluzioari buruzko teoriaren egilearen jaiotzaren 207. urteurrena dela-eta.

Programa honen antolatzaileak dira Bilboko Udala, EHUko Kultura Zientifikoko Katedra eta Círculo Escéptico elkartea, eta El Correok, CIC bioGUNEk, Biofisika Bizkaia Fundazioak eta EHUren Espazio Gelak babesa eman dute.

Hitzaldiak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira webgune honetan: www.kulturguneatb.net.

Datorren barikuan, otsailak 12, hautespen naturalaren araberako eboluzioari buruzko teoriaren egilea den Charles Darwinen jaiotzaren 207. urteurrena delarik, Bilboko Udalak, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Círculo Escéptico elkarteak “Darwinen Eguna” antolatuko dute, dibulgazio zientifikorako programa.

Hitzordua Bidebarrieta Liburutegian izango da. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Carmen Manzanok, EHUko Antropologia irakasleak, eta Diego Garatek, Bizkaiko Arkeologi Museoko arkeologoak, hitzaldi bana emango dituzte eta ondoren mahainguru bat izango da. Hitzaldiak doakoak izango dira.

Bizkaiko Arkeologi Museoko arkeologoak emango duen hitzaldiaren izena “Los primeros artistas: rastreando los orígenes de la expresión simbólica” izango da eta gizakiok sormenerako daukagun gaitasunari buruzkoa da. Izan ere, sormen hori helburu estetikoekin eta ideiak adierazteko erabiltzen dugu.

Beste alde batetik, EHUko Antropologia irakasleak “El género homo: lo que no sabemos y lo que creemos que sabemos” izeneko hitzaldia emango die bertaratzen direnei. Bertan azalduko dira zeintzuk diren antropologiak datozen urteotan erantzun beharko dituen galdera nagusiak, esaterako zein izan zen homo generoaren aurreko espeziea edo noiz agertu ziren homo sapiensaren ezaugarri nagusiak (bipedalismoa eta entzefaloaren hazkuntza).

DARWINEN EGUNA

2007an hasita, Darwinen Eguna Bizkaiko uriburuan ospatzen da, zientziaren eta dibulgazioaren figura ospetsuen eskutik ikerketa zientifikoaren eta antropologikoaren gai interesgarriak lantzeko. Ezinbesteko hitzordua da zientzia eta, oro har, kultura atsegin dutenentzat. Bilboko Udalak, EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Círculo Escéptico elkarteak antolatzen dute eta El Correok, CIC bioGUNEk, Biofisika Bizkaia Fundazioak eta EHUren Espazio Gelak babesa eman dute.

AGENDA
2016ko otsailaren 12a, Bidebarrieta Liburutegia

19:00: “Los primeros artistas: rastreando los orígenes de la expresión simbólica”, Diego Garate, Bizkaiko Arkeologi Museoko arkeologoa.

19:45: “El género Homo: lo que no sabemos y lo que creemos que sabemos”, Carmen Manzano Basabe, EHUko Antropologia irakaslea.

20:30: Mahaingurua

Doako sarrera aretoa bete arte eta hitzaldiak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira webgune honetan: www.kulturguneatb.net.