Category Archives: Bilbao Kultura @eu

BILBON BARKOXEKO ETXAHUN ELKARTEA IZANGO DA EKAINAREN 25EAN, LARUNBATA, ALDE ZAHARREAN ZUBEROAKO MASKARADA BAT OSPATZEKO

Proposamen hau “Kulturaz Auzoz Auzo” Udalaren programaren barruan sartzen da, eta Zuberoako talde batek jarduera hori hirira hurbiltzen duen lehen aldia izango da. Programazioa bi zatitan banatzen da: barrikadak goizean eta ofizioak arratsaldean. Barrikadak 11:30ean hasiko dira Unamuno plazan eta 14:30ean amaituko dira Plaza Barrian. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, berriz ekingo zaio jardunari, ofizioekin, Plaza Berrian.… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN XXI. MENDEAN” ZIKLOAREN SAIO BERRI BAT OSPATUKO DU EKAINAREN 21EAN, “LAS PERIFERIAS DE LA LITERATURA” IZENBURUPEAN

Hitzorduan Bernardo Atxaga eta Manuel Rivas idazleek parte hartuko dute, moderatzaile lanak egingo dituen Arantxa Urretabizkaia idazlearekin batera. Topaketa 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian. (Bilbo, 2022ko ekainaren 17a).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak ASTEARTEA, EKAINAK 21, “Eztabaidak Literaturarekin XXI. Mendean” zikloaren hitzordu berri bat ospatuko du. Topaketa 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta… […]

BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA EKAINAREN 20TIK (ASTELEHENA) 26RA (IGANDEA)

(Bilbo, 2022ko ekainaren 17a) .- Bilboko Udalaren agenda kulturalak, datorren asterako, ekainaren 20tik (astelehena) 27ra (igandea), honako hitzordu hauek izango ditu: ARTE ESZENIKOAK –ESZENA KALERA “Eszena Kalera”, Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handiena, auzoetara hurbilduko ditu zirku garaikidea, clowna, magia, ekintza parte-hartzaileak eta publiko guztiarentzako kale antzerkia. Programa hau familientzako da batez ere, eta bertan euskaraz… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK HARTUKO DU OSTIRALEAN, HILAK 17BIZKAIKO ELKARTE ARTISTIKOAREN “TODO BLAS DE OTERO” IZENEKO POESIA ETA MUSIKA EMANALDIA

Urtero bezala, Bizkaiko Elkarte Artistikoak errezitaldi bat antolatzen du ikastaroari amaiera emateko. Oraingoan, Blas de Otero bilbotarra da aukeratutako poeta. Hitzordua 19:00etan hasiko da Areto Nagusian. (Bilbon, 2022ko ekainaren 14an).- Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean ospatuko da OSTIRALEAN, HILAK 17, Bizkaiko Elkarte Artistikoak antolatutako errezitaldi poetiko musikala, “Todo Blas de Otero” izenburupean. Saioa 19:00etan hasiko da… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “BIDEBARRIETA ZIENTIFIKOA” ZIKLOAREN BESTE HITZORDU HARTUKO DU ASTEAZKENEAN, HILAK 15, “KLIMA ALDAKETA: IKUSPEGI BAT URETATIK” HITZALDIAREKIN

Hitzaldia Ane Zabaleta EHUko Ur-Ingurumen Prozesuen Taldeko ikertzaile eta Zientzietako doktoreak emango du. Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Ekitaldi Aretoan. (Bilbon, 2022ko ekainaren 13ean).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean ASTEAZKENEAN, EKAINAREN 15EAN, izango da “Bidebarrieta Zientifikoa” Zikloaren beste hitzordu bat, Ane Zabaleta UPV/EHUko Ur-Ingurumen Prozesuen Taldeko ikertzaile eta Zientzietako doktorearen eskutik. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako… […]

UDALAK KULTUR JARDUERA UGARI ERAMANGO DITU BILBOKO AUZO GUZTIETARA, EKAINAREN 23TIK 26RA “KULTURA AUZOZ AUZO” PROGRAMAREKIN

Programa honek proposatzen dituen jarduera guztiak aire zabalekoak izango dira (kale eta plazetan), publiko guztientzako eta doakoak. Programazioa auzoetako kultura-eragileekin adostu da. “Kultura Auzoz Auzo” programan tokiko hogei konpainiak eta nazioarteko batek hartzen dute parte. (Bilbo, 2022ko ekainaren 13an).- Bilboko Udalak ezohiko programa bat jarri du abian, ekainaren 23tik 26ra, Bilbao 2022 Planaren esparruan: “Kultura… […]

BILBOKO UDALAREN KULTUR AGENDA EKAINAREN 13TIK (ASTELEHENA) 19RA (IGANDEA)

(Bilbo, 2022ko ekainaren 10a) .- Bilboko Udalaren agenda kulturalak, datorren asterako, ekainaren 13tik (astelehena) 19ra (igandea), honako hitzordu hauek izango ditu: BILBOREN 722. URTEURRENA GAU ZURIA Ekainak 17 eta 18  Bilboko Gau Zuriak bere distira guztia berreskuratuko du 2022an, edizio berri batekin, bere ohiko datetara itzuliz. Uriko ekitaldi hau ospatuko da berriro, Bilboren fundazioaren 722.… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN IZANGO DA ASTELEHENEAN, HILAK 13, “GUIOMAR, LA MUSA DE ANTONIO MACHADO. EVOCACIÓN DE PILAR DE VALDERRAMA” HITZALDI ETA ERREZITALDI POETIKO MUSIKALA

Hitzorduan izango dira Alicia Viladomat, Pilar de Valderramaren biloba; Carlos Aganzo, idazle eta kazetaria; Álvaro Piedra (pianoa), Enrique Álvarez (oboea) eta Víctor Cosío (tronpa) arituko dira musikan. Topaketa 19:00etan hasiko da Bidebarietako Liburutegiko Areto Nagusian. (Bilbon, 2022ko ekainaren 10ean).- Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak ASTELEHENEAN, EKAINAK 13AN, hartuko du “Guiomar, la musa de Antonio Machado. Evocación… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK OSTIRALEAN, HILAK 10, AGURTUKO DU LIBURU AZOKA JON BILBAO, FERNANDO NAVARRO, IÑIGO LÓPEZ SIMÓN, JOSEMI BENITEZ ETA TXANI RODRIGUEZEKIN

Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Areto Nagusian eta, bertan,  egile hauek honako liburak aurkeztuko dituzte: Jon Bilbaok “Basilisco”; Fernando Navarrok, “Malaventura”; Iñigo López Simonek, “Bilboko Etxola Batean”; eta Josemi Benítezek, “Las casitas de hojalata”. Beraiekin batera Txani Rodríguez izango da topaketan moderatzaile gisa. (Bilbon, 2022ko ekainaren 8an).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak amaiera emango dio ostirala… […]

BILBOKO UDALAK ATXURIRA ERAMANGO DITU “BILBAO IZAN” PROGRAMAREN BISITA GIDATUAK

Bisitak ekainaren 28ra arte egingo dira. Bisita orokorrak astearteetan eta larunbatetan dira; familiakoak, berriz, ekainaren 12an eta 19an. Bisita hauetan parte hartzeko izen-emateak bilbokultura.eus webgunearen bidez egin daitezke. Bilbao IZAN, Hiribilduaren ondarea zabaltzeko udal-proiektua, auzo bilbotar honen sekretuak erakustsiko ditu, honako programa hauen bidez: “Ezagutu Oinez” eta “Ezagutu familian”. Programa horiek, gainera, “Txio Ta Txio”… […]