BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “BIDEBARRIETA ZIENTIFIKOA” ZIKLOAREN BESTE HITZORDU HARTUKO DU ASTEAZKENEAN, HILAK 15, “KLIMA ALDAKETA: IKUSPEGI BAT URETATIK” HITZALDIAREKIN

  • Hitzaldia Ane Zabaleta EHUko Ur-Ingurumen Prozesuen Taldeko ikertzaile eta Zientzietako doktoreak emango du.
  • Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Ekitaldi Aretoan.

(Bilbon, 2022ko ekainaren 13ean).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean ASTEAZKENEAN, EKAINAREN 15EAN, izango da “Bidebarrieta Zientifikoa” Zikloaren beste hitzordu bat, Ane Zabaleta UPV/EHUko Ur-Ingurumen Prozesuen Taldeko ikertzaile eta Zientzietako doktorearen eskutik. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian, “Aldaketa klimatikoa: ikuspegi bat uretatik” izenburupean.

Ibaiak funtsezko bizitza-iturri dira Lurrean. Gizakientzat edateko uraren erreserba garrantzitsua ez ezik, planktonaren, onddo eta landareen, anfibioak eta arrainak bezalako animalien eta era askotako beste hainbat izaki bizidunen bizilekua dira. Egun, klima-aldaketaren eta honi lotutako beroketa globalaren ondorioak begi-bistako aldaketak eragiten ari dira planetako baliabide hidrikoetan, planetako hainbat eremutan sortutako lehorteak eta ur-eskasiak kasu.

Hitzaldian, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatua, Klima-aldaketak gure ibaien emarietan duen eragina azaltzeko, Ane Zabaleta klima-aldaketak ur-baliabide hauetan izango dituen eraginak zehazteaz gain, egun klimaren aldakuntzen eraginez egiazta daitezkeen zenbait ondorio ere azalduko ditu. Era berean, klimaren inguruko gaietatik harantzago, mahai gainean jarriko ditu ibaien oraina eta geroa baldintza ditzaketen beste gai batzuk, hala nola, toki zein eskualde mailako erabakien arabera lurzoruaren erabileretan izandako aldaketak, baliabide natural horiek zaintzeko duten funtsezko garrantziaren harira

Ane Zabaleta Ane Zabaleta Geologian lizentziatu eta Zientzietan doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Horrez gain, UPV/EHUko Prozesu Hidro/Ingurumenekoen taldeko ikertzailea da, eta honen barruan, arroen hidrologia, ibaietako sedimentuen dinamika, klima-aldaketa, estaldurak lurzoruan dituen ondorioak eta baliabide hidrikoekin lotutako bestelako gaiak izan ditu ikerketa-jardunaren ardatz. Zientzia-dibulgazioari dagozkion hainbat jardueratan ere parte hartu du, mahai-inguruak edo prentsa eta irratiko kolaborazioak tarteko direla, besteak beste.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Kulturgunea Telebista webgunean. 

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus