BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK OSTEGUNEAN EKINGO DIO BERRIRO “XXXI. MENDEKO EMAKUME IDAZLEAK” ZIKLOAREN PROGRAMAZIOARI, JATORRI MAROKOARRA DUEN NAJAT EL HACHMI IDAZLEAREKIN

Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Streamingez eskainiko da helbide honetan: www.kulturguneatb.eus Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, narratiba garaikideko emakume egileei buruzko “XXI. mendeko Emakume Idazleak” zikloari berrekingo dio ostegun honetan, urtarrilaren 8an. Hitzordu berri honek, Madre de leche y miel (Ed.… […]

BILBOKO UDALAK, BILBAOESZENAREN – BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAREN BITARTEZ, SORKUNTZA ESZENIKOARI LAGUNTZEKO “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAREN HAMARGARREN EDIZIOA DEITU DU

Deialdira aurkeztu nahi diren euskal konpainiek eta artistek 2018ko MARTXOAREN 9ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak, eta BilbaoEszenak 4.000 euroko diru-laguntza eta laguntza artistikoa eta teknikoa jasoko duten hiru egitasmoak aukeratuko ditu. Egoitzetako bat, euskaraz aurrera eraman beharreko egitasmo hoberenerako erreserbatuko da. “Artistak egoitzan” Bilboko Udalaren programa da, eta bere helburua hiriko arte… […]

BILBOKO UDALAK “DARWINEN EGUNA” OSPATUKO DU ASTELEHENEAN, BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN EGINGO DEN ZIENTZIA HEDAPEN TOPAKETAREKIN

Helena Matute Deustuko Unibertsitateko Psikologia katedradunak eta, Carlos Briones, CSIC-INTA Astrobiologia Zentroko biokimikariak, bi hitzaldi emango dituzte, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bertan. Bilboko Udalak, Charles Darwin, Alfred Russel Wallacerekin batera eboluzioaren teoriaren asmatzaileetako bat, jaio zeneko 209. urteurrena ospatuko du datorren ASTELEHENEAN.… […]

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, MARTXOAN ESKAINIKO DEN DRAMATURGIA GARAIKIDE TAILERRERAKO IZEN EMATE EPEA IREKI DU

Prestakuntza Tamara Gutiérrezek, Alberto Conejerok eta María Velascok emango dute, eta martxoko hiru asteburutan eskainiko da, Otxarkoagako Udaltegian. Interesatuek martxoaren 1a baino lehen eskatu beharko dute izena emateko fitxa [email protected] helbidearen bitartez. BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, antzerkiko idazketaren forma berrietan interesa duten pertsonei zuzendutako dramaturgia garaikide… […]

BILBOKO UDALAK AHOZKO NARRAZIO HASTAPENEKO TAILERRA ANTOLATUKO DU, 2. BARRUTIKO “ISTORIO BIZIAK – CUENTOS ENCADENADOS” PROGRAMAREN BARRUAN

Jarduera otsailaren 7, 9, 14 eta 16an izango da, Castañoseko Udaltegian, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, www.kulturabarrutik.eus webgunearen edo udal informaziorako 010 telefono zenbakiaren bitartez. Ahozko tradizioari buruzko “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” programaren aurrerapen gisa, Bilboko Udalak ahozko narrazio hastapeneko tailerrean izena emateko epea ireki du. Tailerra otsailaren 7, 9, 14 eta 16an izango… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ZIENTZIA HEDAPENARI BURUZKO URTEKO PROGRAMAZIOA IREKIKO DU DATORREN ASTEAZKENEAN, URTARRILAREN 31N, FELIPE PRÓSPER CARDOSOREKIN EGINGO DUEN SOLASALDIAREKIN

Nafarroako Unibertsitate Klinikako Terapia Zeluzar Saileko Zuzendaria eta Hematologia Saileko Zuzendarikidea da, eta medikuntza birsortzaileari eta gizakien gaixotasunen tratamendurako ama zelulen erabilerari buruzko hitzaldia eskainiko du. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da liburutegian bertan gonbidapena jasotzea. Streamingez ere jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.… […]

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, “LOS AMANTES PASAJEROS” FILMEKO DEKORATUEI BURUZKO MASTERCLASS-A JASOKO DU ALFONSO ROMERO ESZENOGRAFOAREREN ESKUTIK

Otsailaren 16an izango da, Burtsako Udaltegian (Pilota kalea, 10), arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. BILBAOESZENAk – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, Pedro Almodóvarren “Los amantes pasajeros” filmeko dekoratuen diseinuari eta eraikuntzari buruzko MasterClass bat antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Prestakuntza, otsailaren 16an izango da, Burtsako Udaltegian, arratsaldeko… […]

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, JORGE FERNÁNDEZ DÍAZ IDAZLE ARGENTINARRAREN “LA HERIDA” AZKEN ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN

Ekitaldia César Coca kazetariak aurkeztuko du Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Jorge Fernández Díaz kazetari eta idazle argentinarraren “La herida” (Ed. Planeta) azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteazken honetan, URTARRILAREN 24an. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da,… […]

BILBOKO UDALAK, GURE HIRIKO LITERATUR LEHIAKETA ZAHARRENA DEN GABRIEL ARESTI IPUIN LEHIAKETAREN XXXV. EDIZIORAKO DEIALDIA EGIN DU

3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko accesit bi egongo dira lehiaketaren modalitate bakoitzean, euskaraz eta gaztelaniaz. Jatorrizko eta argitaratu gabeko kontakizunak aurkezteko azken eguna martxoaren 30a izango da. Lehiaketaren oinarri osoak www.bilbao.eus/concursoaresti eta www.bilbao.eus/arestilehiaketa webguneetan daude jada. Bilboko Udalak, gure Hirian denbora gehien daraman eta XXXV. edizio honetara partaidetza markak gaindituz eta euskaraz idatzitako… […]

BILBOKO UDALTEGIEK “EXPODISTRITO” PROGRAMAREN BESTE EDIZIO BAT JASOKO DUTE APIRILAREN ERDIALDERA ARTE, BOST PINTURA ERAKUSKETAREKIN ETA ARGAZKI ERAKUSKETA BATEKIN

Aldi baterako erakusketak ASTELEHEN honetan hasiko dira, eta txandakatuz bisitatu ahal izango dira San Frantziskoko, San Inazio-Ibarrekolandako, Castañoseko, Abando-Barrainkuako, Burtsako, Errekaldeko eta Otxarkoagako udaltegietan. Urteko lehen hiruhileko honetarako aukeratutako artistak Anunciación Saenz, María Jesús Sojo, Gery Villalobos, Javier Gómez, Maite Vilariño eta Ana Undurraga dira. “Expodistrito”-k, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloak,… […]