BILBOKO UDALTEGIEK “EXPODISTRITO” PROGRAMAREN BESTE EDIZIO BAT JASOKO DUTE APIRILAREN ERDIALDERA ARTE, BOST PINTURA ERAKUSKETAREKIN ETA ARGAZKI ERAKUSKETA BATEKIN

Aldi baterako erakusketak ASTELEHEN honetan hasiko dira, eta txandakatuz bisitatu ahal izango dira San Frantziskoko, San Inazio-Ibarrekolandako, Castañoseko, Abando-Barrainkuako, Burtsako, Errekaldeko eta Otxarkoagako udaltegietan.

Urteko lehen hiruhileko honetarako aukeratutako artistak Anunciación Saenz, María Jesús Sojo, Gery Villalobos, Javier Gómez, Maite Vilariño eta Ana Undurraga dira.

“Expodistrito”-k, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloak, urteko lehen hiruhilekorako programa inauguratuko du datorren astelehenean, URTARRILAREN 15ean. Datorren APIRILAREN 12ra arte, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Errekaldeko eta Burtsako udaltegietara hurbiltzen direnek, oso adierazpen estilo eta teknika anitzak erabiltzen dituzten bost artistaren bost pintura erakusketaz gozatu ahal izango dute. Artistak Anunciación Saenz, María Jesús Sojo, Gery Villalobos, Javier Gómez, Maite Vilariño eta Ana Undurraga dira. Horrez gain, Javier Gómez Juanen argazki erakusketa ere izango dugu.

Programako erakusketa guztiek datorren astelehenean zabalduko dituzte ateak. Horrela, Errekaldeko Udaltegiak Anunciación Saenz Castellanok egindako olio bilduma jasoko du. Gai anitzak irudikatzen ditu oihalean, eta zenbait sari ere jaso ditu. Saritutako lanen eta azken proiektuen aukeraketa jasotzen duen erakusketa Castañoseko udaltegian ikusi ahal izango da otsaileko lehen hamabostaldian.

Abandoko udaltegiko erakusketa aretoak, bere aldetik, María Jesús Sojo Allende artistaren erakusketarekin irekiko du “Expodistrito” edizio hau. Oraingo honetan, kolore eta grafia aztarnak uzten ditu paper gainean, bat-batekotasunez adieraziz eta bere sorkuntza lan guztietan edertasuna transmitituz. Pinturari buruzkoa da, baita ere, astelehenean Begoñako udaltegian inauguratuko den erakusketa, emakumean, landaredian eta faunan inspiratutakoa, Gery Villalobos artista inspiratzen duenaren, naturari eta feminitateari buruzko bere interpretazio pertsonalaren, nahasketa, azken finean.

Burtsako udaltegiko erakusketa aretoak, Maite Vilariño Arrausi artistak artetik egiten duen bidaiaren zenbait etapa betetzen dituen erakusketa jasoko du. Bidaia hori, izaera informala duten paisaietan eta bodegoietan islatzen da, batez ere, diskurtso propioarekin eta kolore aberastasun handiarekin.

Urtarrileko lehen hamabostaldi honetako azken pintura erakusketa Ana Undurraga Moreno margolariak sinatuko du. “Un poco más que agua” erakusketa aurkeztuko du Castañoseko udaltegian. Izenburu horrek, protagonista Natura bera den zenbait akuarelari ematen die izena. Biologoa ikasketaz, egileak paperean irudikatzen ditu paisaia horiek. Bertan dena argiaren mende dago, eta uneak erretratatzen dira.

EXPODISTRITO egitasmoaren urteko lehen hiruhileko honetarako programazioa Javier Gómez Juan argazkilariaren erakusketa batekin osatuko da. Gaztetatik argazkigintzaren aurreko zaletasuna erakutsi zuen, eta urte guzti horietan burutu dituen lan esanguratsuenetatik egindako ibilbidea erakusten du, bere lehen erakusketan protagonista izan zen naturaren argazkigintzatik bere azken lanetara eta hiriko erretratuetara.

“Expodistrito” programa, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero martxan jartzen duen ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere. Erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus eta www.bilbaokultura.eus) eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.

EGUTEGIA: URTARRILAREN 15 – 30

Artista: Anunciación Saenz Castellano (Pintura).
Lekua: Errekaldeko udaltegia (Altube Zeharkalea, 6)
Egunak: urtarrilaren 15etik 30era

Artista: María Jesús Sojo Allende – (Pintura)
Lekua: Abandoko udaltegia (Barrainkua, 5)
Egunak: urtarrilaren 15etik 30era

Artista: Gery Villalobos (Pintura)
Lekua: Begoñako udaltegia (Circo Amateur Del Club Deportivo, 2)
Egunak: urtarrilaren 15etik 30era

Artista: Javier Gómez Juan (Argazkiak)
Lekua: San Frantziskoko udaltegia (Mariaren Bihotzaren plaza)
Egunak: urtarrilaren 15etik 30era

Artista: Maite Vilariño Arrausi (Pintura)
Lekua: Burtsako udaltegia (Pilota kalea, 10)
Egunak: urtarrilaren 15etik 30era

Artista: Ana Undurraga Moreno (Pintura)
Lekua: Castañoseko udaltegia (Castaños, 11)
Egunak: urtarrilaren 15etik 30era