BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ZIENTZIA HEDAPENARI BURUZKO URTEKO PROGRAMAZIOA IREKIKO DU DATORREN ASTEAZKENEAN, URTARRILAREN 31N, FELIPE PRÓSPER CARDOSOREKIN EGINGO DUEN SOLASALDIAREKIN

Nafarroako Unibertsitate Klinikako Terapia Zeluzar Saileko Zuzendaria eta Hematologia Saileko Zuzendarikidea da, eta medikuntza birsortzaileari eta gizakien gaixotasunen tratamendurako ama zelulen erabilerari buruzko hitzaldia eskainiko du.

Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da liburutegian bertan gonbidapena jasotzea. Streamingez ere jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Felipe Prósper Cardoso, Nafarroako Unibertsitate Klinikako Terapia Zelular Saileko Zuzendari eta Hematologia Saileko Zuzendarikideak, medikuntza birsortzaileari eta gizakien gaixotasunen tratamendurako ama zelulen erabilerari buruzko hitzaldia eskainiko du asteazkenean, urtarrilaren 31n, Bilbon. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta Bilboko Udalak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatzen dute batera, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Gorka Orive UPV/EHUko Farmazia Teknologia doktorea izango da Bidebarrieta Zientifikoaren urteko jardueren egutegia inauguratuko duen hitzaldiaren gidaria. Zikloak beste egitarau batzuk ere jasoko ditu, “Darwinen Egunaren” ospakizuna, besteak beste –hori ere UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin antolatutakoa–. Helburua zientzia jende guztiari hurbiltzea da, era atsegin eta didaktikoan, eta baita egunerokotasuna duten gai zientifikoak hedatzea ere.

Felipe Prósperrekin egingo den hitzaldi solasaldiak sarrera doakoa izango du, baina beharrezkoa izango da aurretik gonbidapena jasotzea liburutegian bertan (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara), GAURTIK, urtarrilaren 24tik, aurrera, pertsona bakoitzeko 4 gonbidapen gehienez. Aretoko leku guztiak bete ondoren ezin izango da bertara sartu, baina topaketa streamingez jarraitu ahal izango da, www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Azken hogei urteetan egindako ikerketa lanek, kaltetutako ehunen birsorkuntzarako gaitasuna erakutsi dute ama zelula espezifikoen presentziarekin lotuta. Hori da, hain zuzen ere medikuntza birsortzailearen eta terapia zelularraren lanaren premisa. Azken hori, terapia aurreratuko botiken erabileran oinarritzen da gizakien zenbait gaixotasunen tratamendurako.

Baina, zeintzuk dira botika horien erabilera justifikatzen duten printzipio zientifikoak, eta horiek praktika klinikora eramateko dauden arautegiaren eta zientziaren aldeko zailtasunak? Felipe Prósper Cardoso doktoreak, Nafarroako Unibertsitate Klinikako Terapia Zelular Saileko Zuzendari eta Hematologia Saileko Zuzendarikideak terapia zelularren errealitateak eta etorkizuneko erronkak landuko ditu “Medicina regenerativa: utilización de células madre para el tratamiento de enfermedades humanas” hitzaldian.

Medikuntzan Lizentziatua eta Doktorea Nafarroako Unibertsitatean, Felipe Prósper Cardoso Hematologian eta Hemoterapian espezialista da Nafarroako Unibertsitate Klinikan. Bere prestakuntza Hematologiako eta Onkologiako erresidentzia batekin osatu zuen Minnesotako Unibertsitatean. 260 hitzaldi baino gehiago eman eta 200 artikulu baino gehiago argitaratu ditu nazio eta nazioarte mailako aldizkarietan.

GONBIDAPENAK JASOTZEKO:
Lekua: Bidebarrietako Liburutegia
Egunak: Urtarrilaren 24tik 31ra. Larunbatean eta igandean izan ezik.
Ordutegia: 10:00-14:00  //  16:00-20:00.
Pertsona bakoitzeko 4 gonbidapen gehienez.

+ INFO: www.bilbao.eus eta www.bilbaokultura.eus