BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK IZEN HANDIKO IDAZLEEI ZABALDUKO DIZKIE ATEAK BILBOKO LIBURU AZOKAN

  • Maiatzaren 31tik ekainaren 9ra bitartean, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian honako idazle hauek hartuko ditu :Javier Alcibar (“Material de uso urgente”, maiatzak 31); Alan Parks (“Bobby March vivirá para siempre”, ekainak 1); Rosa Montero (“El peligro de estar cuerda”, ekainak 2); Kirmen Uribe (“La vida anterior de los delfines”, ekainak 3); Fátima Frutos eta Imanol Uribe (“La selva bajo mi piel”, ekainak 6); Félix G Madroño (“Sol de brujas”, ekainak 7); Alicia Giménez Bartlett (“La Presidenta”, ekainak 8); eta Mikel Santiago (“Entre los muertos”, ekainak 9).
  • Topaketak 19:00etan hasiko dira.

(Bilbon, 2022ko maiatzaren 30ean).- Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak literatur aurkezpenez betetako zortzi egun proposatzen ditu Bilbon Liburu Azoka dela eta. 

Topaketa guztiak MAIATZAREN 31TIK EKAINAREN 9RA izango dira Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian, 19:00etan.

  • ASTEARTEA, MAIATZAK 31 

 “MATERIAL DE USO URGENTE. 200 POEMAS” ERREZITALDIA

Javier Alcibar izango da protagonista, eta, berarekin batera Blanca Sarasua, Pedro Ugarte eta Pablo Mendez izango dira.

Javier Alcibar, Bilbon (Bizkaia) jaiotako olerkaria, hainbat poema-libururen egilea da, eta kritikari ideiadun poesia eta hitzezko ekonomia estilo-ezaugarritzat jo izan zaizkio. Horien artean nabarmentzekoak dira “El baile de los cojos”, (2000) eta “De inciertos destinos” (2002). 

Oraingo honetan bere poemategi berria aurkeztuko du.

  • ASTEAZKENA, EKAINAK 1 

ALAN PARKSEK “BOBBY MARCH VIVIRÁ PARA SIEMPRE” AURKEZTUKO DU

Berarekin izango da Felix Linares, zineman eta literaturan espezializatutako EiTBko kazetaria.

Hau Alan Parksen hirugarren eleberria da, Liburu Azokaren edizio honetako Zilarrezko Luma Saria.

Liburu honek Glasgown kokatzen du irakurlea, 1973ko uztailean. Alice Kellyk hamahiru urte ditu eta desagertu egin da. Hamabost ordu igaro dira norbaitek azkenekoz ikusi zuenetik. Harry McCoy agenteak badaki zorigaiztoko amaiera baten probabilitateak oso altuak direla.

Bilaketa dispositibo poliziala ia ez da zabaldu Bobby March gitarra-jotzaileak, bertako rock izarrak, gaindosi bat jasan duenean hotel batean; bezperan kontzertu batean aritu zen eta McCoyren ustez ez zen oso bikain aritu. Dena dela, egunkariek berri odoltsuak behar dituzte; polizien agintariek, emaitzak; eta legeak, errespetua, kosta ahala kosta. McCoyren iloba ezkutatu egin da, eta McCoyk aurkitu egin beharko du, diskrezioz.

Alan Parks Eskozian jaio zen eta Glasgowko Unibertsitatean ikasi zuen, bizi den hirian. Hogei urtez aritu da musikaren munduan. “Enero sangriento”, bere lehen eleberria eta Harry McCoy agente oinazetua protagonista duen polizia-saileko lehena, Glasgowko bihotzean murgildu zituen irakurleak, itxaropen oro Clyde ibaiaren ur hotzetan murgiltzera behartua dirudien hiri batean. Ondoren, “Hijos de febrero”, Edgar Awards 2020 ospetsuen finalista eta  kritikarien harrera beroa izan zuena.

  • OSTEGUNA, EKAINAK 2 

ROSA MONTEROK “EL PELIGRO DE ESTAR CUERDA” AURKEZTUKO DU

Berarekin izango da Karmele Jaio, idazlea.

Rosa Montero da Liburu Azokaren edizio honetako Atea saria.

“El peligro de estar cuerda” desberdina izatearen balioaren defentsa sutsua da. Bere esperientzia pertsonaletik eta hainbat sormen-diziplinatako egile handien psikologia, neurozientzia, literatura eta memorietako liburu askoren irakurketatik abiatuta, Rosa Monterok sormenaren eta ezegonkortasun mentalaren arteko loturei buruzko ikerketa zirraragarria eskaintzen du. Eta hori egiten du irakurlearekin bitxikeria harrigarri ugari partekatuz, garunak sortzean nola funtzionatzen duen azalduz, sormenean eragiten duten alderdi guztiak xehatuz, eta irakurlearen begien aurrean muntatuz idazten duen bitartean, ikerketa bateko pieza sakabanatuak ebazteko prest dagoen detektibe baten moduan.

Saiakera eta fikzioa elkarri eskua ematen diote sormenaren eta eromenaren arteko loturei buruzko esplorazio honetan, eta horrela, irakurlea zuzenean joango da sorkuntzaren prozesu berera, “Ekaitz perfektuaren” teoria deskubrituko du, hau da, sormenaren eztandan hainbat faktore errepikaezin, kimiko eta kokalekuk bat egiten dutela, eta Rosa Montero zuzenean, eta urteetan, eromenetik oso gertu, bizi izan zenaren esperientzia pertsonala partekatuko du.

Rosa Montero Madrilen jaio zen eta Kazetaritza eta Psikologia ikasi zituen. Saritutako hainbat eleberri argitaratu ditu, hala nola  “La hija del caníbal” (1997, Primavera de Novela Saria), “La loca de la casa” (2003; Qué Leer Saria 2004an urteko libururik onenari, Grinzane Cavour 2005 Saria eta Roman Primeur 2006 Saria), “Historia del Rey Transparente” (2005; Qué Leer Saria 2005ean urteko libururik onenari, eta Mandarache 2007 Saria), “Instrucciones para salvar el mundo” (2008; Cognac-eko Europako Literaturen Jaialdiko Irakurleen Saria, 2011), “La ridícula idea de no volver a verte” (2013; Madrilgo Kritika Saria 2014).

1976ko amaieratik El País egunkarian idazten du, 1980-1981 bitartean igandeko gehigarriaren erredaktore buru izan zelarik.

  • OSTIRALA, EKAINAK 3 

KIRMEN URIBEK “LA VIDA ANTERIOR DE LOS DELFINES” AURKEZTUKO DU

Berarekin izango da Idoia Jauregi, kulturan espezializatutako Radio Euskadiko kazetaria. 

Liburu Azokaren edizio honetako Zilarrezko Luma Saria.

 “La vida anterior de los delfines” liburuaren orrialdeetatik hiru istorio gurutzatzen dira: Edith Wynner feministak Rosika Schwimmer aktibista, bakezale eta sufragistari eskaini zion amaitu gabeko liburuaren patua, Bakearen Nobel sarirako hainbat aldiz izendatua izan zena, eta XX. mendearen lehen erdian bi emakume bikain horien arteko harremana; 

gaur egungo New Yorkeko euskal familia emigrante baten bizipenak, Trumpen garaiaren amaiera ekaiztsuaren mami politiko eta sozialarekin, eta bi neskatoren arteko adiskidetasunaren oroitzapenak, hirurogeita hamar eta laurogeiko hamarkadetan narratzailea emakume iraultzaile talde batekin batera hazi zen kostaldeko herri txikian.

Pasionantea, samurra eta poetikoa, deskubritzeke dauden sekretuz betea, goxoki idatzia eta izugarri gizatiarra, Kirmen Uriberen eleberririk handinahiena da, non familia-historia, gertaera historikoak eta folklorearen eta euskal herri-istorioen magia maisuki nahasten dituen.

Kirmen Uribe Ondarroan (Bizkaia) jaio zen, 1970ean. 2009an Literaturako Sari Nazionala jaso zuen bere lehen eleberriagatik: “Bilbao-New York-Bilbao” (2010). Aurretik, bere poema-liburua argitaratu zuen: Mientras tanto cógeme la mano” ( 2005), poesia irakurle belaunaldi oso bat markatu zuen liburua. 

Lehen eleberri horren ondoren, “Lo que mueve el mundo” (2013) Robert Mussche poeta belgikarraren bizitza kontatzen duen eleberria, Gerra Zibileko euskal neskato bat adoptatu zuena, eta “La hora de despertar juntos” (2016, Kritikaren Sari Nazionala euskaraz), Karmele Urrestiren eta bere bi exilioen bizitza harrigarria jasotzen duena, bata Gerra Zibilean politikaria, eta bestea ekonomikoa, gerraostean.

2018an, New Yorkeko Liburutegi Publikoko Cullman beka ospetsua eskuratu zuen, eta han idatzi zuen bere laugarren eleberria, “La vida anterior de los delfines”, hain zuzen ere. Bere testuak duela gutxi agertu dira The New Yorker edo The Paris Review bezalako argitalpen ikonikoetan, eta gaur egun astero euskarazko podcast bat idazten du Berria egunkarirako. Kirmen Uribe eta bere familia New York hirian bizi dira gaur egun. Bertan, New Yorkeko Unibertsitatean (NYU) idazketa sortzaileari buruzko eskolak ematen ditu.

  • ASTELEHENA, EKAINAK 6 

FÁTIMA  FRUTO ETA IMANOL URIBEK “LA SELVA BAJO MI PIEL” AURKEZTUKO DUTE

Beraiekin batera Felix Linares izango da, zineman eta literaturan espezializatutako EiTBko kazetaria.

La selva bajo mi piel” Libertad Arregui aukezten du, laurogeiko hamarkadaren amaieran El Salvadorrera bidalitako erreportari gaztea. Iñigo Santolaya kameralariarekin batera egindako telebistako kroniken bidez, irakurleak Erdialdeko Amerikako gerra ahaztuan izandako gertakari garrantzitsuenen berri ematen du: Ignacio Ellacuriaren hilketa, Sumpul ibaiko sarraskia, Colomoncaguako errefuxiatu-esparruak edo lehen deshobiratzeak. 

“La selva bajo mi piel” bere jatorria aurkitu nahi duen seme baten bidaia ere bada, hil aurretik amak emandako eskuizkribu bati esker eta bere eta Salvadorreko gerrillako kolaboratzaile izandako kooperante alemaniar baten arteko eskutitzei esker.

Ezinbestekoa da hiru ahotsek bat egiten duten narrazio honen aurrean hunkitzea: emakume batena eta bere gorabeherak ezarritako arauetatik kanpo maitatzean, aldi berean, euskal gatazkaren «berunezko urteetan» mehatxatutako korrespontsala izanik; borrokalari ausart baten maitasunari uko egin nahi izan ez dion maitalearena; galera asimilatu nahi duen semearena, bere familiaren historia berreraikitzen duen bitartean.

Fátima Frutos (Donostia, 1971) El Salvadorren bizi izan zen eta herrialdeko errealitatea eta Ignacio Ellacuriaren Askapenaren filosofia ezagutu zituen. Bertan irakasle aritu zen, erreskate lanetan parte hartu zuen eta UCAko sarraskitik bizirik atera zen Jon Sobrino eta Salvadorreko beste buruzagi batzuk ezagutu zituen. “De carne y hambre” liburuarekin 2008an Gipuzkoako Ateneoko Poesia Erotiko-Amorosaren Nazioarteko Saria lortu zuen. “Andrómeda Encadenada” (2011) lanarekin Irun Hiria Kutxa Saria irabazi zuen, gaztelaniaz ospetsuenetako bat, eta “epitafio para una odalisca” lanarekin Eros Historikoari buruzko trilogia bat amaitu zuen 2015ean.

“Monjas, putas y locas” (2020) liburuarekin María del Villar Berruezo nazioarteko Poesia Saria eskuratu zuen. “Andromeda Encadenada” lanarekin opera garaikidera egokitutako gaztelaniazko lehen egilea izan da, 2021ean Bartzelonako Palau de la Musican estreinatua, eta “La selva bajo mi piel” lanarekin Albert Jovell eleberriaren VII. saria lortu du, hispaniar hizkuntzako ospetsuenetako bat.

Imanol Uribe (San Salvador, El Salvador, 1950), Euskal zinemagileak errekonozimendu publikoz beteriko gurdia du: “El rey pasmado (1991) filmak zortzi Goya sari eskuratu zituen, nahiz eta ez zuzendari-saria, ez pelikula-saria ere ez irabazi, hori bai lortu zuen “Días contados” ( 1994) filmarekin, Akademiaren beste zortzi sarirekin batera, Donostiako Nazioarteko Zinemaldian film onenaren Urrezko Maskorra lortu zuen “Bwana (1996) filmarekin. Horrez gain, Urrezko Maskorra ere irabazi zuen, eta Montrealgo Jaialdiak (Kanada) Epaimahaiaren Sari Nagusiarekin aitortu zuen “Miel de naranjas” (2012) filmarekin. 2022an estreinatuko du “La mirada de Lucía”, El Salvadorko jesuiten sarraskia berreraikitzen duena.

  • ASTEARTEA, EKAINAK 7 

FÉLIX G. MADROÑOK “SOL DE BRUJAS” AURKEZTUKO DU

 “Sol de brujas” eleberrian, Félix G. Modroño Genero beltz garaikidean barneratzen da, bikain girotutako eleberri inguratzaile batekin, eta oso tandem berezia du protagonista: Martin inspektoreordea eta istorioaren narratzaile berezia, hori ere ikerketan inplikatua.

Neskato baten gorpua Santanderreko badian dago, Harrizko Garabitik zintzilik. Esposizioan dago, ahoa josita du eta eskuak gazaz estalita. Jantzita daraman uniformeak Alonso Ceballos inspektorea, Santanderko polizia beteranoa, eta Silvia Martín inspektoreordea, Palentziako agente iritsi berria, eramaten ditu Peñas Viejas ikastetxe elitistaren ikasgeletan ikertzera.

Hilabete batzuk lehenago Costa Quebradako hondartza batean izandako beste ikasle baten heriotzarekin lotzen dute kasua, nahiz eta ikerketaren arabera bere buruaz beste egin zuen. Polizia-taldeak mafia, eskola-jazarpena eta sare sozialetako txoko ilunen istorioak uztartzen dituen misterioa konponduko du pixkanaka.

Félix G. Modroño Santanderren bizi den idazle bizkaitarra da. Salamancako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna, bi hamarkada baino gehiagoz finantza-sektorean lan egin zuen, eta alde batera uztea erabaki zuen, literaturan bakarrik aritzeko.

Zuñiga doktorea protagonista duen detektibe-sagaren egilea da, baita Bilbo hiria omentzen duen eleberri sorta arrakastatsuaren egilea ere, hots, “La ciudad de los ojos grises” eta  “La ciudad del alma dormida”, eta gaur egun hirugarren atala idazten ari dena.

Bere obraren ezaugarri nagusiak generoen mestizajea, girotze zaindua eta prosa oroigarri baten erabilera dira, irakurleen aintzatespena ekarri diotenak. “Sol de brujas” eleberrian, berriz ere nobela beltzari heldu zion, eta Secretos del Arenal lanean nabarmendu zen Sevillako Ateneo saria irabazi zuenean.

  • ASTEAZKENA, EKAINAK 8 

ALICIA GIMÉNEZ BARTLETTEK “LA PRESIDENTA” AURKEZTUKO DU

Berarekin izango da Idoia Jauregi, kulturan espezializatutako Radio Euskadiko kazetaria.

 “La Presidenta” liburuan, Vita Castellá Valentziako Generalitateko presidentea hilda agertu da Madrilgo luxuzko hotel bateko logelan. Egoera konprometituaren ondorioz, hilketa posible bat ofizialki baztertuta geratu behar da, eta ikerketak aurrera egin behar du; beraz, boterean dagoen alderdiak, biktima kide duenak, baliabide guztiak aktibatu ditu eta denbora irabazten lagun diezaioketen goi-mailetako telefono guztiak jo ditu.

Bestalde, Valentziako Erkidegoko poliziaburuak Barne ministroari eta Poliziaren zuzendariari laguntzea erabaki du.

Alicia Giménez Bartlettek (Almansa, Albacete, 1951) besteak beste, “Exit, Una habitación ajena” (Femenino Singular Saria 1997), “Secreta Penélope”, “Días de amor y engaños”, “Donde nadie te encuentre” arrakastatsua (Nadal de Novela 2011 Saria) eta “Hombres desnudos” (Planeta 2015 Saria) idatzi ditu. Petra Delicado inspektorea protagonista duen telesailarekin, munduan gehien itzuli eta irakurri den espainiar egileetako bat bihurtu da. Grinzane Cavour Sari ospetsuak jaso ditu Italian eta Raymond Chandler Saria Suitzan. Gaur egun landan bizi da, Vinarós udalerrian.

  • OSTEGUNA, EKAINAK 9 

MIKEL SANTIAGOK “ENTRE LOS MUETRTOS” AURKEZTUKO DU

Berarekin egongo da Oscar Salazar, idazlea eta Cadena SER Bilbaoko kolaboratzaileak.

“Entre los muertos” Illunbeko Trilogiaren itxiera espero da: misterio eta bira harrigarriz beteriko thrillera. Halaber, maitasun istorio debekatua da, heriotza ustez ustekabekoa, denek ezkutatzeko zerbait duten Kantauri itsasora begira dagoen etxe bat eta Cuervo izenez ezagutzen den pertsonaia misteriotsu bat, eleberrian zehar itzal gisa agertzen dena. Hauek dira orrialdez orrialde korapilatzen joango den ikerketa baten osagaiak, non Arruti, irakurleek laster jakingo duten bezala, kasuaz arduratuko den agentea baino askoz gehiago izango den.

Mikel Santiago Portugaleten (Bizkaia) jaio zen 1975ean. Kontakizun eta eleberri laburrak idazten hasi zen, eta bere e-bookak interneten argitaratu zituen, iTunes, Amazon eta Barnes & Nobleko best seller zerrendetara iristea lortuz. Irlandan eta Amsterdamen bizi izan da. Gaur egun Bilbon bizi da. Ediciones B-k bere eleberriak argitaratu ditu: «La última noche en Tremore Beach» (2014), La última noche en Tremore Beach” (2014), “El mal camino” (2015), “El extraño verano de Tom Harvey” (2017), “La isla de las últimas voces” (2018) eta “El mentiroso” (2020). Horiek guztiak lehen posturaino igo dira Espainiako best seller zerrendetan, hogei bat herrialdetan argitaratu dira eta berdin konkistatu dituzte irakurleak eta literatur kritika. Gaur egun, nazioarteko thriller egile onenetakotzat jotzen da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu hauetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpenak streaming bidez jarraitu ahal izango 

dira Kulturgunea Telebista webgunean. 

SARE SOZIALAK

www.bilbaokultura.eus